Jendartea  Getxo 2017-03-20 10:24

Lorea Agirre Dorronsoro: "Euskararen normalizazioa eta feminismoa eskutik doazen borroka bi dira"

Kepa Ugarte Martiarena

Lorea Agirre Dorronsoro: "Euskararen normalizazioa eta feminismoa eskutik doazen borroka bi dira"

"Euskara eta feminismoa bidaide" berbaldia eskaini zuen Lorea Agirre Dorronsoro beasaindarrak, Algortako Aldai patronatuan, martxoaren 3an. Bere herrikidea den Idurre Eskisabelek ere parte hartu zuen ekitaldian; antropologoak eta kazetariak dira biak. Ordukoak utzitako hariei tiraka, feminismoak eta euskalgintzak daukaten harremanaz berba egin digu Agirrek. Bere ustez, "logikoena da feminista bazara euskaltzalea ere izatea".

  Kultura  Getxo 2017-03-13 12:23

Saioa Iraola Urkiola: "Izendegiek emakumeak eta gizonak sortzen dituzte"

Saioa Iraola Urkiola: "Izendegiek emakumeak eta gizonak sortzen dituzte"

Izenek egungo biko genero-sistema zelan erreproduzitzen duten azaltzeko, Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feministako kideak akordura ekarri ditu Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta antropologo beasaindarraren berbak. Eskisabelek esaten duenez, "egunerokotasunean, emakumeak eta gizonak sortzen dituzte izendegiek". Iraolaren arabera, mugapen bat dago batzuk zein besteak izendatzeko. "Izena eta izana ezbaian" gida praktikoa lantzeko eratutako lantaldeko kidea da leitzarra. Lan hori, Itzubaltzeta/Romoko kultur etxean aurkeztu zuten, joan den astelehenean, martxoaren 6an.

  Kultura  Plentzia 2017-03-04 12:00

Ainara Santamaria Barinagarrementeria: "Euskara ez da sexista; erabilera, ordea, bai"

Kepa Ugarte Martiarena

Ainara Santamaria Barinagarrementeria: "Euskara ez da sexista; erabilera, ordea, bai"

Ainara Santamaria Barinagarrementeriak (Berriatua, 1988) genero-gaietan adituak parte hartuko du asteleheneko kafe-tertulian, Plentziako Goñi Portal kultur etxean, martxoaren 6an. Saioa 19:00etan da. Kazetaritza- eta genero-ikasketak egin zituen Santamariak. Bere ustez, "egiten dugun euskararen erabilpenaren arabera, parekideagoa edo sexistagoa izango da euskal hiztun moduan sortzen dugun errealitatea".

  Jendartea  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Uribe Kosta 2017-03-03 13:15

Oroilore ikerketa-taldea: "Kontatu ez edo zatika kontatu zigutena ezagutzea eta erakustea da gure helburua"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Oroilore ikerketa-taldea: "Kontatu ez edo zatika kontatu zigutena ezagutzea eta erakustea da gure helburua"

Oroilore ikerketa-taldeak ekitaldia egingo du Matxitxakoko itsas batailaren 80. urtemugan. Ekimena datorren domekan izango da Armintzako portuan, 13:00etan. Horren berri eman digute taldeko hiru kidek: Alaitz Bilbao Figueroak, Esteban Serrano Gómezek eta Jose Antonio Martínez Ibáñezek. Matxitxakon jazotakoa akordura ekartzeaz gainera, memoria kolektiboa berreskuratzeko Oroilore ikerketa-taldeak egiten dituen bestelako jarduerak ere azaldu dituzte hiru plentziarrek.

  Kultura  Getxo 2017-02-27 10:00

Arantzazu Ametzaga Iribarren: "Nire aitari entzun nion lehenengo hitza ‘Algorta’ izango zen, seguruenik"

Kepa Ugarte Martiarena

Arantzazu Ametzaga Iribarren: "Nire aitari entzun nion lehenengo hitza ‘Algorta’ izango zen, seguruenik"

Arantzazu Ametzaga Iribarrenek (Buenos Aires, 1941) joan den martitzenean aurkeztu zuen "Contraviaje. De Nueva York a Gernika pasando por Berlín" (Ekin, 2015) liburua, aitaren jaioterrian, Algortan. Bingen Ametzaga Aresti euskal idazlea eta politikaria zuen aita, eta ama Mercedes Iribarren Gorostegi, Areetan finkatutako mutrikuar enpresari-familiakoa. Gurasoak Amerikara erbesteratu ostean, Argentinan jaio zen; "ametsetako herrira" itzultzeko aukera eduki du, gurasoek ez bezala.

  Kultura  Sopela  Uribe Kosta 2017-02-25 12:00

Erica Liquete: "Txikiek gurasoei euskara irakasteak motibazio-puntua ematen dio proiektuari"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Erica Liquete: "Txikiek gurasoei euskara irakasteak motibazio-puntua ematen dio proiektuari"

Sorgina Txirulina proiektua hasi berri du Erica Liquete Villamor sopeloztarrak, euskaldunak ez diren gurasoek euskara ikas dezaten, ipuinen eta seme-alaben laguntzaz.

  Jendartea  Getxo  Uribe Kosta 2017-02-20 10:43

Bea Sever: "Ez dago munduan gauza okerragorik, inork ez ikustea baino"

Iker Rincon Moreno

Bea Sever: "Ez dago munduan gauza okerragorik,  inork ez ikustea baino"

Bea Sever Egaña algortarra Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidea da. Transexualitate-egoeran dauden umeen gurasoek osatzen dute elkartea, eta euren seme-alaben zoriontasuna dute helburu. Horrez gainera, jendartean bulba duten mutilak eta zakila duten neskak badaudela aldarrikatu gura dute, eta horren inguruko errealitatea ezagutarazi. Hori dena azaltzeko zortzi hizkuntzatara itzulitako materiala sortu du Chrysallis taldeak, mundu osoan erreferentea izatea lortu duen baliabidea.

  Kultura  Getxo 2017-02-14 18:26

Isabel Atxa eta Leire Saez (Ustruku): "Euskara landu gura dugu umeekin, ipuinen, kanten eta jolasen bitartez"

Kepa Ugarte Martiarena

Isabel Atxa eta Leire Saez (Ustruku): "Euskara landu gura dugu umeekin, ipuinen, kanten eta jolasen bitartez"

Ustruku izeneko taldea abiatu du Sendi egitasmoak; helduak eta umeak elkartuz, ahozko tradizioa konpartitu gura dute. Urtarrilaren 27an batu ziren lehenengo biderrez, Algortako kultur etxean. Hilabete bakoitzaren azkeneko barikuan ipini dute hitzordua; euskarazko ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta kantak konpartitzea euren denen asmoa. Isabel Atxa eta Leire Saez taldeko kideek esan dutenez, denok gaude gonbidatuta.

  Gazteok  Uribe Kosta 2017-02-13 15:53

Ernai gazte-antolakundea: "Birdefinizio prozesua militanteetatik harago eraman nahi dugu"

Iker Rincon Moreno

Ernai gazte-antolakundea: "Birdefinizio prozesua militanteetatik harago eraman nahi dugu"

Lau urte joan dira Ernai gazte-antolakundea sortu zenetik. Hala, gaur egunera arteko borroken errepasoa egin eta aurrera begirako erronkak zehazteko asmoz, II. Kongresua prestatzeko prozesua abiatu dute. Oihane Landazabal Bernabeu eta Asier Zamorano Arri Ernai gazte-antolakundeko kideakaz berba egin dugu horren nondik norako guztiak jakiteko.

  Politika  Getxo  Uribe Kosta 2017-02-11 10:00

Joxe Elorrieta: "Indar-metaketa berri bat beharrezkoa da, ezkerretik"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Joxe Elorrieta: "Indar-metaketa berri bat beharrezkoa da, ezkerretik"

Joxe Elorrieta Aurrekoetxeak (Loiu, 1951) bere bigarren saiakera aurkeztu du: "Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas" (Icaria, 2016). ELAren idazkari nagusi ohiak neoliberalismoa borrokatzeko indar-metaketa berri bat proposatu du, 1990eko hamarkadan LABegaz egin legez. Nazio-prozesu soberanista abiatzeko baliagarria izatea gura luke.

  Jendartea  Getxo 2017-02-06 10:00

Fátima Djarra: "Ablaziotik bizirik irteteak ere eroan nau borrokatzera"

Kepa Ugarte Martiarena

Fátima Djarra: "Ablaziotik bizirik irteteak ere eroan nau borrokatzera"

Fatima Djarra Sani ginearrak ondo daki genitalen ebaketak zer-zelako ondorioak dakartzan. Burua makurtu beharrean, ablazioagaz amaitzeko lanean dihardu Munduko Medikuak elkarteko langileakaz. Horrez gainera, liburu bat idatzi du: "Indomable: de la mutilación a la vida". Urtarrilaren 27an aurkeztu zuen Algortan. Hain zuzen ere, gaur, otsailak 6, Emakumeen Ebaketa Genitalaren aurkako Nazioarteko Eguna da.

  Kultura  Leioa 2017-02-03 11:10

Iñaki Ziarrusta: "Egunero jasaten dugun biolentzia subliminala da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Iñaki Ziarrusta: "Egunero jasaten dugun biolentzia subliminala da"

Iñaki Ziarrusta Hernaez antzerkilari bilbotarra da ATX Teatroa konpainiaren sortzailea eta "Fakiu" antzezlanaren zuzendaria. Azken lan horren gainean berba egin digu.

  Politika  Getxo  Uribe Kosta 2017-01-26 17:20

Juanma Rojas: "Kataluniako erreferenduma egin egingo da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Juanma Rojas: "Kataluniako erreferenduma egin egingo da"

Zapatu honetan erabakiko du CUP alderdi antikapitalistak ea Kataluniako Generalitateko aurrekontuak babestuko dituen. Horren arabera mikaztu liteke Junts Pel Sígaz harremana; prozesu subiranista ere azkartu ala moteldu liteke. Horretaz egin dugu berba Juanma Rojas Arcos-egaz, CUPeko Nazio Idazkaritzako kideagaz. Getxoko Tosu landan egon zen, erresistentzia-kanpaldiari atxikimendua emateko eta berba egiteko instituzioen eta herri-mugimenduen arteko harremanaz.

  Kultura  Getxo 2017-01-26 16:57

Endika Basaguren: "Siriatik ihesi, itsasoan galtzen dute bizia"

Kepa Ugarte Martiarena

Endika Basaguren: "Siriatik ihesi, itsasoan galtzen dute bizia"

Endika Basaguren Ansoleaga artista berangoztarraren "Helmugak" erakusketa ikusteko aukera dago Algortako Torrene aretoan, urtarrilaren 29ra arte. Besteak beste, Siriako gatazkatik ihesean, itsasoa zeharkatu gura duten errefuxiatuen zorigaitza irudikatzen saiatu da. Margolanak dira nagusi erakusketan.

  Kultura  Barrika  Uribe Kosta 2016-12-21 10:45

Mari Domingi: "Olentzero eta biok oso ondo moldatzen gara"

Iker Rincon Moreno

Mari Domingi: "Olentzero eta biok oso ondo moldatzen gara"

Eguberriaren bezperan Mari Domingi eta Olentzero ikusteko aukera egongo da herri denetan, etxez etxe opariak banatzen hasi baino lehenago. Hala, abenduaren 24an kalejiran ibiliko dira kalez kale. Barrikan, ostera, egun bat lehenago ibiliko dira ume denen gozamenerako. Iaz, Barrika aldean topatu genuen Olentzero, itsumustuan; eta, aurton, Mari Domingi aurkitu dugu inguruotan ere, gura ez dela. Lanez gainezka, arrapaladan eta galapaka zebilen, baina geldialditxoa egin, eta hona HIRUKAgaz izandako elkarrizketa:

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2016-12-02 11:00

Paul Bilbao Sarria: "Bada garaia epeak ipintzeko normalizazioari"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Paul Bilbao Sarria: "Bada garaia epeak ipintzeko normalizazioari"

Paul Bilbao Sarria euskaltzale algortarra Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia da 2010etik. Hori baino lehen, Hizkuntz Eskubideen Behatokian jardun zuen beharrean. Euskalgintzako eragile bietan eskarmentu handia metatu du euskararen normalizazio-prozesuaren gainean. Euskararen Nazioarteko Egunaren aurretik, bere ikuspegia eman digu Donostiako Protokoloaren, Udal Legearen eta EAEko hauteskundeen inguruan.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2016-12-01 10:21

«Mugarik badago, guk ipinitakoak izango dira»

Zuberoa Iturburu Lopez-Pantoja

«Mugarik badago, guk ipinitakoak izango dira»

Sorzain argitaletxe alternatiboa sortu dute Mitxelko Uranga Álvarez sopeloztarrak eta Santi Lapatza-Gortazar Dobaran algortarrak. Euskarazko lanak kaleratuko dituzte.

  Politika  Getxo 2016-11-28 12:00

Battita Boloquy: "Herri-elkargo berriak ahalak ukanen ditu Hegoaldearekin zubiak eraikitzeko"

Kepa Ugarte Martiarena

Battita Boloquy: "Herri-elkargo berriak ahalak ukanen ditu Hegoaldearekin zubiak eraikitzeko"

Battitta Boloquy baxenabartarrak berba egin zuen Ipar Euskal Herriko udalek herri-elkargo bakarra sortzeko hartutako erabakiaz, azaroaren 16an, Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan. Iparraldeko Hautetsien Kontseiluko zuzendaria da Boloquy. Herria eta hizkuntza izenburuko mahai-inguruan parte hartu zuten berak eta Hélène Charrittonek, Baionako Etxepare Lizeoko zuzendariak.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-11-18 17:27

Dani Fano: "Mirari bat da Xabiroik jarraitzea; eta mantendu izana"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Dani Fano: "Mirari bat da Xabiroik  jarraitzea; eta mantendu izana"

Dani Fano Ardanaz komikigile donostiarra ohiko erreferentea izaten da Areetako Xake plazara hurreratu eta Getxoko Komiki Azokara datozen zale euskaldunentzat. Bederatzigarren arteak euskaraz argitaratu dituen azken nobedadeez inguratuta egoten da, "Xabiroi"-ren salmenta-postuan. Fanok ederto ezagutzen du euskal komikigintzaren egoera, komikigile eta ilustratzaile izateaz gainera, parte hartzen duelako euskarazko aldizkari bakanetan: "Xabiroi"-n koordinatzailea da, eta "H28" hilabetekari "saretirikoan" kolaboratzailea.

  Kirolak  Urduliz 2016-11-18 18:21

Iker Casado: "Nire helburua partida bakoitza irabaztea da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Iker Casado: "Nire helburua partida bakoitza irabaztea da"

Iker Casado Zaballa da Urduliz futbol-taldearen entrenatzaile berria, Ohorezko Mailan.

  Kultura  Berango 2016-11-14 18:51

Alberto Díez: "Gure senideak ere badira errioxar eta burgostarrak"

Kepa Ugarte Martiarena

Alberto Díez: "Gure senideak ere badira errioxar eta burgostarrak"

Alberto Díez Saiz (Gorliz, 1933) historia-ikertzaileak "Vascos, burgaleses y riojanos primos hermanos" bere azken liburua aurkeztu zuen azaroaren 4an, Sopelan.

  Politika  Plentzia 2016-11-03 16:06

Denis Rey Ormaza: "Patriarkatua errotik suntsitzera gatoz"

Iker Rincon Moreno

Denis Rey Ormaza: "Patriarkatua errotik suntsitzera gatoz"

Sorginen Alabak talde feminista aurkeztu dute Plentzian. Kideek azaldu dutenez, taldea azkenaldian jazotako eraso matxistei erantzuna emateko beharragatik sortu dute. Egitura barik funtzionatzen dute eta adin ezberdinetako emakumeek parte hartzen dute.

  Kultura  Berango 2016-11-03 11:25

Mitxelko Uranga: "Belaunaldi gazteak xaxatzeko idazten ditut saiakera-liburuak"

Kepa Ugarte Martiarena

Mitxelko Uranga: "Belaunaldi gazteak xaxatzeko idazten ditut saiakera-liburuak"

Mitxelko Uranga Alvarez (Berango, 1978) idazleak irabazi du Euskarazko Saiakerako Euskadi Saria, "Tartaroa. Mina, boterea eta egia" (Pamiela, 2015) liburua dela-eta. Globalismoa eta kontsumismoa dira lan horren hari nagusiak. Gaur egun Gorlizen bizi den berangoztarra Filosofian doktorea da. Gai hori irakasten du Sopelako Ander Deuna ikastolan.

  Hezkuntza  Erandio 2016-11-03 11:16

Maitane Aranaga: "Eskola eta familien arteko sareak sortu behar ditugu"

Kepa Ugarte Martiarena

Maitane Aranaga: "Eskola eta familien arteko sareak sortu behar ditugu"

Dardara heziketa-proiektua sortu du Maitane Aranaga Libano gizarte-hezitzaile erandioztarrak. Adimen emozionalean oinarrituta dago egitasmoa.

  Politika  Getxo  Uribe Kosta 2016-10-24 10:00

Uribe Kostako Kitzikan: "Erregimen heterosexualak erori behar du; iraultzaz apurtu behar dugu"

Kepa Ugarte Martiarena

Uribe Kostako Kitzikan: "Erregimen heterosexualak erori behar du; iraultzaz apurtu behar dugu"

Kitzikan sexu-askapenerako mugimenduak homofobia gaur eguneko kontua dela salatu zuen martitzenean, urriak 18, Getxoko Justizia Jauregiaren aurrean. Iazko apirilaren 6an Algortan gertatutako eraso homofoboaren egileak epaitu zituzten bertan. Hala ere, "liskar bat izan balitz bezala" epaitu dutela salatu dute Ekaitz Herrero San Martin algortarrak eta Oier Lartategi de Retana gorliztarrak, Uribe Kostako Kitzikaneko kideek; horren adibide da erasotuari berari ere epaiketa egin izana.

  Hezkuntza  Leioa 2016-10-17 14:55

Iñaki Goirizelaia Ordorika: "Ez da erraza buruan duzun guztia aurrera eramatea"

Iker Rincon Moreno

Iñaki Goirizelaia Ordorika: "Ez da erraza buruan duzun guztia aurrera eramatea"

Iñaki Goirizelaia Ordorikak (Mungia, 1958) zortzi urte daroatza EHUko errektore legez. Hurrengo hilean errektoretzako hauteskundeak izango dira; baina, Goirizelaiak ez du bere burua aurkeztu horietan parte hartzeko. Errektore izan den azkenengo agintaldi bietan egindakoez eta bidean utzitakoez berba egin digu.

  Kultura  Sopela 2016-10-17 12:54

Lutxo Egia: "Elkarrekin irakurketaren puzzlea osatzen dugu"

Kepa Ugarte Martiarena

Lutxo Egia: "Elkarrekin irakurketaren puzzlea osatzen dugu"

Urriaren 20an, eguena, ekingo dio ikasturte berriari Sopelako Irakurle Klubak. Egun horretan, Joxean Agirre Odriozola (Azpeitia, 1949) idazlearen "Gizajoen katalogoa" (Elkar, 2016) izango dute berbagai Kurtzio kultur etxean batzen diren irakurzaleek, 19:00etatik aurrera. Horrez gainera, ikasturte honetan, Santanderren jaio eta Bilbon bizi den Lutxo Egia del Rio idazleak hartuko du gidari-lekukoa; orain arte Danelle Sarriugarte Mochalesek (Elgoibar, 1989) izan du ardura hori.

  Kultura  Sopela 2016-10-10 13:05

Nerea Falagan Martin: "Istorioak kontatu gura ditut, nire ikuspegitik ere bai"

Iker Rincon Moreno

Nerea Falagan Martin: "Istorioak kontatu gura ditut, nire ikuspegitik ere bai"

Nerea Falagan Martin (Sopela, 1991) Getxophoto jaialdi artistikoan egon da beharrean, zazpigarrenez, produkzio lanetan. Ikus-entzunezkoetan lizentziatu ostean, argazki-zuzendaritza ikasi zuen Zinema Eskolan. Ordutik, hainbat proiektutan parte hartu du, alor ezberdinetan.

  Kirolak  Getxo 2016-10-06 12:00

Jonathan Castroviejo: "29 urtegaz, badut denbora bete-betean asetuko nindukeen garaipen hori lortzeko"

Joseba Derteano Bilbao - Anboto

Jonathan Castroviejo: "29 urtegaz, badut denbora bete-betean asetuko nindukeen garaipen hori lortzeko"

Urte hasieran eroriko larri bat izatetik, munduko txapelketan urreagaz amestera igaro da Jonathan Castroviejo (1987) txirrindulari itzubaltzetarraren gaurkotasuna. Algarven (Portugal) etapa baten osteko jaitsieran zale bategaz tupust egin eta, besteak beste, seigarren lepaornoa hautsi zuen otsailean. Errekuperazio delikatua gaindituta, azpimarratzeko moduko mailan dabil azken aspaldian. Europako erlojupeko txapelketan urrea irabazita, munduko txapelketan dominaren borrokan ibili gura du.

  Gazteok  Getxo 2016-10-04 13:01

Itzubaltzeta gaztetxeko kideak: "Gaztetxearekiko ilusioa berpiztu dugu"

Iker Rincon Moreno

Itzubaltzeta gaztetxeko kideak: "Gaztetxearekiko ilusioa berpiztu dugu"

Itzubaltzeta gaztetxeak 12 urte beteko ditu laster; hori dela-eta, auzo horretako adin guztietako gazteak batu dira gune autogestionatuari "merezi duen" ospakizuna eskaintzeko asmoz. Hala, egitarau berezia antolatu dute urriaren 6,7 eta 8rako.

  Kultura  Getxo  Leioa 2016-10-03 18:54

Laurita Siles: "Proiektu agroekologikoa landu gura dugu, praktika artistikotik abiatuta"

Kepa Ugarte Martiarena

Laurita Siles: "Proiektu agroekologikoa landu gura dugu, praktika artistikotik abiatuta"

Algortako Portu Zaharra eta Karrantza artean bizi da eta lan egiten du gaur egun Laurita Siles Ceballos (Marbella, 1981) artistak. "Mutur beltz" egitasmoan buru-belarri murgilduta egoteaz gainera, doktoretza amaitzen dabil EHUren Arte Ederren Fakultatean. David Hornback (Los Angeles, 1962) eta Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) sortzaileakaz batera, Bosteko 2016 erakusketa ibiltarian dauzka ikusgai bere artelanak. Gaurtik urriaren 23ra arte, Kultur Leioan egongo dira ikusgai.

  Kultura  Getxo 2016-09-27 11:55

Usoa Fullaondo eta Leire Muñoz: "Zirkuitu ofizialetan egon ez arren, artelanak egiten jarraitzen dugu"

Kepa Ugarte Martiarena

Usoa Fullaondo eta Leire Muñoz: "Zirkuitu ofizialetan egon ez arren, artelanak egiten jarraitzen dugu"

Mikel Ruiz Pejenautegaz (Zumarraga, 1990) batera, X. Artisten Meeting Point-ean parte hartzen dabiltza Usoa Fullaondo Zabala (Algorta, 1979) eta Leire Muñoz Betegón (Areeta, 1983). Okela Sormen Lantegiak antolatu du ekimena, "Zoria" goiburupean. Hiru sortzaileen artelanen erakusketa urriaren 6ra arte egongo da ikusgai Okela Sormen Lantegian (San Frantzisko kalea, 11-behea. Bilbo); martitzen, eguazten eta eguenetan, 17:00etatik 20:00etara. Azken egun horretan berbaldia eskainiko dute artistek, 19:30ean.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-09-12 10:00

Countrybasque musika-taldea: "Elkarregaz jotzen ibili arren, beste ezer baino lehen, lagunak gara"

Kepa Ugarte Martiarena

Countrybasque musika-taldea: "Elkarregaz jotzen ibili arren, beste ezer baino lehen, lagunak gara"

Countrybasque taldeak "Made in Basque Country" diskoa kalean dauka; zazpi kideetatik hiru dira Uribe Kostako bizilagunak.

  Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2016-09-10 10:00

Chantal Reyes: "Kirol-prentsan hizkera sexista etengabe darabilte"

Chantal Reyes: "Kirol-prentsan hizkera sexista etengabe darabilte"

Chantal Reyes Calabia kazetari algortarra graduatu berri da. Gradu Amaierako Lanean, Espainiako kirol-egunkari nagusiak aztertu ditu 24 urteko gazteak, emakumeen kirola zelan lantzen duten ikertzeko. Ikerketak notarik altuena jaso du. Reyesek kirol-kazetari izan gura du eta bere ametsa Olinpiar Jokoen berri ematea da, bertatik. Getxo Saskibaloi Taldeko jokalari ohia da.

  Kultura  Erandio 2016-06-30 10:03

Ana Rosa Tercero: "Tartanga onera ekartzen lagundu gura dugu dantza-eskolagaz"

Kepa Ugarte Martiarena

Ana Rosa Tercero: "Tartanga onera ekartzen lagundu gura dugu dantza-eskolagaz"

Ana Rosa Tercero Calzadak Altzagako Antonio Trueba kalean emandako sei urteak atzean utzi beharko ditu laster. Eraikineko ugazabek ez diote beste aukerarik utzi CDART dantza-eskolako nagusiari. Udalagaz gorabeherak eduki dituzten arren, irailetik aurrera Tartanga kaleko 47. zenbakira joango dira eskolako bertoko hamar irakasleak eta 200 ikasle baino gehiago.

  Kultura  Getxo 2016-06-25 10:00

Elain Aspra: "Proiektuaren gakoa da filma %100 ‘made in’ Getxo izatea"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Elain Aspra: "Proiektuaren gakoa da filma %100 ‘made in’ Getxo izatea"

Elain Aspra algortarrak pelikula bat grabatuko du Algortan datorren udaberrian. 44 urteko gidoilari, ekoizle eta zuzendaria da Aspra (izen artistikoa da), eta azken hamabi urteotan, Novel Films ekoiztetxean lanean jo eta su ibili da, gidoiak idatzi eta film laburrak egiten; joan den urtean hasi zen Algortako filmaren gidoia lantzen. Bere lehenengo film luzea izango da. Era berean, ekoiztetxearen izen berria (Aktual Films) eroango duen lehenengo filma izango da.

  Kultura  Sopela 2016-06-20 10:48

Akabukordun kuadrilla: "Gorputza lehertu arte parte hartuko dugu"

Iker Rincon Moreno

Akabukordun kuadrilla: "Gorputza lehertu arte parte hartuko dugu"

Udari ondoetorria egin eta hasiko dira San Pedro jaiak. Hori dela-eta, Sopelako kuadrillak prestatzen hasi dira ospakizunak dakarren guztiari behar bezala aurre egin ahal izateko, eta kuadrillen txapelketa irabazteko guran. Iaz Akabukordun taldeak jaso zuen txapela; agian, sekreturen bat dute...

  Politika  Getxo  Uribe Kosta 2016-06-16 12:30

Araitz Hidalgo: "Aita hilean behin ikusteko aukera du Aiurrek"

Iker Rincon Moreno

Araitz Hidalgo: "Aita hilean behin ikusteko aukera du Aiurrek"

Etxerat elkarteak antolatuta, "Haurrak eta dispertsioa" hitzaldia egongo da gaur, eguenean, Algortako Villamonte kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Sakabanaketak umeei zelan eragiten dien jakiteko, Araitz Hidalgo algortarragaz egin dugu berba. Aita bisitatzeko 1.200 km-ko bidaia egin behar du Aiurrek. Izan ere, sakabanaketa-politikak eraginda, Endika Lejarzegi Monterroxon (Galizia) dago preso, etxetik 600 kilometrora.

  Kultura  Erandio 2016-06-16 10:24

Trabudu Dantzari Taldea: "Euskal Herriko folkloreak etorkizun oparoa dauka"

Kepa Ugarte Martiarena

Trabudu Dantzari Taldea: "Euskal Herriko folkloreak etorkizun oparoa dauka"

Trabudu Dantzari Taldea 40. urteurrena ospatzen dabil; ekainaren 19ra arte, Euskal Astea antolatu dute, Astrabuduan. Juan Miguel Luque Cañamero dantza-taldearen arduradunak azaldu duenez, irailean ere Euskal Astea egingo dute.

  Kultura  Getxo 2016-06-15 10:16

Ana Murugarren: "Pinilla oso pozik egongo litzateke gure pelikulagaz"

Iker Rincon Moreno

Ana Murugarren: "Pinilla oso pozik  egongo litzateke  gure pelikulagaz"

Ana Murugarren zinemagile nafarrak Ramiro Pinilla idazle getxoztarraren "La higuera" eleberria zinemara egokituko du, "La higuera de los bastardos" izenburupean. Grabazioak uztailean hasiko dituzte Getxon, eta maila handiko taldeak parte hartuko du filmean.

  Kultura  Berango 2016-06-14 12:41

Julen Nafarrate: "Etxeko sukaldaritzaren garrantzia nabarmendu gura dut"

Iker Rincon Moreno

Julen Nafarrate: "Etxeko sukaldaritzaren garrantzia nabarmendu gura dut"

Izeko Mertxek janaria prestatzeko duen abileziaz jabetuta, horren antza duten andreen bila ibiliko da Europan zehar Julen Nafarrate Aurrekoetxea berangoztarra. Horretarako, Europa hegoaldeko kostalde osoa zeharkatuko du. Hiru hilabete emango ditu, eta 3.000 kilometro baino gehiago egin ostean, gurera bueltatuko da; den-dena txirringa gainean.

  Kirolak  Sopela 2016-06-13 12:28

Maddi Torre: "Orain Kopa irabaztea da hurrengo helburua"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Maddi Torre: "Orain Kopa irabaztea da hurrengo helburua"

Maddi Torre Larrañaga Athleticeko erdilariak Espainiako Liga irabazi du, 20 urtegaz. Donostian jaioa, sopeloztarra da; Bizkerren jokatu du, eta Medikuntza ikasten dabil.

  Hezkuntza  Leioa 2016-06-09 11:10

Naroa Jauregizuria Lopategi: "Elkarri laguntzeko bideak aztertu beharko genituzke"

Naroa Jauregizuria Lopategi: "Elkarri laguntzeko bideak aztertu beharko genituzke"

Naroa Jauregizuria Lopategi leioaztarrak Euskal Herria markaren gaineko ikastaroa antolatu du, UEU Udako Euskal Unibertsitateagaz batera. Ekainaren 28an, "Euskal Herria markaz eta markagintzaz. Nazio-garapena, berrikuntza eta parte-hartzea oinarri" izeneko sei orduko jardunaldia egingo dute Iruñean, UEUk antolatutako udako ikastaroen barruan. Ekainaren 19ra arte izena eman daiteke.

  Kultura  Getxo 2016-06-06 10:37

Olatz Ganboa Pilar: "Euskarazko antzezlanak taularatzen jarraitzea guztiz beharrezkoa da"

Kepa Ugarte Martiarena

Olatz Ganboa Pilar: "Euskarazko antzezlanak taularatzen jarraitzea guztiz beharrezkoa da"

Bilboko Arriaga antzokiko agertokira lehendabiziko aldiz igoko da Olatz Ganboa Pilar algortarra; ilusio handia eragiten dio horrek. Martitzen honetan, ekainaren 7an, "Alde Zaharreko amoranteak" obra antzeztuko du euskaraz, 20:00etan, Mikel Losada aktore ermuarragaz. Eguaztenean gaztelaniaz eskainiko dute. Sarrerak 14 euroan daude salgai, ohiko lekuetan.

  Jendartea  Getxo  Uribe Kosta 2016-06-03 12:45

Amal Ramsis: “Autozentsuran ez erortzea da emakumeon erronka”

Iñigo Fernandez de Martikorena

Amal Ramsis: “Autozentsuran ez erortzea da emakumeon erronka”

Amal Ramsis zinema-zuzendari egiptoarra Algortan izan da pasa den astean, Getxoko Jabekuntza Eskolan tailer bat ematen; Bilbon izango da barikura arte, emakumezkoek egindako zinema arabiarraren karabanagaz. Ramsisek 43 urte ditu, eta Emakumeen Nazioarteko Kairoko Zinema Festibalaren zuzendaria da. Hurbiletik bizi ditu Egiptoko Gobernuaren zentsura eta errepresioa, eta baldintza horietan zinema egitearen garrantzia defendatzen du: “gure eginbeharra da”.

  Jendartea  Getxo  Gorliz  Plentzia  Uribe Kosta 2016-06-02 17:21

Sira Antolin eta Dida Marin: "Lotsa! Pena bezain lotsa handia!"

Sira Antolin eta Dida Marin: "Lotsa! Pena bezain lotsa handia!"

Solidarias en acción taldeagaz, bost joan ziren Greziako errefuxiatu kanpamenduetan laguntzera; hemen batutako diruagaz, han erosi zuten bertan benetan behar zutena; sei-zazpi lagun ibili dira hasieratik ekimena antolatzen; horietatik hiru uribekostarrak dira.

  Kultura  Leioa 2016-06-02 12:53

Gorka Salces Alcalde: "Gertuko albisteak lehenesten dituzte euskaldunek"

Kepa Ugarte Martiarena

Gorka Salces Alcalde: "Gertuko albisteak lehenesten dituzte euskaldunek"

Gorka Salces Alcalde ikerlari portugaletetarrak "Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa" izenburuko tesia aurkeztu du oraintsu EHUn. Euren publiko potentziala hobeto ezagutzen eta estrategia berriak jorratzen lagun diezaieke ikerketak euskarazko komunikabideei.

  Jendartea  Erandio  Getxo 2016-05-26 10:00

Blanca Martinez: "Beharrezkoa da protokolo bat ezartzea pertsona desagertuen kasuan; gizarteak duen arazoa da"

Iker Rincon Moreno

Blanca Martinez: "Beharrezkoa da protokolo bat ezartzea pertsona desagertuen kasuan; gizarteak duen arazoa da"

Blanca Martinez Santamariaren familiak hamarkada luze bat daroa ezinean, jakin eta argitu guran 2005ean Suedian desagertutako senideari benetan zer gertatu zitzaion. Miguel Angel Martinezek (Erandio, 1960) 2005eko apirilaren 28an Euskal Herria utzi zuen Europatik bidaiatzeko. Eta ez zen inoiz bueltatu; Lindïngo-n (Suedia) agertu zen bere ustezko hilotza, urte hartako irailaren 22an.

  Jendartea  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2016-05-19 17:31

Sanjines, Nuhem eta Estrada: "Komunikazioak balio du begirada deskolonizatzeko"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Sanjines, Nuhem eta Estrada: "Komunikazioak balio du begirada deskolonizatzeko"

Komunikatuz Eraldatu jardunaldiek gaur, eguenean, segituko dute Algortan: 19:30etik aurrera, Bashe Nuhem, Ivan Sanjines eta Mariano Estrada Latinoamerikako komunikatzaile indigenek berbaldia emango dute Villamonteko kultur etxean. Argentina, Bolivia eta Mexikoko herri indigenen errealitateetatik mundu mailako kezkak plazaratuko dituzte.

  Politika  Erandio  Leioa 2016-05-13 16:47

Erika Bilbao Barcena: "Amaitu barik dagoen gatazka baten gerra-trofeoak gara"

Kepa Ugarte Martiarena

Erika Bilbao Barcena: "Amaitu barik dagoen gatazka baten gerra-trofeoak gara"

Erika Bilbao Barcena eta beste zortzi euskal herritar epaitzen hasiko dira martitzenean, maiatzak 17, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ekin erakundeko kide izatea egotzita, bederatzi urteko espetxe-zigorra eskatu dute, Erandiokoa izan arren, bere ibilbide politikoa Leioan garatu duen emakumearentzat. Epaiketa ekainaren 2ra arte luzatzea aurreikusi dute. Bilbao eta beste zortzi euskal herritar 2010eko irailaren 14an atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bost egun egin zituzten inkomunikatuta; torturak salatu zituzten. 2012ko uztailaren 25ean atera zen espetxetik Erika.

  Kultura  Getxo 2016-05-12 11:11

Arantza Santesteban: "Sinetsita nago kazetaritzaren munduan parekidetasunarekin konpromisoa hartu daitekeela"

Iker Rincon Moreno

Arantza Santesteban: "Sinetsita nago kazetaritzaren munduan parekidetasunarekin konpromisoa hartu daitekeela"

Arantza Santesteban (Iruñea, 1979) adituak komunikazioa parekidetasunez lantzeko eskuliburua aurkeztu zuen iaz: "Komunikazioa parekiderantz, kazetarientzako eskuliburua". Historian lizentziaduna eta komunikazioan aditua da Santesteban. Gaur, eguenean, Algortan izango da, "Komunikatuz eraldatu" jardunaldietako bigarren saioan; komunikazioa parekidetasunez lantzeko kazetarientzako eskuliburuaz ere jardungo du.

  Kultura  Getxo 2016-05-11 15:30

Leun taldea: "Normalean egiten ez diren erritmoak ditugu"

Iker Rincon Moreno

Leun taldea: "Normalean egiten ez diren erritmoak ditugu"

Leun hirukotea Gaztea Maketa Lehiaketaren finalaren atarian gelditu da; bozketan, hirugarren postuan, hain zuzen. Maketa bat grabatua dute daborduko, eta lan hori, Jone Ibarretxe kantariaren aitak idatzitako "La parabola del hombre bala" liburuan oinarrituta dago.

  Kultura  Urduliz 2016-05-10 12:38

Akaitze Kamiruaga Garitaonandia: "Ume euskaldunak alfabetatzea zen helburua"

Kepa Ugarte Martiarena

Akaitze Kamiruaga Garitaonandia: "Ume euskaldunak alfabetatzea  zen helburua"

"Kili-Kili. Euskara pozgarri" erakusketa ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilboko Euskal Museoan. Bertako Udalak eta Labayru Fundazioak antolatu dute esposizioa, euskarazko aldizkariaren 50. urteurrenean. Horrez gainera, dokumentala eta liburua egin dituzte; Akaitze Kamiruaga Garitaonandia Labayruko kide urduliztarra ibili da, lankideakaz batera, horiek denak prestatzen.

  Kultura  Erandio 2016-05-06 18:09

Plataforma Tirante: "Gizartearen eraldaketa bultzatzeko tresnatzat daukagu artea"

Kepa Ugarte Martiarena

Plataforma Tirante: "Gizartearen eraldaketa bultzatzeko tresnatzat daukagu artea"

Plataforma Tirante artista-taldeak "Berdintasunaren taupadak" izenburuko dokumentala plazaratu du. Egoitza Lutxanako eskola zaharrean daukan kolektiboak artea erabiltzen du "eraldaketa soziala bultzatzeko" asmoz. Besteak beste, adierazpen artistiko bihurtzen dute hainbat gobernuz kanpoko erakundek eta gizarte-mugimenduk egiten duten lana.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-04-21 16:28

Gibelurdinek: "Uste baino lotura handiagoa dauka MacGowanek gugaz"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Gibelurdinek: "Uste baino lotura handiagoa dauka MacGowanek gugaz"

"Shane MacGowanen gibela" ikuskizuna osatu dute Unai Elorriaga idazle algortarrak eta Gibelurdinek musika-talde uribekostarrak. Ekaitz Larrazabal "Katxo" eta Josu Aurrekoetxea musikariek azalpen batzuk eta misterio gehiago eskaini dizkigute, Shane MacGowan The Pogues taldeko abeslari mitikoaren bizitzara hurbildu gura gaituen obra horretaz. Bariku honetan Bilboko Kafe Antzokian estreinatuko dute, 21:00etan; eta hurrengoan, hilak 29, Sopelako Kurtzio kultur etxean izango dira, 20:00etan.

  Kultura  Getxo 2016-04-18 15:59

Anne Etchegoyen: "Berezia da emakume bat gizonen abesbatza batekin kantatzen entzutea"

Kepa Ugarte Martiarena

Anne Etchegoyen: "Berezia da emakume bat gizonen abesbatza batekin kantatzen entzutea"

Anne Etchegoyen abeslari baxenabartarraren ahots xarmagarria entzuteko aukera egongo da eguen honetan, apirilak 21, Bilboko Loraldia jaialdian; Algortako Biotz Alai abesbatzagaz batera kantatuko du, 20:00etan, Arriaga antzokian. Sarrerak 20 euroan daude salgai. Bira berberaren barruan, ekainaren 25ean Algortan emango dute kontzertua Anne Etchegoyenek eta Biotz Alai abesbatzak.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2016-04-14 12:00

Koldo Zuazo Zelaieta: "Ia uribekostarrak konturatzen diren etxien dauken aberastasunaz"

Kepa Ugarte Martiarena

Koldo Zuazo Zelaieta: "Ia uribekostarrak konturatzen diren etxien dauken aberastasunaz"

Koldo Zuazo Zelaietak euskalkien gaineko ataria aurkeztuko du gaur, eguena, 19:30ean, Algortako Azebarri elkartean. Hizkuntzalari eibartarraren berbetan, "euskerie bere osotasunien erakutsi eta landu nahi dogu". Une honetan euskalkiei ematen diete lehentasuna, "oso egoera txarrien ikusten ditugulako".

  Kultura  Getxo 2016-04-12 13:25

Old Port Films: "Euskal baleazaleen sarraskia ez da oso ezaguna gurean"

Iker Rincon Moreno

Old Port Films: "Euskal baleazaleen sarraskia ez da oso ezaguna gurean"

Old Port Films ekoiztetxe getxoztarra "Baskavigin" dokumentala grabatzen dabil egunotan. Aitor Aspek, Aner Etxebarriak eta Katixa de Silvak urtebete daroate euren proiekturik "handiena" lantzen, 1615ean Islandian 31 euskal baleazaleren kontrako sarraskiaren historia birsortzen, alegia. Horretarako, hainbat adituren kontakizunak jaso dituzte, ezbeharra fikzioan irudikatzeagaz batera, besteak beste.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-04-08 12:00

Imanol Agirre: "Udaberrian ere, euskal kulturaren itsasargia piztu nahi dugu"

Kepa Ugarte Martiarena

Imanol Agirre: "Udaberrian ere, euskal kulturaren itsasargia piztu nahi dugu"

Loraldiak hiru aste-akabu hartuko ditu aurten; apirilaren 9tik 24ra izango da, Bilbon. Imanol Agirre Etxebarria kultur jaialdiko zuzendari artistikoak aurreratu duenez, besteak beste, Biotz Alai abesbatzak Anne Etchegoyen abeslari lapurtarragaz batera kantatuko du. Bestalde, "Shane Macgowanen gibela" ikuskizuna eskainiko dute Unai Elorriaga idazleak eta Gibelurdiñek musika-taldeak. Azkenik, Natalia Monje buru duen Organik dantza-taldearen "Irrintzi" ikuskizuna egongo da ikusgai.

  Kultura  Leioa 2016-03-24 12:00

Mohamed El Ftouh: "Ez dut neure burua sukaldari ez den beste lanbide batean ikusten"

Mohamed El Ftouh: "Ez dut neure burua sukaldari ez den beste lanbide batean ikusten"

Mohamed El Ftouh Bilbora etorritako sukaldari marokoarrak irabazi du EAEko ostalaritza-eskolen arteko Eusko Label Pintxoen Lehiaketako VII. edizioa, Leioa ordezkatuz. Orain dela urte bi heldu zen Euskal Herrira, eta Leioara joan da ikasturteko astegun denetan, hemengo sukaldaritzaren sekretuak ezagutzera. Orain, praktikak egiten dabil Bilbon. Tetuandarrak 25 urte ditu; berbaera lasai eta umila darabil, eta begiak isiotu egiten zaizkio sukaldaritzaz jardutean.

  Gazteok  Getxo 2016-03-22 11:32

Badator Hamargarrena lantaldea: "Gaztetxea gure egiten saiatu behar dugu"

Iker Rincon Moreno

Badator Hamargarrena lantaldea: "Gaztetxea gure egiten saiatu behar dugu"

"Badator hamargarrena" goiburuagaz, Algortako hainbat gaztek Txorimalo gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute, 10 egun iraungo duena.

  Kultura  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2016-03-21 16:22

Ines Bermejo Larrañaga: "Diziplina askotariko artelanak izan arren, xarma handia daukate denek"

Kepa Ugarte Martiarena

Ines Bermejo Larrañaga: "Diziplina askotariko artelanak izan arren, xarma handia daukate denek"

Ines Bermejo Larrañaga itzubaltzetarra da "Topaketak" erakusketaren komisarioa; esposizioa apirilaren 4ra arte ikusgai egongo da Kultur Leioan. Itzubaltzeta/Romoko lagunaren zuzendaritzapean, Leioa inguruan diharduten zortzi emakume artistaren lanak ikus daitezke, hil osoan.

  Kultura  Leioa 2016-03-14 10:29

Aritz Mugerza Horas: "Amarrua erabili dut Mendibile ikusarazteko"

Kepa Ugarte Martiarena

Aritz Mugerza Horas: "Amarrua erabili dut Mendibile ikusarazteko"

Aritz Mugerza Horas artistaren "Mahatsa bizirik" irudiak jantziko du Leioako Mendibile jauregiko sarrerako horma, aurtengo lehiaketa irabazi ostean. Dozena bat proposamenen artean, Deustuko margolariak aurkeztutakoa aukeratu du epaimahaiak, horma-irudien lehiaketaren bigarren edizioan; bilbotarra apirilean hasiko da murala margotzen.

  Politika  Getxo 2016-03-14 10:19

Mar Gijon Mendigutia: "Emakumeen borrokaren isla da Palestinaren historia"

Kepa Ugarte Martiarena

Mar Gijon Mendigutia: "Emakumeen borrokaren isla da Palestinaren historia"

Mar Gijon Mendigutiak idatzi du "Historia del movimiento de las mujeres en Palestina" liburua. Jatorriz madrildarra izan arren, lau urte dira Algortan bizi dela; Getxon sortu zen Biladi elkarte palestinarreko kide da 2012tik. Gijonen arabera, munduan jazotzen diren "bidegabekeriarik handienetako bat da" palestinarrak sufritzen dabiltzana; dioenez, "lau haizetara zabaldu beharra dago".

  Jendartea  Sopela  Urduliz 2016-03-13 10:20

Uribe Ospitalea Plataforma: "Txarto egindako gauzak zuzendu behar dituzte"

Iker Rincon Moreno

Uribe Ospitalea Plataforma: "Txarto egindako gauzak zuzendu behar dituzte"

Urdulizko ospitaleak ekarriko dituen ondorioez kezkatuta, Uribe Ospitalea Plataforma aurkeztu berri dute, Urduliz Rurala eta SUSAN elkarteek osatutakoa. SUSAN sinadurak batzen hasi da, gaia Bizkaiko Foru Aldundira eroateko helburuagaz, besteak beste.

  Hezkuntza  Leioa 2016-03-11 09:22

Inesa Ugalde Igartua: "Herri Unibertsitatea hiru egunetik harago joango den proiektu bat izatea nahi dugu"

Iker Rincon Moreno

Inesa Ugalde Igartua: "Herri Unibertsitatea hiru egunetik harago joango den proiektu bat izatea nahi dugu"

Beste hainbat campusetan be­za­la, martxoaren 14tik 16ra bitartean EHUren Leioa eta Erandioko er­e­muan Herri U­ni­bertsitatea egingo du­te, Irakasleen Unibertsitate Eskolan, hain zuzen ere. Hala, hezkuntza eredu kapitalistaren ordezko bat posible dela aldarrikatu eta alternatiba erreala irudikatuko dute egun horietan. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, Inesa Ugalde Igartua ikasle arrasatearragaz egin dugu berba.

  Kirolak  Urduliz 2016-03-11 09:00

Sabin Merino: "Athleticen egotea niretzat gauzarik handiena da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Sabin Merino: "Athleticen egotea niretzat gauzarik handiena da"

Sabin Merino Zuloaga Athleticeko aurrelari urduliztarrak pasa den udan irabazi zuen postua lehoien artean. Kontratu berriagaz eta Marsellari sartutako golagaz, argi lotu da etorkizun oparoa baino orainaldi bikaina duela. Merinok Lezaman hartu gaitu entrenamendu baten ostean, eta hasierako garaietatik gaur egunerako ibilaldiaren berri eman digu.

  Hezkuntza  Getxo 2016-02-29 10:59

J. C. Baroja BHI-ko ikasleak: "Atzerriko gazteen errealitatea ezagutzeko aukera hobezina da"

Iker Rincon Moreno

J. C. Baroja BHI-ko ikasleak: "Atzerriko gazteen errealitatea ezagutzeko aukera hobezina da"

Algortako Julio Caro Baroja BHIko 20 ikasle Alemaniara joango dira martxoan "Erasmus +" proiektuan parte hartzera. Horren helburua da, ingelesa lantzeko baliagarria izateaz gainera, beste herrialde bateko gazteen errealitatea ezagutzeko aukera «ezin hobea» eskaintzen duela, hala uste dute antolatzaileek, "ez da elkartruke soila".

  Kultura  Leioa 2016-02-29 10:41

Artedrama: "Euskarazko arte eszenikoen munduan, irla txikia sortu dugu Leioan"

Kepa Ugarte Martiarena

Artedrama: "Euskarazko  arte eszenikoen  munduan, irla txikia sortu dugu Leioan"

Artedrama arte eszenikoen plataformak Kultur Leioan dauka egoitza 2012tik. Ander Lipusek eta Xabino Alkortak sortu zuten 2007ko udan; gero batu zitzaizkien Iasone Parada eta Irantzu Azpeitia. Euskarazko sorkuntza sustatzea da euren helburuetako bat. Ildo horretan, otsailaren 25etik 28ra Kultur Maratila jaialdiaren bosgarren edizioa egin zuten Kultur Leioan bertan.

  Hezkuntza  Getxo 2016-02-29 10:17

Amelia Barquin Lopez: "Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei"

Kepa Ugarte Martiarena

Amelia Barquin Lopez: "Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei"

Sendi Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektuko kideek gonbidatuta, joan den martitzenean, otsailak 23, "Generoa eta hezkuntza" izenburuko berbaldia eskaini zuen Amelia Barquin Lopezek, Algortako Zabala ikastetxean. Aita-amei eta hezitzaileei begirako ekimena izan zen. Barquin gasteiztarra filosofian doktorea da, eta irakaslea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-02-21 13:00

Guda Dantza musika-taldea: "Askoz gehiago arriskatu dugu disko honetan"

Kepa Ugarte Martiarena

Guda Dantza musika-taldea: "Askoz gehiago arriskatu dugu disko honetan"

Guda Dantza musika-taldeak "Labarren ertzean" izenburuko bigarren diskoa plazaratu berri du, Baga Biga diskoetxeagaz; dantzatzeko zein hausnartzeko aukera ematen du. Algortar bik eta beste lau leioaztarrek osatzen zuten orain arte Guda Dantza. Grabazio-lanetan Victor Ortega balmasedarra batu zaie; teklatua jo eta koruak egingo ditu.

 

  Politika 2016-02-16 12:31

Uribe Kostako GED-ko taldekideak: "Herri-galdeketak 2017an egitea aurreikusten dugu eskualdean"

Erabiltzailearen aurpegia Iker Rincon Moreno

Uribe Kostako GED-ko taldekideak: "Herri-galdeketak 2017an egitea aurreikusten dugu eskualdean"

Gure Esku Dago dinamikako Uribe Kostako taldeek batzorde bateratu bat osatu dute aurten, elkarri lagundu eta bultzatzeaz gainera, ekimen bateratuak egiteko asmoz. Era berean, dinamikari sostengua emateko bazkide-kanpaina martxan ipini dute.

  Kirolak 2016-02-11 20:00

Garazi Murua: "Guk irabaztekotan, gabarra atera beharko litzateke; tradizioa da"

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Garazi Murua: "Guk irabaztekotan, gabarra atera beharko litzateke; tradizioa da"

Garazi Murua Astorkiza getxoztarrak 21 urte ditu besterik ez, baina Athleticeko lehenengo taldeko atzelari-titularra da. Bederatzi urtegaz hasi zen baloiari ostikadak ematen Renon (Nevadan), handik urtebetera Algortan jarraitu zuen. Lanaren poderioz joan da gorantz, zale zela animatzen zituen jokalariakaz jokatu arte, eta Euskal Herriko koloreak ere defendatu ditu. Hankak legez, burua ere ondo hornituta dauka. Faduran hartu gaitu, etxean darabilen doinu gipuzkoar gozoagaz.

  Kultura  Leioa 2016-02-08 10:00

Travellin' Brothers: "Harribitxi bat sortu nahi genuen, gure entzuleen gozamenerako"

Kepa Ugarte Martiarena

Travellin' Brothers: "Harribitxi bat sortu nahi genuen, gure entzuleen gozamenerako"

Travellin’ Brothers leioaztarrak sasoian daude, Aitor Cañibano Goikoetxea taldeko gitarra-joleak baieztatu duenez. Orain dela gutxi amaitu dute bi urtez luzatu den Magnolia Route bira. Bada, barikuan, hilaren 5ean "One day in Norway" disko berria plazaratu zuten, sortu berri duten Magnolia Recors zigiluagaz. Aurreko egunetan, Polonian ibili dira zuzenekoak eskaintzen...

  Politika  Leioa 2016-02-05 17:33

Olatz Barrenetxea Larrondo: "Nortasuna suntsitzea du helburu torturak"

Kepa Ugarte Martiarena

Olatz Barrenetxea Larrondo: "Nortasuna suntsitzea du helburu torturak"

Olatz Barrenetxea Larrondo psikologo sopeloztarrak Erika Bilbao Barcenak salatutako torturez berba egiten du "Atera gabeko arantzak, garbitu gabeko zauriak" dokumentalean; Leioa Libre ekimenak otsailaren 11n estreinatuko du, 19:30ean, Kultur Leioan. Maiatzaren 17an hasiko da leioaztarraren kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean; Ekin erakundeko kidea izatea egotzita, 9 urteko espetxe-zigorra eskatzen dute. "Guardia Zibilaren eskuetan tortura basatiak" jasan zituela salatu zuen Bilbaok.

  Ekonomia 2016-02-04 16:00

Ahoztar Zelaieta: "Mario Fernandezek erantzun hotza eman zidan, besterik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Fernandez de Martikorena

Ahoztar Zelaieta: "Mario Fernandezek erantzun hotza eman zidan, besterik ez"

Ahoztar Zelaieta Zamakona ikerkuntza-kazetariak "Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria" bere hirugarren liburua aurkeztuko du Plentzian arrastian, Plentziako Danontzat gaztetxean. Ernai eta Kandelaria talde antolatzaileek 19:30ean ipini dute hitzordua. HIRUKAri elkarrizketa oparoa eman dio Zelaietak.