Pilatutako zaborra batzen dabiltza Getxon

Iker Rincon Moreno 2015 api 03 Getxo

Martxoaren 9an abiatutako grebari amaiera eman diote gaur Getxoko kale-garbitzaileek eta hondakin-biltzaileek. Erabakia goizean goiz, 06:00etan, hartu dute langileek, batzarrean. Goizaldean, Cespa eta Asaserrek osatutako aldi baterako enpresa elkarteko (ABEE) kideek eta enpresa-batzordekoek aurreakordioa lortu dute, eta hori berretsi dute gerora langileek (beharginen %90k eman du aldeko botoa). Hala, zaborrak biltzeko eta garbitzeko zerbitzua normala da 07:00etatik. Aurreikuspenen arabera, martitzenerako erabat garbi egongo dira kaleak.

Zaramen greba amaitu da

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE 2015 api 03 Getxo

Getxok normaltasuna berreskuratuko du
Zaramaren auzia eta EAJren ardura.

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga 2015 mar 31 Getxo

Hilabetez luzatuko da garbiketa eta hondakinen bilketako langileen greba, eta egun hauetan alkate eta EAJren aldetik langileen eta enpresaren arteko gatazka dela esan ohi dute, eta, gehien jota, eta …
Negoziaketak berrabiatzeko esfortzua egiteko eskatu die Getxoko Udalak patronalari eta garbitzaileei

Iker Rincon Moreno 2015 mar 11 Getxo 1

Kale-garbitzaileek eta hondakin-biltzaileek astelehenean hasitako greba mugagabearen harira, negoziaketak berrabiatzeko esfortzua egiteko eskatu die Getxoko Udalak patronalari eta enpresa batzordeari…
Akordiorik lortu ezean greba mugagabea abiatuko dute Getxoko garbitzaileek

Iker Rincon Moreno 2015 ots 18 Getxo

Getxoko garbitzaileek greba mugagabea abiatuko dute martxoaren 9an langileen kaleratzeak gelditu, 2012an bertan behera gelditutako lan-hitzarmena negoziatu eta akordio batera helduko ez badira.
Getxoko garbitzaileek astebeteko epea eman diote enpresari negoziatzeko

Iker Rincon Moreno 2015 ots 13 Getxo

Getxoko garbitzaileek astebete eman diote Cespari lan-hitzarmenaren inguruan eztabaidatzeko eta langileek salatutako arazoak konpontzeko. Hori bete ezean, greba egingo dutela ohartarazi dute.