Jendartea  Erandio 2016-03-11 13:16

Erandioko Behargintzako buletina Emakunden salatu du EH Bilduk

Erandioko Behargintzako buletina Emakunden salatu du EH Bilduk

Erandioko EH Bilduk udalerriko Be­har­gintzaren buletina salatu du Emakunde emakumearen euskal erakundearen aurrean. Ana Crespo zinegotziaren ustez, Behargintzak kaleratutako azken zenbakiko azalak "ohiko estereotipoak eta rol-banaketa erreproduzitzen ditu". Crespok azaldu duenez, argazkian 24 pertsona ageri dira: 21 gizonezkoak, eta 3 emakumezkoak. Gizon denek lanerako lohihartzekoak jantzita dituzte; "hiru emakumeak garbitzaile-uniformeakaz" age­ri dira. EH Bilduren esanetan, kontuaren berri eman zioten Udal Gobernuari buletina erretiratu zezan, baina "egoera ez da zuzendu". Horregatik jo dute Emakundera.

  Kultura  Erandio 2016-03-10 17:45

Indiako emakumeen errealitate handiagotua, Astrabuduan ikusgai

Indiako emakumeen errealitate handiagotua, Astrabuduan ikusgai

Datorren apirilaren 1era arte, ikusgai dago "Emakumeak Indian" goiburuko erakusketa, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Ekimena Alboan elkarteak antolatu du. Erakusketa hau Handiagotutako Errealitatean ikusteko diseinatu da; beraz, mugikorretarako aplikazio bat deskargatu eta adierazitako markatzailea eskaneatuz gero, erakusketan lantzen diren gaiak osatzeko eduki, informazio eta baliabide gehigarriak aurki daitezke.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2016-03-10 17:38

“Zer deritzozu martxoaren 8ari” erakusketa, Faduran

“Zer deritzozu martxoaren 8ari” erakusketa, Faduran

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Getxoko Berritzeguneak erakusketa bat antolatu du egun hori ospatzeko: "Zer deritzozu martxoaren 8ari" izenekoa. Erakusketa horretan, Uribe Kosta eskualdeko 15 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte. Argazki, bideo, collage eta beste lan batzuk biltzen ditu erakusketak, guztiak ikasleek egindakoak; bihartik, barikutik, aurrera ikusgai egongo da Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi-aretoan.

  Jendartea  Getxo 2016-03-10 15:47

Emakumeen aldeko aldarriak entzungo dira egunotan ere Getxon

Emakumeen aldeko aldarriak entzungo dira egunotan ere Getxon

Martxoak 8 igaro da daborduko, eta emakume langileen aldarrien oihartzuna udalerriko bazter askotara heldu da, Getxoko Udalaren eta udalerriko eragile feministek antolatutako hamaika jarduerari eta ekimeni esker. Hala ere, beste hainbat jardueratan parte hartzeko aukera dago oraindino ere datozen egunotan. Gaur, eguenean, "Emakume errefuxiatuak: indarkeriak jatorrian, ibilbidean eta helmugan" berbaldia eskainiko du Leire Lasa CEAReko kideak, 18:15ean, Itzubaltzetako elizan. Egun berean, Itxaro Borda idazleak eta Itsaso Gutierrez musikariak "Zure hatzaren ez galtzeko" saioa eskainiko dute, euskaraz, 20:00etan, Azebarri kultur elkartean.

  Jendartea  Erandio 2016-03-07 12:12

Haurrak eta etorkinak protagonistak Erandion, martxoaren 8ko jardueretan

Haurrak eta etorkinak protagonistak Erandion, martxoaren 8ko jardueretan

Bihar, martitzena, izango da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenerako eta ospakizunerako data. Horren inguruan, zenbait jarduera antolatu dute Erandion bertako emakume-elkarteek, ikastetxeek eta Udalak.

  Jendartea  Erandio 2016-03-07 10:15

Parekidetasuneranzko pauso zehatzak ematea adostu du Erandioko Udalak

Parekidetasuneranzko pauso zehatzak ematea adostu du Erandioko Udalak

Martxoaren 8ko adierazpena onartu du aurten ere Erandioko Udalbatzak, Eudelena berea eginez. Zortzi puntuak gehiago zehazteko eskatu du EH Bilduk.

  Jendartea  Sopela 2016-03-04 16:28

Dena prest Emakumeen Astea ospatzeko, Sopelan

Dena prest Emakumeen Astea ospatzeko, Sopelan

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 5ean hasi eta 13ra arte, ekimenez betetako Emakumeen Astea egongo da Sopelan. Udalak, Berdintasun Sailak eta Itzartu elkarteak, sopeloztar denei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dute: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak, ekitaldiak… Baina, denek helburu berdina konpartitzen dute: "emakume eta gizonen arteko eskubide-berdintasunak aldarrikatzea", udal arduradunen arabera.
  Jendartea  Uribe Kosta 2016-03-04 11:12

Emakume langileei gorazarre egiteko...

Emakume langileei gorazarre egiteko...

Urtero legez, Emakumeen Nazioarteko Eguna egingo da egunotan Uribe Kostan. Horretarako, udalek, eragileek zein Mankomunitateak hamaika ekimen antolatu dute; ekimen nagusia, hilaren 13an, domekan, emakumeen mendi-martxa, Plentzia eta Lemoiz artean. Goizeko 09:30etik aurrera, eskualdeko emakumeek ibilbide zirkularra egingo dute herri bi horien artean. Ondoren, 13:00etan, martxoaren 8ko adierazpena irakurriko dute.

  Jendartea  Getxo 2016-03-04 10:08

Emakumeen Nazioarteko Egunean hamaika ekitaldi, Getxon

Emakumeen Nazioarteko Egunean hamaika ekitaldi, Getxon

Datorren martitzena izango da martxoaren 8a, beste modu batera esanda: Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Hori horrela, udalerriko elkarte, norbanako, erakunde eta Udalak berak ere emakumeen aldeko egun hori gogorarazteko hainbat hitzordu antolatu dituzte. Ekimenak hilaren 6an, domekan, hasiko dira; eguerdiko 11:00etan "Zenbat kostatu, zenbat balio? Eraiki dezagun 'zaintzartasuna'" berbaldia egingo dute, Bilgune Feminista, Gizatiar, Eskuz Esku, Haziak, Mujeres con Voz, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta E-civis elkarteek antolatuta. Ordu bi beranduago, "Aktibatu zure ahotsa" tailerrekoek performancea egingo dute, San Nikolas plazan. 

  Jendartea  Leioa 2016-03-03 17:07

Martxoaren 8a gogoratuko dute Leioan

Martxoaren 8a gogoratuko dute Leioan

Urtero legez, hainbat ekintza antolatu dute Udalak eta Andrak elkarteak, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatzeko. Data hori akorduan izateko, kultur ekitaldiak izaten dira nagusi udalerrian. Oraingoan, berbarako, barikuan, martxoak 4, Martirio abeslari andaluziarra igoko da Kultur Leioako entzungelako agertokira, musikaren munduan egin duen 30 urteko ibilaldia laburbiltzeko asmoz.