Kultura  Leioa 2016-09-23 09:35

Berton dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak!

Barikuan, hilaren 23an, hasiko dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak, Leioako auzoetako jaien den­boraldiari amaiera emango diotenak. Txupinari 18:00etan emango dio su Jontxuk, pregoia irakurri ostean, festari bidea egiteko. Ohi legez, txorizo-jana, pokerra, umeen talentu-txapelketa eta musika elektronikoa ez dira faltako lehenengo egunean; izan ere, gaueko 11:00etatik aurrera 70, 80 eta 90eko hamarkadetako musikak hartuko du auzunea; bertaratutako guztiak dantzan ipintzeko asmoz. Zapatuan ere, denetariko menua izango da: gastronomia-lehiaketa, umeentzako jolasak, azeri-ehizaren jolasa, Txopolinpiadak eta Sukar musika-taldearen erromeria. Domekan, berriz, dantza-erakustaldia, puzgarriak, meza eta Musika Banda izango dira, besteak beste.

  Jendartea  Getxo 2016-09-22 13:00

Eraso sexistak eta adingabeen artean alkohol kontsumoa ekiditzeko kanpaina, Areetako jaietan

Eraso sexistak eta adingabeen artean alkohol kontsumoa ekiditzeko kanpaina, Areetako jaietan

Aste akabu honetan Mesedeetako jaiak ospatuko dituzte Areetan, hilaren 23tik 25era, hain zuzen ere. Hori dela-eta, Getxoko Udalak eraso sexisten kontrako kanpaina indartuko du; horrez gainera, Udaltzaingoak, urtero legez, operatibo berezia jarriko du martxan istilurik gerta ez dadin eta adingabekoei alkohola ematea ekiditeko.

  Kultura  Getxo 2016-09-21 09:00

Jaiak Areetan izango dira aste-akabuan

Jaiak Areetan izango dira aste-akabuan

Barikuan, hilaren 23ean, hasiko dira Areetako Mesedeetako jaiak, eta hiru egunez, adin denentzako hamaika ekitaldi izango dira aukeran. Ohi legez Eskoletako plaza eta Adiskidetasun kalea izango dira festetako gune nagusiak.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-09-16 13:00

Urdulizen eta Lutxanan dira jaiak aste-akabuan

Urdulizen eta Lutxanan dira jaiak aste-akabuan

Irailaren 7an bota zuten txupina udaletxeko balkoitik Urdulizko Andra Mari jaiei hasiera emateko; joan den domekara arte, auzokideek zein parrandazaleek hamaika aukera izan zuten egunak modu ezin hobean igarotzeko. Urtero legez, elizaren ondoko landan egon da jai-eremua eta txosnagunea, festen lehenengo aste-akabuan, kontzertuetarako oholtzagaz batera. Ostera, bigarren asteburuan, hilaren 16tik 18ra, txosnagunea eta festen agerlekua Elortza auzora eroango dituzte. Hantxe egingo dituzte, besteak beste, Skate Xpression ekitaldia, bertso-desafioa, herri-martxa, herri-bazkaria, kick-boxing emanaldia eta mozorro-gaua. Bestalde, bariku honetan hasi eta domekara arte, Lutxanako auzo erandioztarrean ere jaiak izango dira.

  Kultura  Urduliz 2016-09-12 10:23

Bartrak eta Laburuk bertso-dema izango dute barikuan Urdulizen

Bartrak eta Laburuk bertso-dema izango dute barikuan Urdulizen

Daborduko joana da Urdulizko andramarien lehenengo aste-akabu festa, eliz ondoko landakoa. Barikuan, ostera, bigarren jaialdiaz gozatzeko aukera izango da Elortza auzoan. Bertan, Iretargi kultur elkarteak antolatzen ohi duen bertso-saioa izango da tabernaz taberna. Protagonistak Oihana Bartra santutxuarra eta Agin Laburu astigarragarra izango dira. Bien arteko desafioa Txiberrin abiatuko da, 20:00etan.

  Kultura  Plentzia 2016-09-09 11:10

Plentziako sanantolinen hasiera eta Nekazaritza Azoka, iruditan

Amaitu egin dira Plentziako San Antolin jaiak. Hala ere, urtebete itxaron behar ez izateko, hona hemen nostalgikoentzat egindako bideoa, Plentzia Telebistaren irudiei esker. Goza ezazue!

  Kultura  Leioa 2016-09-08 11:10

Ondiz eta Udondoko jaiak, aste-akabuan

Ondiz eta Udondoko jaiak, aste-akabuan

Ondiz auzoko jaien akabuko egunakaz bat egingo dute Udondoko festek: barikuan, irailak 9, Gure Ohiturak dantza-taldearen emanaldiagaz eta txokolate-janaz hasiko dituzte ospakizunak. Gauean, ostera, Gaupasa taldeak alaituko du mozorro-gaua; gero, Kurloi Ezkertiarraren Esnea DJak jarraituko du musika eskaintzen.

  Kultura  Leioa 2016-09-01 16:46

Ondizen andramariak, prest!

Ondizen andramariak, prest!

Bihar, irailaren lehenengo barikuan, abiatuko dira Ondizko jaiak, Ondiz baselizaren ondoko larretan; Udalaren Kultur Arloak zuzenean kudeatzen dituen Leioako auzo jai bakarrak dira. Ondizko egitarauan, tradizio handiko ekimenak izango dira aurten ere.

  Kultura  Getxo 2016-09-01 10:12

Bertan behera geratu da Getxo Folk-en harrera Bilbon

Bertan behera geratu da Getxo Folk-en harrera Bilbon

Protokoloak eta ohiturak agintzen duten legez, gaur goizeko 11:00etan Getxo Folk jaialdiko Wallace Pipes And Drums taldeko gaiteroak bisita egitekoak ziren Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon duen jauregira, foru agintarien harreran parte hartzeko. Halere, aurten ez da ekitaldi hori egingo, "azken momentuko arazo bategatik", Aldundiak jakinarazi duenez. Taldeak sare sozialetan azaldu duenez, euren hegaldia bertan-behera geratu da.

  Kultura  Urduliz 2016-08-31 09:00

Urdulizko Andra Mari jaiak, ate joka

Urdulizko Andra Mari jaiak, ate joka

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 5ean andramarien ospakizunak abiatuko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupina jaurtiko dute irailaren 7an, eguaztena, udaletxeko balkoitik, Sabin Merino bertoko Athleticeko jokalariak pregoia irakurri ostean; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

  Jendartea  Uribe Kosta 2016-08-30 10:55

Baditugu Getxo Folk jaialdirako sarreren irabazleak

Baditugu Getxo Folk jaialdirako sarreren irabazleak

Irailaren 1etik 4ra bitartean Areetako Xake plazan ospatuko den GETXO FOLK jaialdiaz gozatzeko aukera izango duten Hirukalagun eta bazkideak honakoak dira... bejondeizuela guztioi eta ederki pasa!

  Kirolak  Leioa 2016-08-26 12:29

San Bartolomeko asto-probak, eztabaidarako iturri

Leioako San Bartolome auzoak agur esan die jaiei. Aurretik, ohiko asto-probak burutu zituzten pasa diren eguazten eta eguenean. Azken egun horretan, Gamizko Miren Olabarrietaren astoak irabazi zuen, 75 untze eginez. Iaz legez, animalistek protestaldia egin zuten, baina handik urruti, Boulevardean; bertan elkarretaratu ziren 20 lagun. Eurekaz eta San Bartolomeko jai-batzordeagaz mintzatu zen HIRUKA.

  Kultura  Getxo 2016-08-26 09:00

Martitzenean folk doinuak helduko dira Areeta eta Itzubaltzetara

Martitzenean folk doinuak helduko dira Areeta eta Itzubaltzetara

Abuztuaren 30etik irailaren 4ra gozatu ahal izango da Folk Getxo BBK jaialdiaren 32. edizioaz. Aurtengo egitarauan Kepa Junkera & Sorginak, Axo Lorenzo, Lunasa, Elisa Almeida, Tiken Jah Fakoly eta Xabi Aburruzaga musikarien saioak nabarmendu behar dira. Gainera, Junkera eta Aburruzaga disko bana aurkeztera etorriko dira.

  Kultura  Erandio 2016-08-25 18:57

Erandioko jaietako txupina eta kuadrillen kayak-estropada

Erandioko Altzaga auzoko San Agustin jaiak erritmo bizian hasi ziren eguaztenean, flashmobaren doinupean. Txupinak, erraldoiek eta buruhandiek, baina, ez zituzten kuadrillak kikildu eta gaurkoan norgehiagoka ibili dira itsasadarrean.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 12:33

Miguel Beitia Santovenia: "Antolintxu eta Madalentxu txikiak hautatzea zailagoa da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Miguel Beitia Santovenia: "Antolintxu eta Madalentxu txikiak hautatzea zailagoa da"

Aurten beteko dira 30 urte  Plentziako San Antolin jaietan Antolintxurena, panpina baten ordez, benetako pertsona batek egin zuenetik, eta 27 urte, jaietan Madalentxu pertsonaia gehitu zutenetik. Miguel Beitia Santovenia Antolintxu eta Madalentxu elkarteko zuzendaritza-kideak bertako ohituren berri eman digu.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 09:00

Zapatuan aurkeztuko dituzte Antolintxu eta Madalentxu

Zapatuan aurkeztuko dituzte Antolintxu eta Madalentxu

San Antolin jaiak, urtero legez, Antolintxuri eta Madalentxuri harrera eginez ofizialki abiatuko dituzte, abuztuaren 31n, eguaztena. Ostera, aurreko zapatuan ere izango da zer ospatu, bertan aurkeztuko baitituzte herri-bozketaz aukeratutako Plentziako jai-pertsonaien rolak nortzuek beteko dituzten.

  Kultura  Leioa 2016-08-24 16:55

San Bartolome auzoko jaien hasiera, ikusgai

Parrandarako prest eta kantari, hiru kuadrillek eman zioten hasiera San Bartolome auzoko jaiei pasa den barikuan, Txirloren omenezko txupinaren aurretik. Beste auzokide denei gomendatu zieten kuadrilla osatzeko, zenbat eta gehiago izan hobeto pasatuko dutelakoan.

  Jendartea  Leioa 2016-08-23 13:44

Leioan elkarretaratze animalistak egingo dituzte gaur eta bihar

Leioan elkarretaratze animalistak egingo dituzte gaur eta bihar

Leioako San Bartolome auzoko jaiak direla-eta deitu dituzte abereekiko tratu txarren kontrako elkarretaratze bi. Lehenengoa gaur izango da, 18:00etan, Leioako bulebarrean eta bigarrena bihar, leku eta ordu berean. Leioa Animaliekiko Tratu Txar Barik kolektiboak egin du deialdia, iaz Esnatu Leioa herri-plataformak hartutako bidea jarraitzeko.

  Jendartea  Erandio 2016-08-23 09:00

Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-dispositiboa jarriko dute Altzagako jaietan

Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-dispositiboa jarriko dute Altzagako jaietan

Erandioko jaiak direla-eta, eguenetik domekara elkarregaz dispositiboa jarriko dute Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, "gorabeheren prebentzioa bermatzeko eta herritar guztiek jaiak segurtasunez gozatzea ziurtatzeko", Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera.

  Kultura  Erandio 2016-08-22 09:00

Etzi hasiko dira Altzagako jaiak

Etzi hasiko dira Altzagako jaiak

Beste urte batez, Altzagako sanagustinek bat egingo dute Bilboko Aste Nagusiagaz, baina hori ez da traba izango erandioztarrentzat. Abuztuaren 24tik 28ra, San Agustin jaietan ehun jarduera baino gehiago egingo dute, herriko kale eta plazetan, eta Ibaizabal itsasadarrean. Hala, Erandioko jai-batzordeari esker, altzagarrek adin denentzako festa-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute jaietan.

  Jendartea  Erandio  Uribe Kosta 2016-08-20 09:00

Aste Nagusia dela-eta zerbitzu bereziak eskainiko dituzte metroak eta Euskotrenek

Aste Nagusia dela-eta zerbitzu bereziak eskainiko dituzte metroak eta Euskotrenek

Gaur, zapatua, Bilboko Aste Nagusia hasiko da. Bizkaiko jairik garrantzitsuena dela-eta, Euskotrenek eta Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko dituzte hilaren 28ra arte. Trenaren kasuan, gaueko tren-zerbitzu gehiago izango dira Lutxanatik eta Lutxanara, Bilbo Txorierriko lineagaz lotzeko. Metroak, ordea, eskaintza handiagoa eskainiko du ordutegi denetan. Gainera, Zazpi Kaleetako geltokian, San Nikolaseko sarbidea ireki dute Aste Nagusia amaitu arte.

  Kultura  Gorliz 2016-08-19 12:00

Gorlizko Urezarantza auzoko jaien ordua heldu da

Gorlizko Urezarantza auzoko jaien ordua heldu da

Andra Mari festen ostean, Gorlizko udako azkeneko jaiak helduko dira, abuztuaren 20an, zapatuagaz. Ospakizunek Urezarantza hartuko du­te, bi egunez txoko hori jai-giroan murgiltzeko asmoagaz.

  Kultura  Erandio 2016-08-17 19:31

Dantzaz eta paellaz agurtu dituzte Erandio Goikoko andramariak

Herenegun amaiera eman zieten Erandio Goikoko andramariei tradizio handiko ekimen bik. Alde batetik, kuadrillen arteko paella-txapelketak usain gozoz bete zuen auzoa. Beste aldetik, Goi-Alde dantza-taldeak erakustaldia eman zuen.

  Kultura  Getxo 2016-08-17 19:13

Portu Zaharreko sokamuturra

Pasa den barikuan proba zailari ekin zioten Algortako kuadrillek: Donibane-zuhaitza igotzea, bigantxa baten baimenagaz. Portu Zaharreko hondartzatxo ureztatuak ere ez zuen lagundu.

  Kultura  Sopela 2016-08-16 20:40

Esne Beltza, La Pulqueria eta Sorkun izango dira Sopela Kosta Festen

Esne Beltza, La Pulqueria eta Sorkun izango dira Sopela Kosta Festen

Irailaren 22tik 25era ospatuko da Sopela Kosta Fest jaialdiaren hirugarren edizioa eta daborduko programazioaren hainbat ekimen aurreratu du Sopelako Udalak. Hala, surfaren eta bere kulturaren eskaintza zabalagoa izango da aurten. Musikari dagokionez, udaletxearen plazako oholtzan 9 talde eta dj izango dira: Esne Beltza, La Pulqueriia, Sorkun, Hey Mr. Neken, Dead Bronco, Rural Zombies, The Great Barrier, The Clams eta DJ Göo.

  Kultura  Erandio  Leioa 2016-08-16 11:51

Bihar abiatuko dituzte jaiak Santimamin

Bihar abiatuko dituzte jaiak Santimamin

Jaiak galtzeko arriskua bizi ondoren, bihar hasiko dira Santimami auzoko festak, Leioako eta Erandioko udalen parte hartzeagaz. Azken urteotan jaiak aurrera eroan dituen pertsonak lan-kontuak direla-eta ardura horri eutsi ezin ziola jakinarazi zuen pasa den uztailean. Erreleborik aurkitu ez zuenez, udaletara jo zuen.

  Kultura  Getxo 2016-08-12 12:01

Mozorro ugari Portu Zaharreko umeen kuadrillen jaitsieran

Besteak beste, Shrek, bikingoak, Lehoi erregea eta cowboy-ak ikusi ahal izan ziren atzo, Portu Zaharreko jaien lehenengo egunean, umeen kuadrillen jaitsieran.

  Kultura  Erandio 2016-08-12 12:00

Erandiogoikoan ere ospatuko dituzte Andra Mari jaiak

Erandiogoikoan ere ospatuko dituzte Andra Mari jaiak

Abuztuaren 13an, zapatua, emango diete hasiera Andra Mari jaiei, Erandiogoikoan; astelehenera arte, ospakizunez gozatzeko aukera edukiko dute bertokoek zein auzora hurbiltzen direnek. Dantza-plaza, dastaketak, poteoa, neska-mutilentzako jarduerak eta gaueko dantzaldiak ez dira faltako, andramarietan zehar; kuadrillen arteko paella-txapelketa ere ez.

  Kultura  Getxo 2016-08-11 16:41

Umeen jaitsieragaz hasi dira Portu Zaharreko jaiak

Umeen jaitsieragaz hasi dira Portu Zaharreko jaiak

Umeen mozorro-jaitsieragaz eman diete hasiera gaur Algortako Portu Zaharreko jaiei. Arrastian, berriz, kuadrillen txanda izango da, 18:00etatik aurrera. Harry Pilak iazko kuadrilla-txapelketaren irabazleak eroango du aurten Txo panpina. Goizeko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

  Kultura  Lemoiz  Uribe Kosta 2016-08-11 12:00

Urizarren dena prest andramariak ospatzeko

Urizarren dena prest andramariak ospatzeko

Abuztuaren 12tik 16ra Urizarren Andra Mari jaiak ospatu ostean, atsedenalditxo bat hartu eta, hilaren 20ean, beste parranda-egun bat ere edukiko dute lemoiztarrek.

  Kultura  Getxo 2016-08-10 12:00

Abuztuaren 11tik 14ra arte iraungo dute Algortako Portu Zaharreko jaiek

Abuztuaren 11tik 14ra arte iraungo dute Algortako Portu Zaharreko jaiek

Algortako saninazioen eta Itzubaltzeta/Romoko jaien ostean, Portu Zaharreko jaiak helduko dira abuztuaren 11n Getxora. Urtero legez, kuadrillek bigantxei eta antzar-jasoaldiei aurre egin beharko diete, bertaratutako parrandazale guztien gozamenerako. Festak abuztuaren 14ra arte iraungo dute, pijamaz jantzi beharreko egunera arte, hain zuzen ere.

  Kultura  Erandio 2016-08-09 18:36

Bihar amaituko dira Astrabuduko jaiak

Bihar eguaztena, abuztuak 10, San Lorentzo egunagaz amaituko dira Astrabuduko jaiak. Baina, Ulpianori agur esan aurretik, horren bezperan, gaur, Euskararen Eguna izan da; besteak beste, goizean, jolasean ibiltzeko aukera eduki dute txikiek, eta herri-kirol erakustaldia egon da.

 Getxo 2016-08-09 17:22

Ibilgailuentzat itxita, daborduko, Portu Zaharrerako sarbidea

Ibilgailuentzat itxita, daborduko, Portu Zaharrerako sarbidea

Egunean hasi eta domekara arte iraungo duten jaiak direla-eta, Getxoko Udalak itxi egin du Portu Zaharrerako bidea; ibilgailurik ezin izango da pasatu.

  Kultura  Erandio 2016-08-08 19:09

Zapore gazi eta gozoakaz ausartu dira gaur Astrabuduan

San Lorentzo jaiak aurrera doaz Astrabuduan; gaur, astelehena, tortillen eta tarten lehiaketak egin dituzte, Madaripen. Eguaztenera arte iraungo dute barikuan hasitako festek.

  Kultura  Berango 2016-08-08 18:04

Bakailao artean harremanak sendotu gura dituzte berangoztarrek

Santo Domingo jaiak agurtu ostean, atzo, domekan, dozenaka auzokidek bakailaoa pil-pilean prestatu zuten, lagun artean, udaletxearen aurreko landan. Ospakizunaren antolatzaileek orain dela urte batzuk erabaki zuten lehia alde batera uztea. Halere, berangoztarrek ohiturari jarraitu eta herriko kuadrillen arteko harremanak sendotu gura dituzte halako jardunaldiagaz. Gastronomia-erakustaldiaz gain, umeentzako jolasak ere egon ziren.

 Gorliz  Uribe Kosta 2016-08-08 11:00

Gorliztarrek San Lorentzo eguna ere ospatuko dute

San Lorentzo egunean ere izango dute zer ospatu Gorlizen. Hala, abuztuaren 10ean, falkoneria-erakustaldia (11:00), umeentzako puzgarriak (11:30), saiheski-jana eta sagardo-edana (14:00), jolasak (18:00), Underground taldearen kontzertua (19:00) eta dantzaldia egongo dira (20:00). Ekitaldi denak Gandia plazan eta inguruan egingo dituzte.

  Kultura  Getxo 2016-08-06 11:35

Bertsotan eta dantzan, Algortako jaien azkenengo egunean

Hona hemen 2016ko Algortako saninazioei errepasoa egiteko azkenengo bideoa. Oraingoan bertso-maratoiaz eta dantza-plazaz gozatzeko parada izango duzue, besteak beste. Goza ezazue!

  Kultura  Getxo 2016-08-05 11:00

Txipiroiak, rally-desafioa eta herri-krosa, Algortako saninazioen hirugarren egunean

Lehenengo egun bietako bideoen ostean, hona hemen 2016ko Algortako saninazioetako hirugarren eguneko bideo-kronika. Oraingotan, txipiroi-txapelketako "sekretuak", kuadrilla-txapelketaren rally-desafioa eta Kantxa Kirol Modaren herri-krosa dituzue ikusgai, besteak beste. Eta adi egon bihar: Algortako San Inazio jaien laugarren eta azken eguneko nondik norakoak ere ikusteko aukera izango duzue-eta! Bertso-maratoira eta dantza-plazara batu ginen...

  Kultura  Berango 2016-08-04 18:50

Abian dira Berangoko santodomingoak

Meza, nagusientzako hamaiketakoa eta Simon Otxandategi taldeko txikien dantza-emanaldia eskainiz eman diete hasiera, gaur eguerdian, Berangoko Santo Domingo jaiei. Domekara arte iraungo dute.

  Kultura  Getxo 2016-08-04 17:30

Gozatzeko asko geratzen da Itzubaltzetan

Atzo, eguaztena, eman zieten hasiera ofizialki Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaiei; ohi den legez, pregoia irakurri eta txupina bota aurretik egin zituzten hainbat ekitaldi. Tartean, goitibeheren igoera.

  Kultura  Getxo 2016-08-04 11:33

Desafio ugari izan ziren Algortako saninazioetako bigarren egunean

Hona hemen aurtengo saninazioetako bigarren egunean Algortara hurbildu zirenek bizi izandakoaren bideo-laburpena. Horretan, goizean goiz egindako pintxo- eta eskalada-lehiaketa, Gazte Eguna, eta arrastian egindako herri-kirolen desafioa zein umeen desfilea ikusi ahal izango dituzue, besteak beste. Goza egizue! Hirugarren eguneko bideoa laster izango duzue ikusgai; tartean, txipiroi lehiaketa eta herri-krosaz gozatu ahalko duzue, baina horretarako bihar arte itxaron beharko duzue! Ez galdu!

  Kultura  Gorliz 2016-08-04 10:54

Santiagoen ostean, badatoz Andra Mariko jaiak Gorlizera

Santiagoen ostean, badatoz Andra Mariko jaiak Gorlizera

Santiagoen biharamuna gaindituta dutenek Andra Mariko jaiakaz gozatzeko aukera izango dute abuztuaren 5etik aurrera. Ajeagaz jarraitzen dutenek, ostera, zelan edo hala egin beharko diete aurre festei. Abuztuaren 5etik 7ra arte iraungo dute Andra Mariko jaiek; tarte horretan, bertokoek zein bisitariek hamaika jarduera izango dituzte aukeran.

  Kultura  Erandio 2016-08-04 10:47

Sei egun iraungo dute Astrabuduko jaiek

Sei egun iraungo dute Astrabuduko jaiek

Abuztuaren 5ean, barikua, hasiko dira jaiak Astrabuduan. Abuztuaren 10eko San Lorentzo egunera arte iraungo dute ospakizunek. Bertan, 80 bat jardueraz gozatu ahal izango dute auzokideek, beste erandioztarrek eta bisitariek. Ekitaldi horien guztien artean, hilaren 9an, martitzena, Euskara Eguna ospatuko dute; besteak beste, talo tailerra, Kantagunearen emanaldia, herri-bazkaria, Olgetan Solas kirol-jarduerak euskaraz, Irrien Lagunen emanaldia, eta dantza-plaza egongo dira. Euskararen Eguna amaitzeko, Gora Herria musika-taldeak girotuko du gaueko dantzaldia.

  Kultura  Getxo 2016-08-03 13:38

Kuadrillen jaitsieragaz eman zioten hasiera Algortako San Inazio jaiei

Algortako San Inazio jaiak bukatu diren arren, ospakizunen ajeari gogotsu aurre egiteko eta lau eguneko festak gogorarazteko, hona hemen kuadrillen jaitsieraren eta pregoiaren bideoa. Bihar, bigarren eguneko bideo-laburpena; ez galdu!

  Kultura  Berango 2016-08-03 18:00

Abuztu hasieran, Santo Domingo jaiak Berangon

Abuztu hasieran, Santo Domingo jaiak Berangon

Abuztua hasi bezain pronto, Santo Domingo jaiei ekingo diete Berangon. Santa Ana auzoko festak amaitu dira, baina oraindino ere badago zer egiterik udalerri honetan gozatzen jarraitzeko. Abuztuaren 4an hasiko dituzte ospakizunak, eta abuztuaren 6ra arte iraungo dute. Santodomingoak amaituta, abuztuaren 7an, domeka, Bakailao Jai Herrikoia egingo dute.

 Getxo 2016-08-03 14:44

Itzubaltzeta/Romoko jaien txupina botatzea eta osteko ekitaldiak ordu erdiz atzeratuko dituzte

Itzubaltzeta/Romoko jaien txupina botatzea eta osteko ekitaldiak ordu erdiz atzeratuko dituzte

Itzubaltzeta/Romoko jaien txupina botatzea eta 19:30etik aurrerako ekitaldiak ordu erdiz atzeratuko direla jakinarazi du jai-batzordeak; Jose Cruz de Diego Cigaran auzokide zenaren hileta dela-eta. Pasa den abuztuaren 1ean hil zen, 67 urte zituela, Itzubaltzeta/Romon ezaguna zen De Diego, eta gaur 19:00etan izango da San Jose Obrero parrokian hileta-elizkizuna. Jai-batzordeak atsekabea adierazi eta doluminak agertu dizkio sendiari eta lagunei.

  Politika  Getxo 2016-08-03 12:09

Felix Arnaizi "merezi duen errekonozimendua" emateko eskatu dute itzubaltzetarrek

Felix Arnaiz Maeso "Lagun" 20 urteko gazte leioaztarra omendu zuten atzo, martitzena, Itzubaltzeta/Romon, bertako jaien barruan. Errekagane eta Ibaiondoko kale-kantoian Bertan hil zuen tiro batez gaztea Francoren garaiko Getxoko udaltzain batek, antzinako trenbidearen barreren inguruan. Aurten, 47 urte bete dira ordutik.

 Gorliz 2016-08-02 14:52

Gorliztarrek ere ederto gozatu dituzte santiagoak!

Auzoz auzo beste hainbat badira ere, santiagoek lilura berezia dute! Plentzia Telebistak utzitako irudiakaz bideo honetan jaso du HIRUKAk udalerriko jai nagusien hasiera...

  Politika  Getxo 2016-08-01 15:18

Frankismoan hildako Felix Arnaiz gaztea omenduko dute bihar Itzubaltzetan

Frankismoan hildako Felix Arnaiz gaztea omenduko dute bihar Itzubaltzetan

Felix Arnaiz Maeso "Lagun" 20 urteko gazte leioaztarra omenduko dute martitzen honetan, abuztuak 2, 12:30ean, Itzubaltzeta/Romon, bertako jaiak hasi eta ordu gutxira. 2011tik egiten duenez, jai-batzordeak Errekagane eta Ibaiondoko kale-kantoian gogoratuko du Arnaiz. Bertan hil zuen tiro batez gaztea Francoren garaiko Getxoko udaltzain batek, antzinako trenbidearen barreren inguruan. Aurten, 47 urte beteko dira ordutik.

  Kultura  Getxo  Leioa 2016-07-31 09:00

Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak heltzear daude

Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak heltzear daude

Gaur, domeka, itzubaltzetarrek festa-abisua izango dute, jaiak martitzenean hasiko baitira. Herriko ostalariek, Erromo Truk kolektiboak eta Zasi-Eskola dantza-taldeak herria girotuko dute. Beraz, abuztuaren 2an emango diete hasiera Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaiei, eta ia astebete iraungo dute, abuztuaren 7ra arte, hain zuzen ere. Denbora tarte horretan, auzo horretara bertaratutako lagunek eta auzokideek hamaika jardueraz gozatzeko aukera edukiko dute, ohiko "Gaixoa ni, gaixoa ni, hurrengo urterarte ez da festarik" entzun baino lehen. 

  Jendartea  Getxo 2016-07-29 12:25

Eraso sexisten kontrako sentsibilizazio-kanpaina sustatuko du gaurtik Getxoko Udalak

Eraso sexisten kontrako sentsibilizazio-kanpaina sustatuko du gaurtik Getxoko Udalak

Getxoko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bati ekingo dio gaur, jai parekide eta eraso sexista gabekoak sustatzeko. Algortan, Itzubaltzeta/Romon eta Portu Zaharrean poltsak, pegatinak eta  gazteentzako gidak banatuko dituzte. Saninazioetan banaketa gaur egingo dute, San Nikolas plazan, 16:30etik 19:30era.

  Kultura  Getxo 2016-07-28 17:38

Aixerrotako paelletako hamaika aurpegi

Pasa den domekan milaka gastronomo eta festazale bildu ziren Aixerrotan, Itxas Argia elkarteak antolatutako txapelketa aitzaki. Bertako aurpegi eta egoera batzuk bildu ditugu, argazkitan. Gehiago gura izanez gero, hemen duzu.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Amairu taldeak irabazi du Aixerrotako paella-txapelketa

Amairu taldeak irabazi du Aixerrotako paella-txapelketa

Amairu kuadrillak irabazi zuen pasa den barikuan Getxoko Nazioarteko Paella Txapelketaren 61. edizioa. Itxas Argia elkarteko epaileen ustez haiek aurkeztu zuten Aixerrotan egindako paellarik onena. Bigarrenak Malakate taldekoak geratu ziren; hirugarren postua Jose´s Taldearentzat izan zen, 2014ko txapeldunak. Antolatzaileen arabera 20.000 pertsona batu ziren eta 115 paella aurkeztu ziren lehiaketara.

  Kirolak  Getxo 2016-07-28 14:07

Sardina-janaz ospatuko ditu Algortako jaiak Athletic Goikoa zale-taldeak

Sardina-janaz ospatuko ditu Algortako jaiak Athletic Goikoa zale-taldeak

Athletic Goikoa zale-taldeak Algortako San Inazio jaiakaz bat egin etaherri-jana antolatu du zapatu honetarako, hilak 30. Sardina-janaren laugarren edizioa 18:30ean izango da, elkarteko egoitzan, Algortako Alango kaleko Goikoa tabernan. Algortako zale-taldea 2011ko urrian sortu zuten, Ander Herreraren omenez. Pasa den maiatzean jaso zuten Athleticen onarpen ofiziala; 35 bazkide dira, eta Athletic ikusteko irteerak egiten dituzte.

  Kultura  Getxo 2016-07-26 16:43

Milaka lagun bildu ziren Aixerrotako landan Nazioarteko Paella Lehiaketa ospatzeko

Joan den domekan, hilaren 24an, ospatu zen Itxas Argia elkarteak antolatutako Nazioarteko Paella Lehiaketaren 61. edizioa. Hala, urtero legez, milaka eta milaka lagun bildu ziren Getxoko Aixerrotako landan, jai giroan, paellarik onena prestatzeko asmoz. Lehiaketan parte hartu zuten ugarik, baina, ohi legez, lagun artean giro ezinhobean eguna igaro zutenak ere baziren, baita paella etxetik prestatuta eraman zuten "tranpatiak" ere bai.

  Kultura  Getxo 2016-07-26 16:35

Lau egun eta gau, Algortako saninazioetaz gozatzeko

Lau egun eta gau, Algortako saninazioetaz gozatzeko

Nazioarteko Paella Lehiaketaren ajea gainditu ostean, San Inazio jaiak helduko dira bihar arrastian Algortara, eta uztailaren 31ra arte iraungo dute. Lau egunez, ekitaldiz gainezka egongo dira Algortako kaleak, haur, gazte zein ez hain gazte guztientzat.

  Kultura  Getxo 2016-07-25 12:30

Algortako jai-batzordea: "Kuadrillak dira gau eta egunez herria girotzen dutenak"

Iker Rincon Moreno

Algortako jai-batzordea: "Kuadrillak dira gau eta egunez herria girotzen dutenak"

Lau egun eta gau izango ditu  aurten Algortako San Inazio jaiek: uztailaren 28tik 31ra. Halere, aurrekoetan baino egun bat gutxiago izan arren, urtero legez, jai-batzordeak egitarau oparoa antolatu du egun horietarako.

  Jendartea  Getxo 2016-07-22 15:55

Badatoz Getxoko jairik jendetsuenak!

Badatoz Getxoko jairik jendetsuenak!

Domeka honetan, hilak 24, ospatuko den Nazioarteko Paella Lehiaketagaz hasiko dira Getxon jende gehien erakartzen dituzten jaiak. Hala, datorren eguenean, uztailaren 28an, Algortako saninazioak helduko dira, hilaren 31ra arte iraungo dutenak; ondoren, abuztuaren 2tik 7ra Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak izango dira; eta abuztuaren 11tik 14ra, berriz, Portu Zaharrekoak. Udalerriko festei amaiera emateko, ordea, irailaren 25era arte itxaron beharko da, Areetako Mesedeetako jaiak ospatuko baitira, irailaren 23tik 25era arte.

  Kultura  Getxo 2016-07-22 15:40

Paella usaina, Aixerrotan barna!

Paella usaina, Aixerrotan barna!

Santiago egunaren bezperan egingo dute aurten Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa. Aurtengoa 61. edizioa izango da, eta, urtero legez, Algortako gazte eta ez hain gazteek ilusio handiz hartuko dute egun osoko ekitaldi ospetsu hori. Horretan parte hartuko dutenak daborduko hasi dira atontzen euren txokoak Aixerrotako landan. Batzuek belarra ebaki dute bakarrik, ondoren karpa txiki bat ipini ahal izateko; beste batzuek, ordea, AEBetako western-filmak gogora ekarriz, egurrezko etxolak eraikitzen hasi dira. Azkenik, tradizionalenak zain daude Itxas Argia elkarteak lehiaketa-egunerako banatuko dituen olanak edo toldoak hartzeko. Hala ere, eguna igarotzeko lekua bata zein bestea izan, den-denek gauza komun bi izango dituzte uztailaren 24an: paella ahalik eta gozoena egitea, eta, batez ere, lagunartean ondo pasatzea. Antolatzaileek akordura ekarri dutenez, kotxeak 09:30ak arte bakarrik sartu ahal izango dira Aixerrotako landara.

  Kultura  Urduliz 2016-07-22 15:01

Santa Marinatik Antsonekoara, dantzan eta alai

Tradizioei men eginez, goizean zehar Santa Marinako baselizara igo eta bertako inguruetan festa giroan ibili ostean, Antsonekoa plazarainoko jaitsiera egin zuten herenegun, eguaztenean, dozenaka urduliztarrek, Santa Mariñe Egunean. Horiekaz batera, Portugaleteko Ikusgarri, Algortako Agurra eta Urdulizko Iratxo Gorria dantza-taldeek ibilbidea alaitu zuten euren dantzakaz. Eta, nola ez, buruhandiek ere bihurrikerietan aritu ziren, gaztetxoen gozamenerako.

  Kultura  Gorliz 2016-07-22 13:36

Santiagoak euskalduntzeko lau dinamizatzaile izango ditu Gorlizek

Santiagoak euskalduntzeko lau dinamizatzaile izango ditu Gorlizek

Santiago jaiak uztailaren 23tik 26ra arte izango dira aurten. Udalerriko udako lehenengo jaiak izango dira, eta, egun horietan, bertako zein Gorlizera etorritako guztiek ondo pasatzeko hamaika aukera izango dituzte, berbarako: umeentzako jolasak, azokak, herri-bazkariak eta kontzertuak. Aurten, gainera, ospakizunetako hainbat ekintza edo ikuskizun dinamizatzeko lau aurkezle izango dira: Uxue Lekunberri, Julene Lekunberri, Urko Casas eta Alex Ygartua.

  Jendartea  Sopela 2016-07-22 13:22

Larrabasterrako jaietan, gidari bi atxilotuta

Larrabasterrako jaietan, gidari bi atxilotuta

Larrabasterrako Karmengo jaietan egindako lanaren balantzea egin berri du Sopelako Udaltzaingoak. Uztailaren 14tik 17ra bitartean gidari bi atxilotu eta ikertu zituen, bata puntu barik gidatzen omen zuelako eta bestea edari alkoholikoen eraginpean gidatzen zuelakoan. Beste hirugarren bat salatu zuten, "trafikoko arau-hauste baten ostean egindako alkoholemia-proban positiboa emateagatik", udaltzainek diotenez.

  Kultura  Berango 2016-07-22 12:30

Berangoko lehenengoak, Santa Anakoak!

Berangoko lehenengoak, Santa Anakoak!

Udaren erdian bete-betean gaudenean hasiko dira Berangoko Santa Anako jaiak, uztailaren 23an, zapatuan. Jai-giroak hilaren 26ra arte iraungo du, eta, bitartean, kontzertuak, erromeriak, kirol-jarduerak, txapelketak eta umeentzako jolasak egongo dira, besteak beste.

  Kultura  Sopela 2016-07-21 17:48

Sopelako Santa Mariñe Eguna

Usadioari jarraituz, atzo dozenaka sopeloztar igo zen Santa Marina baselizara Santa Mariñe egunean, debozioa eta jai-tradizioa uztartuta. Mezaren ostean, ohorezko aurreskua dantzatu eta lore-eskaintza egin zioten Fernando Ansoleaga Ortiz de Zarate zinegotzi jeltzalea zenari. Gontzal Hermosilla alkateak gogora ekarri zuenez, “herriaren alde emandakoa” eskertu gura diote 1979ko udal hauteskundeetan hautetsi irten zen gazteari: Santa Marina azpiko parkea berak eta beste zinegotzi batzuek ipintako dieten diruagaz erosi zuen Udalak, publikoa izan zedin.

  Kultura  Getxo 2016-07-21 12:19

Getxoko Santa Anako auzo-festak, aurrera!

Getxoko Santa Anako auzo-festak, aurrera!

Areetako Santa Ana auzoak festa-giroa hartuko du uztailaren 22tik 24ra bitartean. Egun horietarako, bertako jai-batzordeak adin guztientzako egitaraua antolatu du. Gaztetxoentzako aukerarik ez da faltako egun guztietan, eta gauean, parrandazaleentzako kontzertuak ere egongo dira; barikuan Txokonedituak  punk-talde galdakoztarrak eta Evil Seeds heavy-metal taldeak doinuak jarriko dituzte Santa Ana enparantzan. Zapatuan, berriz, Urrats erromeriak Areetako enparantzara joandako guztiak dantzan ipiniko ditu, 22:30etik aurrera.

  Kultura  Sopela 2016-07-19 13:05

Santa Marina eguna, Sopelan

Tradizioei men eginez, goizeko hamarretan txupina jaurti, eta kalejiran abiatuko dira Sopelako alkatea eta zinegotziak udaletxeko enparantzatik Santa Marinara, Barinatxe taldeko txistularien doinuez lagunduta. Ordubete beranduago, bertako baselizan meza nagusia; ostean, ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza, eta, hortik aurrera, hamaiketakoa, herri-bazkaria eta tortilla lehiaketa egongo dira, Fernando Ansoleaga plazan. Egunari amaiera ezin hobea emateko, eta bertara hurbildutako guztiak dantzan ipintzeko, erromeria egongo da, arrastiko 06:00etatik aurrera.

  Kultura  Sopela 2016-07-15 17:44

Txikienak nagusi, Larrabasterrako jaietan

Oraindino aste-akabua daukate aurretik Larrabasterrako Karmen jaiez gozatu gura dutenek; orain arte, txikienek ez dute aspertzeko denborarik eduki.

  Kultura  Urduliz 2016-07-15 16:12

Tortillak eta dantzak, Santa Mariñeko jaietan

Tortillak eta dantzak, Santa Mariñeko jaietan

Uztailaren 16an eta 20an ospatuko dute urduliztarren Santa Mariñeko jaiak. Hori horrela, egun bi horietan, hamaika jardueraz gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guzti-guztiek.

 Lemoiz 2016-07-15 12:00

Zapaturako prestatu baino lehenago, Armintzan jai-giroz blai!

Bihar, zapatua, izango da hain ezaguna den Txapelreggae jaialdia Armintzan, Karmen jaien barruan egiten dena. Ostera, karmenak eguaztenean abiatu zituzten: jaiak hasteko nahikoa da txupina botatzea, pregoirik ez dute behar armintzarrek. Gero, herri-triatloia egin zuten, txikiena zein nagusiena; jai-batzordeak antolatzen du urtero, baina aurten Lemoizko Gure Esku Dagoren laguntza izan dute, sarietarako ere bai.

  Kultura  Sopela 2016-07-14 13:10

Metro gehiago ibiliko da zapatuan, Larrabasterrako jaietan

Metro gehiago ibiliko da zapatuan, Larrabasterrako jaietan

Gaur arrastian hasiko dira Larrabasterrako Karmen jaiak; Santurtzin eta Barakaldon joan den astean hasi ziren eta, Ezkerraldean, aste-akabu honetan egongo dira ekitaldiak. Hala, zapatu honetan, uztailak 16, Metro Bilbao garraio-enpresak maiztasuna areagotuko du, 1. eta 2. lineetan: 23:00etatik 06:00etara, 20 minutuero ibiliko dira trenak, Etxebarri-Plentzia eta Basauri-Kabiezes tarteetan. Gainera, gogoratu udan asteburu osoan etengabe ibiltzen dela metroa.

  Kultura  Getxo 2016-07-14 11:54

Portu Zaharreko jaietako kartela aukeratu dute

Portu Zaharreko jaietako kartela aukeratu dute

Algortako Portu Zaharreko jaien kartela aukeratzeko herri-bozketa egin zuten atzo, eguaztena, Etxetxun; bertaratu zirenek hantxe izan zuten gustukoena hautatzeko aukera, finalerako hautatutako sei lanen artean. Hala, Jose Mari Saezen "Kolore guztien festa" kartelak jaso zituen bozka gehien. Guztira, 24 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

  Kultura  Plentzia 2016-07-14 09:30

Karmenak eta Madalenak, elkarren ondotik, Plentzian

Karmenak eta Madalenak, elkarren ondotik, Plentzian

Sankristobalakaz gozatu ondoren, Karmenak eta Madalenak ospatzeko ordua heldu helduko zaie plentziarrei. Izan ere, Karmen jaiak izango dira uztailaren 15ean eta 16an; Madalenak, berriz, uztailaren 21etik 23ra.

  Kultura  Erandio 2016-07-13 13:00

Asuarren txanda heldu da! Aste-akabu osorako jai-giroa

Asuarren txanda heldu da! Aste-akabu osorako jai-giroa

Barikuan, uztailaren 15ean, 20:00etan txupina botatzeagaz batera hasiko dira Asuako jaiak. Sardina-janaren ostean, 21:30ean errezitaldia euskaraz egingo dute, eta gauerditik aurrera diskoteka.

  Kultura  Urduliz  Uribe Kosta 2016-07-13 09:00

Rabua ondo prestatzen badakizue? Hona hemen aritu eta aditu urduliztarren gomendioak...

Urrezko ezteiak ospatu zituen pasa den zapatuan Txori Alaikoek antolatzen duten Urdulizko Rabu Egunak, 50. edizioa, alegia. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, ospatu beharrekoa!

  Kultura  Erandio 2016-07-12 18:25

Eta Goierriko sankristobaletan, zelan? Sokatiran!

Aste-akabuan izan dira Goierriko (Erandio) San Kristobal jaiak; deunari gorazarra egiten dion baselizaren inguruetan. Besteak beste, jokoan egon zen lur gaineko 600 kiloko txapela sokatiran. Hirutik bi lortu lortu zituen Goiherrik, baina etxeko taldeak ezin izan zuen lehenengoa bururatu. Aurrerantzean datorrenaz eta Akelarre talde hasiberrikoakaz berba egiteko aukera izan genuen.

  Kultura  Getxo 2016-07-12 16:00

Barikuan hasiko dira Neguri Langileko festak

Barikuan hasiko dira Neguri Langileko festak

Gernika plaza ekitaldiz beteko da hilaren hirugarren aste-akabuan; Neguri Langileko jai-batzordeak prest dauka dena. Umeentzako jolas-puzgarriak, antzerkiak, lehiaketa gastronomikoak, eta gura beste dantza egiteko aukera!

 Sopela 2016-07-12 11:30

Eta orain... Karmenak! Larrabasterra lekukoa hartzeko prest!

Eta orain... Karmenak! Larrabasterra lekukoa hartzeko prest!

Egunean hasi eta domekara bitartean gozatuko dute karmenakaz Larrabasterrakoek eta ingurukoek. Aurten Hirubi Triatloi Sopela taldeak irakurriko du pregoia. Hitzordua hilaren 14an izango da, 20:30ean, Urgitxieta plazan.

  Kultura  Gorliz 2016-07-12 10:00

Barikua izango da izena emateko azken eguna Gorlizko jaien hainbat ekimenetan

Barikua izango da izena emateko azken eguna Gorlizko jaien hainbat ekimenetan

Gorlizko jaien zenbait jardueratan parte hartu gura duten herritarrek zein lagun-taldeek izena eman beharko dute uztailaren 15a baino lehenago. Berbarako hilaren 23an eta 25an egingo diren herri-bazkarietan, jaien hasierako jaitsieran zein amaierako igoeran eta lehiaketetan (mozorro, play back edo goitibeherena) parte hartzeko izen-ematea aurretik egin beharra dago, kultur etxean. Horretarako ordutegia, hauxe: 09:00-13:30 eta 17:00-19:30. Azken eguna hilaren 15a izango da, barikua.

  Kultura  Lemoiz 2016-07-11 10:50

Txapel Reggae, musika buruan!

Txapel Reggae, musika buruan!

Aurton ere, musika jamaikarra ardatz duen jaialdia hartuko dute Armintzako Karmengo jaiek. Festok nahiko ezagunak dira Euskal Herrian, Txapel Reggae jaialdia dela-eta; halere, badituzte adin guztientzako beste hamaika aukera ere. Uztailaren 13an emango diete hasiera karmenei, 18:30ean, txupinaren jaurtiketagaz. Ondoren, triatloia eta langostino-jana dituzte aukeran herritarrek. Azkenik, lehenengo egunari amaiera emateko, musika egongo da txosna ingurua alaitzeko. Hurrengo egunetan, Lemoizeko kostaldeko auzo horretara hurbiltzen diren guztientzako makina bat ekitaldi egongo da, berbarako umeentzako puzgarriak, pintxo-lehiaketa, gastronomia-txapelketak, dantzaldiak, poteoak, eta auzotarrentzako txapelketak.

 Uribe Kosta 2016-07-11 09:31

Jaietan ere, parekidetasuna eta burujabetza: helburu!

Iñigo Fernandez de Martikorena

Jaietan ere, parekidetasuna eta burujabetza: helburu!

Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerriek, jai- eta txosna-batzordeakaz batera, eraso sexistak eta sexualak saihestu gura dituzte, festetan ere bai. Gainera, drogen kontsumoa prebenitzeko eta arriskuak murrizteko kanpaina ipini dute martxan.

  Politika  Uribe Kosta 2016-07-11 09:30

Jaietan ere libre! Autodefentsa eta herri-sareak erabiliz

Iñigo Fernandez de Martikorena

Jaietan ere libre! Autodefentsa eta herri-sareak erabiliz

Jaiak eta plazak emakumeenak direla aldarrikatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak, udako jaietako sasoia abiatuta. Autodefentsan sakondu dute.

  Kultura 2016-07-07 16:14

Jaietarako herri-bozketa egingo dute domekan Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Jaietarako herri-bozketa egingo dute domekan Itzubaltzetan

Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaietarako hilabete bat baino gutxiago falta da eta festetako prestaketak aurrera doaz. Gaur bukatuko da epea jaietarako zapi, liburuxka-azal eta kamisetarako diseinuak aurkezteko. Domekan, ordea herri-bozketa egingo du jai-batzordeak Trokazulo taberna zaharrean, Gobelondo kalean. Bitartean lanen eraskusketa egingo dute bertan. Domekan, zeuk erabaki jaietako irudiak!

  Kultura  Plentzia 2016-07-07 12:07

Badatoz Plentziako sankristobalak!

Badatoz Plentziako sankristobalak!

Udan Plentzian izango diren jai guztietatik lehenengoak izango dira Gatzamineko Kristobal Deunako festak. Uztailaren 9an ospakizunei bide eman aurretik, neska-mutilentzako txokolate-edana eta zinema egongo dira gozagai aurreko egunean, uztailaren 8an, barikuan. Zapatuan, berriz, txupinaren jaurtiketak emango die hasiera ofiziala sankristobalei. Egun bietan, denetarik egongo da Gatzamine auzora hurbiltzen diren guztien gozamenerako: txapelketa gastronomikoak, jolasak, kalejirak, dantzaldiak, herri-bazkariak... Baina, horren guztiaren gainetik: giro aparta!

  Kultura  Erandio 2016-07-07 12:00

Goierriko sankristobalak, uztaileko bigarren aste-akabuan

Goierriko sankristobalak, uztaileko bigarren aste-akabuan

Uztailaren 8tik 10era San Kristobal gurtzen duen baselizaren inguruetan ibiliko dira goierritarrak, jai-giroan. Urtero legez, ez dira faltako sokatira txapelketa (finala, aurten!), asto-probak, musika-emanaldiak...

2016-07-03 18:14

Eguenera arte parte har daiteke Itzubaltzetako jaien diseinu-lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Eguenera arte parte har daiteke Itzubaltzetako jaien diseinu-lehiaketan

Abuztuaren 2tik 7ra ospatuko dira aurten Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak, Getxo eta Leioa udalerrietan. Horri begira, bertako jai batzordeak bi lehiaketa antolatu ditu: musika talde lehiaketa eta diseinu lehiaketa. Azken horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta 3.000 jai-liburuxken azala izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga uztailaren 7ko 13:00ak arte izango da eta saria, berriz, 150na euro.

  Kultura  Sopela 2016-07-01 19:56

Sopelako San Pedro jaiak aurrera doaz

Martitzenean, ekainak 28, eman zieten hasiera San Pedro jaiei Sopelan. Domekan amaituko dira ospakizunak; aste-akabu osoa geratzen zaie sopeloztarrei zein kanpotarrei gozatzeko. Bitartean, hemen dauzkazue kuadrillen kalejiraren zein emanaldien eta pregoiaren irudi batzuk.

  Jendartea  Sopela  Uribe Kosta 2016-06-30 19:56

Sexu-askapenaren alde

Stonewall-en 1968an izandako matxinadaren urtemugan, sexu-askapenaren aldeko nazioarteko eguna aldarrikatu eta azken boladako erasoak salatu zituzten martitzenean, ekainak 28, Uribe Kostan. Kitzikan sexu-askapenerako elkarteak egindako deialdiagaz bat egin zuten 50 lagun inguruk, Sopelako San Pedro jaiak hasi berriak zirela.

  Kultura  Barrika 2016-06-27 11:00

San Juan sua, Barrikan

Joan den ekainaren 23an, ohi legez, San Juan suaren jaia ospatu zuten Barrikan. Iñaki Libano historialari barrikoztarrak piztu zuen lehenengo sua, silexagaz. Ondoren, Valentziako Cirkifoc taldeak su-ikuskizuna egin eta su handia isiotu zuen.

  Kultura  Leioa 2016-06-27 18:00

Leioako San Juan jaietan, kuadrillen abiatzea...

Mari Peparen eta Arloteren pregoia entzun eta alkateak txupina bota ostean, kuadrilla leioaztarren txanda izan zen, joan den eguenean, ekainaren 23an. Jaien osteak akorduan utzi ditu hasierako ilusio, gogo, gura eta desioak... Hasierako eguna gogoratzeko prest? Eta, oroimenean gordetakoak hala jazo ziren egiaztatzeko gertu? Berriro bizitzeko irrikan?

  Kultura  Sopela 2016-06-27 12:00

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra izango dira San Pedro jaiak, Sopelan

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra izango dira San Pedro jaiak, Sopelan

Kuadrillek Gernika plazatik udaletxera egingo duten jaitsieragaz emango zaie hasiera martitzenean, ekainak 28, San Pedro jaiei; 19:00etan abiatuko dira lagun-taldeak eta, helmugara helduta, erakustaldia egingo du bakoitzak. Horren ostean, 21:00etan, pregoia irakurri eta txupina botako du Gure Esku Dago taldeak, udaletxeko balkoitik. Ondoren, Jare musika-taldeak Sopelako jaien abestia kantatuko du. Ospakizunek uztailaren 3ra arte jarraituko dute.

  Kultura  Leioa 2016-06-23 10:50

Mari Pepa eta Arloteren txanda da

Mari Pepa eta Arloteren txanda da

Aurreko aste-akabutik herria jai-giroan murgilduta badago ere, gaur, eguena, emango diete hasiera sanjuanei. Azken urteotako ohi­turari jarraituz, Mari Pepak eta Arlotek hartuko dute txupina botatzeko ardura. Aurten, Gujas Team kuadrillako Irune Zaballak eta Jagoba Aretxabaletak zabalduko dituzte jaiak; iazko festetan lagun-taldeen arteko lehiaketa irabazi zuen-eta Gujas Teamek. Txupinazoaren ostean, kuadrillek jaitsierari ekingo diote.

  Kultura  Uribe Kosta 2016-06-22 18:33

San Juan suak argituko du Uribe Kosta

San Juan suak argituko du Uribe Kosta

San Juan gaua edo udako solstizioa tarteko, eguen honetan, ekainak 23, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote uribekostarrek, sutzarren inguruan dantzan.

  Kultura  Sopela 2016-06-22 18:32

Sopela eta Larrabasterrako jaietako egitarauak aurkeztu dituzte

Sopela eta Larrabasterrako jaietako egitarauak aurkeztu dituzte

Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak San Pedro eta Karmeneko jaien egitarauak aurkeztu zituen joan den domekan, ekainak 19, udaletxeko plazan egindako ekitaldian. Hala, kuadrillek Gernika plazatik udaletxera egingo duten jaitsieragaz emango zaie hasiera martitzenean, ekainak 28, San Pedro jaiei; 19:00etan abiatuko dira lagun-taldeak eta, helmugara helduta, erakustaldia egingo du bakoitzak. Horren ostean, 21:00etan, pregoia irakurri eta txupina botako du Gure Esku Dago taldeak, udaletxeko balkoitik. Ondoren, Jare musika-taldeak Sopelako jaien abestia kantatuko du. Ospakizunek uztailaren 3ra arte jarraituko dute. Karmeneko jaiei dagokienez, uztailaren 14tik 17ra izango dira.

  Kultura  Erandio  Leioa 2016-06-22 12:58

Black Ocean Witness erandioztarrek irabazi dute Leioako Pop Rock Lehiaketa

Black Ocean Witness erandioztarrek irabazi dute Leioako Pop Rock Lehiaketa

Black Ocean Witness (Erandio) taldea izan da Leioako XVI. Pop-rock Lehiaketaren irabazle nagusia, eta Metal modalitateko garailea ere bai. Pop-rock kategoriako irabazlea Sonograma (Madril) taldea izan da, eta "Euskarazko abestirik onena" sari berezia Lumi lapurtarrek lortu dute "Haritza" abestiagaz. "Leioako Udala" saria Jarrera taldeak irabazi du. Finalak joan den barikuan, ekainaren 17an, jokatu ziren, Sakoneta kiroldegian.

  Kultura  Erandio 2016-06-21 12:40

Arrastian Altzagako sua prestatzeko lanak egingo dituzte

Arrastian Altzagako sua prestatzeko lanak egingo dituzte

Gaur 16:00etan, auzolanerako hitzordua ipini dute Erandioko Altzaga auzoko hainbat taldek. Ordu horretan, Kalezulo gaztetxean geratu dira, eguen honetan, san Juan bezperan, egingo duten udako solstizioaren sua antolatzeko. Zehazki, sutarako egurrak lekuz aldatuko dituzte gaztetxetik Tartangako Lanbide Heziketako institutura. Horretarako, furgoneta, "eskularruak, musika, askaria eta giro bikaina gure esku!" agindu dute antolatzaileek.

  Kultura  Sopela 2016-06-18 10:00

San Pedro eta Karmeneko jaiak bihar aurkeztuko dituzte Sopelan

San Pedro eta Karmeneko jaiak bihar aurkeztuko dituzte Sopelan

Sopelako eta Larrabasterrako Jai Batzordeak domeka honetan, hilak 19, aurkeztuko ditu herriko jaien egitarauak. Orduantxe jakinaraziko dute aurtengo sanpedroen eta karmenen ospakizunetarako zer prestatu duten.

  Kultura  Barrika 2016-06-15 11:11

Jaietako txupina zapatuan botako dute barrikoztarrek

Jaietako txupina zapatuan botako dute barrikoztarrek

Pasa den domekan, Argazkilaritza Rally digitalaren bigarren edizioak abiatu zituen Barrikako festak. Hala ere, benetako hasiera zapatu honetan helduko da, Aita Gotzon abesbatzak irakurriko duen pregoia eta txupina entzuteagaz batera. Handik aurrera, hamaika ekitaldi izango dira herrian, txepelenak ere animatzeko hainak.

  Kultura  Leioa 2016-06-15 09:00

Eguenean hasiko dira Leioako jaiak

Eguenean hasiko dira Leioako jaiak

Datorren ekainaren 23an botako dituzte Leioako jaietako txupinak, San Juan bezperan. Halere, aurretik herria galaz jantzi eta hamaika ekitaldi izango dira eguen honetatik, hilak 16, aurrera. Urtero legez, jarduera ugari egongo da lehenengo aste akabuan, hala nola, pintxo-lehiaketa, Pop-rock lehiaketako finala eta "azkenengo" Antzinako Eguna. Denera, hamar eguneko jaialdia ospatuko dute kuadrillek, elkarteek, txosnek, Udalak eta auzokideek.