Gazteok  Getxo 2017-04-26 18:45

Herriko euskaltegi ohia okupatu dute sinbolikoki Itzubaltzetako gazteek

Herriko euskaltegi ohia okupatu dute sinbolikoki Itzubaltzetako gazteek

Pasa den zapatuan iluntzean, 50 bat pertsonek okupatu zuten Itzubaltzeta/Romoko Ganbara AEK euskaltegi zena, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko. Itzubaltzeta gaztetxearen kolektiboak ekintza "sinbolikoa" aldarrikatu du. "Itzubaltzetak gaztetxe bat behar eta izango duelako....borrokan jarraituko dugu!", iragarri dute. Gazteek zenbait ekimen aurrera eroaten dabiltza pasa den eguaztenean Itzubaltzeta II gaztetxea kiskali zenetik.

  Gazteok  Getxo 2017-04-24 17:15

Errekaganeko pabiloien etorkizuna erabakitzeko bilerak egiten dabil Getxoko gobernu-taldea

Errekaganeko pabiloien etorkizuna erabakitzeko bilerak egiten dabil Getxoko gobernu-taldea

Itzubaltzeta/Romoko Errekaganeko lurzorua eta pabiloien etorkizuna erabakitzeko egunotan egiten ari den batzarren berri eman du gaur Getxoko gobernu-taldeak Hirigintza eta Ingurumen Batzordean. Azaldu duenez, pabiloiak ia osorik eraitsi behar izan dira, joan den eguazteneko suteak eragindako kalteen ondorioz. Aipatutako batzordean jakinarazi dute udal teknikariek txosten bat prestatzen ari direla, inguru horren egoera urbanistikoa zehazteko; horien erabilera ekipamendu publikotzat dago sailkatuta Hiri-Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO).

  Gazteok  Getxo 2017-04-19 21:56

Gaztetxe berria izan arte "amore emango ez" dutela berretsi dute Itzubaltzetan

Gaztetxe berria izan arte "amore emango ez" dutela berretsi dute Itzubaltzetan

Itzubaltzeta II gaztetxe zaharra erre eta ordu batzuetara, 300 auzokidek manifestazioa egin dute Itzubaltzeta/Romoko kaleetatik, "Suak erre duenak herriak piztu dezala. Itzubaltzeta aurrera" goiburupean. Belaunaldi arteko manifestazioa izan da; bertan, Ibon Rodriguez (EH Bildu), Paula Amieva eta Kike Prada (GUK) zinegotziek parte hartu dute. Itzubaltzeta gaztetxeko kideek berretsi dute ez dutela "amore emango" eta "zutik" segituko dutela: "herri honek nahi eta behar duen gaztetxea lortzeko borrokari jarraituko diogu". Manifestazioa eta ekitaldiaren ondoren, asanblada egin dute gazteek.

  Gazteok  Getxo 2017-04-19 16:15

Getxoko Udal Gobernua gaztetxearen gaineko "balorazio teknikoaren zain" dago

Getxoko Udal Gobernua gaztetxearen gaineko "balorazio teknikoaren zain" dago

Imanol Landa Getxoko alkateak berretsi egin du bere gobernu-taldearen konpromisoa Itzubaltzeta/Romoko Errekaganeko pabiloiak birgaitzeko proiektua gauzatzeko. Alkateak gaur goizean kiskalduta geratu den Itzubaltzeta II gaztetxearen ondoan egin ditu adierazpenak. Halere, esan du eraikinaren egoeraren gaineko balorazio teknikoaren zain geratu beharra dagoela, erabakiak hartu aurretik. Hala, ez dago argi Udalak Itzubaltzeta gaztetxeagaz dituen konpromisoak beteko dituen. Sutea suhiltzaileek amatatu dute eta kontrolpean dago, erabat amatatzeko lanen azken fasean.

  Gazteok  Getxo 2017-04-19 15:23

Manifestazioa egingo du Itzubaltzeta gaztetxeak, 20:00etan

Manifestazioa egingo du Itzubaltzeta gaztetxeak, 20:00etan

"Oztopo guztien gainetik Itzubaltzeta gaztetxeak aurrera darrai": horrela azaldu du egoera gazte-eragile horren asanbladak, Errekagane kaleko Itzubaltzeta II gaztetxea kiskalita geratu ostean. Hala, gaur 20:00etarako, "Itzubaltzeta aurrera!" goiburupeko manifestazioa antolatu dute, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazatik.

  Gazteok  Getxo 2017-04-19 10:45

Sutea izan da Itzubaltzeta gaztetxe zaharrean

Sutea izan da Itzubaltzeta gaztetxe zaharrean

Itzubaltzeta/Romoko Errekagane kalean dagoen eraikin zaharrak su hartu du gaur goizean. Getxoko Udaltzaingoa Itzubaltzeta gaztetxea zen gunera bertaratu da, eta, jakinarazi dutenez, bi lagun atera dituzte. Ondoren suhiltzaileak gerturatu dira garrak itzaltzera; eurek ere beste pertsona bat atera dute eraikinetik. Momentuz zauriturik ez dagoela informatu dute. 

  Gazteok  Getxo 2016-10-04 13:01

Itzubaltzeta gaztetxeko kideak: "Gaztetxearekiko ilusioa berpiztu dugu"

Iker Rincon Moreno

Itzubaltzeta gaztetxeko kideak: "Gaztetxearekiko ilusioa berpiztu dugu"

Itzubaltzeta gaztetxeak 12 urte beteko ditu laster; hori dela-eta, auzo horretako adin guztietako gazteak batu dira gune autogestionatuari "merezi duen" ospakizuna eskaintzeko asmoz. Hala, egitarau berezia antolatu dute urriaren 6,7 eta 8rako.

  Gazteok  Getxo 2015-11-04 17:13

Itzubaltzeta gaztetxeko kideek hasieratik ekindako bidea jarraituko dutela ohartarazi dute

Itzubaltzeta gaztetxeko kideek hasieratik ekindako bidea jarraituko dutela ohartarazi dute

Bi urte eta erdi "Etxe Merkean" egon ostean, Itzubaltzeta gaztetxeko kideek Getxoko Udalagaz batera egindako akordioa aurkeztu dute. Horren arabera, gazteak lau urtez erabili ahal izango dute hasiera batean okupatutako espazioa; hala ere, balorazioen bitartez, epe hori luzatu daitekeela jakinarazi dute. Horrez gainera, Itzubaltzeta gaztetxekoek ohartarazi dute etorkizunean ere hasieratik ekindako bidea jarraituko dutela: "gazteriaren ahalduntzea, kontzientzia kritikoaren sorkuntza, politika sozialen borroka eta gazteriarentzako eta herriarentzako alternatiba errealak sortu".

  Politika  Getxo 2015-10-01 16:30

Popularrek bakarrik bozkatu dute Errekaganeko pabilioiak erostearen kontra

Popularrek bakarrik bozkatu dute Errekaganeko pabilioiak erostearen kontra

Getxoko popularrek ez dute lortu Itzubaltzeta/Romoko pabilioiak 1,4 milioi eurotan erosteko erabakia atzera botatzea eta baliogabetzea. Atzoko osoko bilkuran egin zuten eskaera hori, urgentziaz gai-zerrendan sartutako mozio baten bitartez. PP pabilioi horien erosketaren aurka dago, eta popularren ustetan, "garrantzi handiko zenbatekoa duen gaia da, hortaz, udalbatzara ekartzeko modukoa zen". Horren harira, GUK taldekoen arabera, "zenbatekoa ikusita, gutxienez, Hirigintza Batzordera eramatekoa zen".

  Gazteok  Getxo 2015-09-24 15:25

Itzubaltzeta gaztetxearen 11. urteurrena ospatzen hasiko dira bihar

Itzubaltzeta gaztetxearen 11. urteurrena ospatzen hasiko dira bihar

Itzubaltzeta/Romoko gazteek Errekagane kaleko 1-5 zenbakiko eraikina bere egin zutenetik 11 urte igaro dira; 11 urte fabrika zahar hura ametsez eta kolorez betetzen, auzoa isiotzen eta "herritarren mesederako lan egiten". Eskualdeko gaztetxerik zaharrenetarikoa izanda, Itzubaltzeta gaztetxea erreferente bihurtu da egiteko horretan. 2004ko irailaren 30ean okupatu zuten eraikina, Ertzaintzak Santa Eugenia kalean zegoen gaztetxea hustu eta hiru egunera. Egun hori gogoratzeko eta 11 urteak ospatzeko urteurrena abiatuko dute bihar, barikuan.