Leire Pinedo sopeloztarra izango da EH Bilduren Bizkaiko bosgarren legebiltzarkidea

Iker Rincon Moreno 2016 ira 30 Sopela

Eusko Legebiltzarrerako domekako hauteskundeetako emaitzakaz zalantza zegoen azken eserlekua jeltzaleena edo EH Bildurena izango zen. Estatutik kanpoko botoak zenbatu dituztenean, EAJren esku gelditu da 25. eserlekua, baina, akabuan, EH Bildurentzat izango da, Bizkaiko mahai batzuetako emaitzak aldatu ondoren; hainbat inpugnazio jarri zituen koalizioak. Hala, iaz ere legebiltzarkidea izandako Leire Pinedo Bustamante ekonomialari sopeloztarrak hartuko du aulkia.

Arrastian asanblada irekia egingo du Ahal Duguk Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2016 ira 07 Erandio

Gaur, eguaztena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina prestatzeko asanblada irekia egingo du Erandioko Ahal Dugu alderdiak Astrabuduan. Hitzordua 19:00etan ipini dute, Astrabuduko San Lorentz…