Jendartea  Uribe Kosta 2016-01-15 13:55

Baso-suteen ondoren, "eskualdeko ingurumena babesteko" plataforma sortu dute

Baso-suteen ondoren, "eskualdeko ingurumena babesteko" plataforma sortu dute

Iragan abenduan Berangon isiotu eta Sopelara arte hedatutako sutea amatatzen lagundu zuten auzokide eta boluntarioek Itsas Lehorra Bizirik plataforma sortu dute, "eskualdearen ingurumena babestearren". Egun horietan bizitakoaren ondoren, "esperientzia horretatik", Uribe Kostako ingurumena babestu eta berreskuratzearen alde egiteko hautua hartu dute. Hala, hainbat salaketa eta etorkizunean egin beharrekoak egiteko eskatu diete erakundeei eta alderdi politikoei.

  Jendartea  Berango 2016-01-13 16:30

Berangoko sutea “nahita” eragin zutela uste du Ertzaintzak

Berangoko sutea “nahita” eragin zutela uste du Ertzaintzak

Iragan abenduaren 27an Berangon isiotu eta 200 hektarea inguru kiskali zituen sutea ikertzen dabil Ertzaintza, "nahita eragindakoa" izan zela susmatzen baitu; hala azaldu du Elena Unzueta Bizkaiko Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak. Izan ere, teknikariek baztertu egin dute jatorria naturala (tximistaren bat) edo norbaiten utzikeriaren ondorioa izatea. Halaber, kiskalitako ia eremu guztia jabetza pribatukoa dela jakinarazi du Unzuetak.

  Jendartea  Sopela 2015-12-31 12:20

Udal-baliabideak baso-sutearen kaltetuen eskura jarriko ditu Sopelako Udalak

Udal-baliabideak baso-sutearen kaltetuen eskura jarriko ditu Sopelako Udalak

Iragan domekan hasitako baso-suteak sortarazitako ingurumen-kalteak "deitoratu" ditu Sopelako udal gobernuak. Horregaz batera, elkartasuna adierazi die "estutasun momentuak jasan dutenei edo material ondarean galerak jasan dutenei". Hori horrela, udal-baliabideak kaltetuen eskura jarriko dituela iragarri du Udalak (aholkularitza, laguntasuna...). Halaber, sutea amatatzeko beharretan lagundu zuten boluntario guztiei eskerrak eman die.

  Jendartea  Berango 2015-12-31 11:55

Baso-sutea amatatzen lagundu duten guztiei esker ona adierazi die Berangoko alkateak

Baso-sutea amatatzen lagundu duten guztiei esker ona adierazi die Berangoko alkateak

Anabel Landa Berangoko alkateak bere esker onik "beroenak eta handienak" adierazi gura izan die iragan domekan hasi eta atzo berrisiotu zen Berangoko baso-sutea amatatze-beharretan jardun duten lagun guztiei. Horien artean, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, basozainak, Basalan foru sozietateko beharginak, Ertzaintza, Berangoko Udaltzaingoa eta Udaleko brigadako langileak goraipatu ditu; "euren lana funtsezkoa izan da". Era berean, ur-hegazkinen parte-hartzea "oso garrantzitsua" izan zela onartu du. Horrez gainera, Berangoko auzokideak gogoan hartu ditu alkateak, egoera "lasaitasunez" hartu dutelako.

  Jendartea  Berango 2015-12-30 20:23

Berangoko suteak amatatu dituzte suhiltzaileek

Berangoko suteak amatatu dituzte suhiltzaileek

Daborduko Artatza eta Uriosteko suhiltzaileek itzali dituzte Berangoko udalerrian arrastian berrisiotu diren bi suteak. Foru iturriek 20:00etan zabaldu dutenez, suhiltzaileak "prebentzio talde modura geratuko" dira. Gainera, suhiltzaileek "berririk onena" iritzi diote Euskalmetek egindako iragarpenari: "Laster euria ikusiko dugu mendebaldeko kostan".

  Jendartea  Berango 2015-12-30 19:23

Sutea piztu da berriro ere Berangon, haizeak eraginda

Sutea piztu da berriro ere Berangon, haizeak eraginda

Bizkaiko suhiltzaileek baieztatu dutenez, Berangon sute txiki bi birisiotu dira, azken orduotan. Daborduko suhiltzaileek bi ponpa eroan dituzte, garrak itzaltzeko asmoz. Bitartean, haizea indarra galtzen doala iragarri du SOS Deiak zerbitzuak.

  Jendartea  Berango 2015-12-29 16:00

Denera 200 hektarea inguru erre dira, Berangon eta Sopelan

Denera 200 hektarea inguru erre dira, Berangon eta Sopelan

Azkenean, suak erretako eremu osoa 200 bat hektareatakoa izan dela ondorioztatu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak, atzo 120-130 izan zitezkeela uste arren. Kiskalitako eremuaren alde zabalena, %70 inguru, Berangoko lurretan dagoela jakinarazi dute; gainontzekoa, Sopela aldekoa da.

 Berango 2015-12-28 20:00

Kontrolpean izan arren, gau osoan adi jarraituko dute

Arrastiko 19:45 aldera zabaldutako prentsa-oharrean, SOSDeiak-ek jakinarazi du Berangoko suteak kontrolpean jarraitzen duela; halere, itzaltze-zerbitzuak beharrean daudela oharrazi du, oraindino sua dagoen hainbat gunetan ez dadin biziarazi.

 Berango 2015-12-28 18:01

Victor Fuentes eta Bea Naldaren bideoa, eguerdian

Victor Fuentes eta Bea Naldak gaur eguerdian Sopelatik ateratako irudiak. Ur-hegazkinek lanean jarraitzen dute Berangoko sutea itzaltzeko.

 Berango 2015-12-28 18:00

Haizeak hainbat gunetako sugarrak biziarazi ditu, suhiltzaileek amatatzeko beharrean dihardute

SOSDeiak-etik orain 20 minutu eskas jakinarazi dutenez, haizeak hainbat gunetan sugarrak biziarazi ditu, eta horiek itzaltzeko lanean dabiltza suhiltzaileak.

  Jendartea  Berango 2015-12-28 11:38

Heldu dira ur-hegazkinak

Daborduko Berangoko sutea itzaltzeko lanean dabiltza Bizkaiko Foru Aldundiak Espainiako Gobernuari eskatutako aireko baliabideak. Hainbat berri-agentziek bestelakoa zabaldu arren, SOSDeiak-ek orain ordu erdi (13:30 aldera) zabaldutako txioaren arabera,  suaren kontrolean  hobera egin badute ere, oraindino ez dute kontrolpean. Sugarrak; herriko industrialde batetik eta hilerritik oso gertu egon dira 10:00ak aldera. Egunean zehar amatatzea espero dute. Bideoa: © AITOR SAMANIEGO

  Jendartea  Berango 2015-12-28 10:33

Suteak aurrera darrai Berangon

Atzo arrastian Berangon piztutako sua amatatzen saiatzen dabiltza Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Zuzendaritzako eta Basalaneko 35 suhiltzaile; gauean ez dute erraz eduki, egondako haizeteen ondorioz. Behintzat, ez dute beste etxerik hustu behar izan, iturri ezberdinek aipatzen dutenez. Suteak bi foku zituen: daborduko amatatu egin dute Sopelakoa. Larrabasterra eta Unbe arteko errepidean dagoen El Sol garagardotegia kiskalita geratu denik gezurtatu du bere Twitter kontuan Oscar Garcia kazetariak; sua ez da horraino heldu. Ander Deuna ikastolara ere ez dira iritsi garrak. Bigarren fokuari, Berangokoari, dagokionez, hiru kilometro hartzen ditu; Berangoko industrialdetik 50 metro eskasera ere egon da, hainbat iturrik diotenez. Baina, hori "kontrolpean" dagoela adierazi du irratian Maria Isabel Landa alkateak. Dena den, sua amatatzeko, aireko baliabideak eskatu dizkio Aldundiak Espainiako Nekazaritza Ministerioari; egon daitezkeen haizeengatik alerta laranja emanda dago.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Jendartea  Berango 2015-12-27 22:41

Sutea itzaltzen saiatzen dabiltza Berangon eta Sopelan

Gaur arrastian hainbat sute piztu da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerrietan. Dirudienez, Berangokoa da larriena; Palaparru bidean, Muñarrikolandan, SOS Deiak zerbitzuak zehaztu duenez. Sopelara zabaldu da eta indarrean dago oraindino. Ondorioz, Unbe gaineko errepidea moztu behar izan dute; baita etxebizitza bat hutsarazi ere.

»» Ikusi argazki guztiak (3)