Politika  Sopela 2015-06-13 19:40

EAJk irabazi du Sopelako alkatetza

EAJk irabazi du Sopelako alkatetza

Duela lau urte Sopelako EH Bilduk lortutako aginte-makila EAJren (7 zinegotzi) eskuetara bueltatu da berriro. Kasu honetan, Gontzal Hermosilla jelkide gazteren eskuetara. EH Bilduk (6 zinegotzi), Denok Baterak (2 zinegotzi) eta Orain Sopelak (zinegotzi 1) euren hautagaiei bozkatu diete. Badaezpada PSE-EEk (zinegotzi 1) Hermosillaren alde egin du, jelkideek eta sozialistek atzo izenpetutako hitzarmena baliatuz.

  Politika  Barrika 2015-06-13 19:10

Jelkide ohi baten bozka jaso du Roberto Muñoz Barrikako alkate berriak

Jelkide ohi baten bozka jaso du Roberto Muñoz Barrikako alkate berriak

Behar ez zuen arren, iBarrikako buru den Juan Jose Ezpeleta EAJko alkate ohiaren botoa jaso du gaur Roberto Muñoz jelkideak, gehiengo osoa osatuz. Denera bost bozka izan ditu EAJk. EH Bilduk, ostera, Asier Garcia aurkeztu du hautagai, hiru boto jasoz; eta koalizio abertzaleko zinegotzi izandako Orain Barrikako Heri Lago-Uribek bere buruari eman dio bozka. Horrenbestez, EAJko Roberto Muñoz izango da Barrikako alkate berria hurrengo lau urtean; alderdi bereko Jose Madariagari lekukoa hartuz. Ezpeletak zuri bozkatzeagaz, abstenitzeagaz edo bere buruari botoa emateagaz nahiko zeukan jelkideak, aginte-makila hartzeko. Goizeko 10:00etan egin dute udalbatza berria eratzeko osoko bilkura.

  Politika  Plentzia 2015-06-13 18:30

Eskualdeko gainontzeko udaletan ez bezala, EH Bilduk aginduko du Plentzian

Eskualdeko gainontzeko udaletan ez bezala, EH Bilduk aginduko du Plentzian

Zortzi urtez Plentziako alkatea izandako Isamari Zarauza independentearen eskutik jaso du aginte-makila gaur eguerdian David Crestelo EH Bilduren hautagaiak. Koalizio abertzaleak (4 zinegotzi) eta Plentziako Independenteek (2 zinegotzi) sei boto batu dituzte, EAJk maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan lortutako bost zinegotzien botoen kontra. Jelkideak haserre agertu dira gertatutakoagaz: "alderdi bozkatuena izan ginen eta alkatetza gure hartzea zegokiola uste genuen", adierazi du Elixabete Uribarri EAJren ordezkariak. "Hala ere, zenbakiak zenbaki dira eta egoera onartu behar dugu", gaineratu du. Eguerdiko 12:00etan egin dute udalbatza berria eratzeko osoko bilkura.

  Politika  Leioa 2015-06-13 18:00

EAJren botoak nahikoak izan dira Mari Carmen Urbieta alkate izendatzeko

EAJren botoak nahikoak izan dira Mari Carmen Urbieta alkate izendatzeko

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeen ostean EAJk lortutako 9 ordezkarien (bera barne) botoak nahikoak izan dira Mari Carmen Urbieta egungo alkateak berriro ere Leioako aginte makila hartzeko. Esan daiteke, udal agintari gorena izateko, leioaztarrek babesa (5.202 boto) ematen dioten lehenengo aldia dela. Izan ere, joan den agintaldiaren erdialdean, Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendaria izatea onartu zuenean, izendatu zuten Leioako alkate. Hain zuzen ere, gaur gogoan izandako pertsonen artean, Arruebarrena bera aipatu du Urbietak, "bere taldeko kide izateko aukera eman ziolako". Beste alderdiei dagokienez, atzo iragarritako hitzarmenari jarraiki, PSE-EEk (3 zinegotzi) zuri bozkatzea baino ez zuen egin behar EAJk alkatetza lortzea bermateko; eta horrela egin du. PPk (2 zinegotzi) gauza bera egin du. Bitartean, Ruben Belandia Ahal Duguk (Podemos) sustatutako Esnatu Leioako (4 zinegotzi) hautagaiak lau boto jaso ditu eta EH Bilduko (3 zinegotzi) Arkaitz Fullaondok hiru. Goizeko 10:00etan egin dute udalbatza berria eratzeko osoko bilkura.

  Politika  Gorliz 2015-06-13 17:17

Gorlizko Udalbatza (2015-VI-13)

2015eko ekainaren 13an, Gorlizko Udalbatzak Arantza Etxebarria jeltzalea aukeratu zuen alkate.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

  Politika  Urduliz 2015-06-13 16:41

Urdulizko Udalbatza (2015-VI-13)

2015eko ekainaren 13an, Urdulizko Udalbatzak Javier Bilbao jeltzalea aukeratu zuen alkate beste lau urteetarako.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Politika  Gorliz 2015-06-13 16:41

Arantza Etxebarriak eutsi dio Gorlizko alkatetzari

Arantza Etxebarriak eutsi dio Gorlizko alkatetzari

Arantza Etxebarria Villabeitia izango da beste lau urtez Gorlizko alkatea. Jelkideak bere alderdiko sei botoak jaso ditu eguerdian egindako udal bilkuran. Nahikoa izan da aginte-makila jasotzeko, zerrenda bozkatueneko alkategaia izategatik; Gorlizko Independenteen Taldeak eta EH Bilduk nork bere hautagaia bozkatu duela. Gauzak horrela, Mari Carmen Basabe Irustak 4 boz eskuratu ditu eta hiru, berriz, Gabi de la Maza Alonsok. Azken talde horiek biek Udalbatza, Udal Gobernua, Udal Lan Batzordeak eta Uribe Kostako Mankomunitateko ordezkaritza arautu eta partekatzeko akordioa sinatu zuten pasa den eguenean, baina hitzarmen programatiko barik agiri horrek ez ditu bultzatu elkarri konfiantza emateko.

  Politika  Lemoiz 2015-06-13 15:15

Unai Andrakak gehiengo osoagaz hartu du Lemoizeko alkatetza

Unai Andrakak gehiengo osoagaz hartu du Lemoizeko alkatetza

Unai Andrakak, EAJren zerrendaburua, hartu du Lemoizeko alkatetza, gehiengo osoagaz. Hautagai jeltzaleak bere kideen aldeko sei botoak eskuratu ditu; EH Bilduko hiru zinegotziek, berriz, Tasio Olabarrieta hautagaiaren alde bozkatu dute. Hartara, Andraka da datozen lau urteetarako alkatea.

  Politika  Getxo 2015-06-13 14:55

Imanol Landa da Getxoko alkatea, hirugarrenez

Imanol Landa da Getxoko alkatea, hirugarrenez

Goizeko 11:00etan osatu dute Getxoko hurrengo lau urteetarako Udalbatza. Horregaz batera, Imanol Landak eskuratu du alkatetza, hirugarrenez, EAJren 9 zinegotzien eta PSE-EEren 2 zinegotzien aldeko botoakaz. Arantza Gutierrez EH Bilduko hautagaiak eta Iñaki Gamero PPko hautagaiak 4 eta 5 boto jaso dituzte, hurrenez hurren. GUK-ek eta Ciudadanosek ez dute hautagairik aurkeztu, eta bi talde horietako zinegotziek boto zuria eman dute.

  Politika  Berango 2015-06-13 10:45

Berangoko alkatetzan jarraituko du Anabel Landak

Berangoko alkatetzan jarraituko du Anabel Landak

Aurreko legealdian legez, Anabel Landa izango da Berangoko alkatea datozen lau urteotarako. EAJko zerrendaburuak 6 boto eskuratu ditu, 5 EAJrenak eta beste 1 PSE-EErena. EH Bildu, Denok Batera eta PPko zinegotziek, aldiz, euren hautagaiei eman diete botoa. Hala, koalizio abertzaleak 4 boto batu ditu, Denok Baterako hautagaiak bi eta popularrak, berriz, bakarra.

  Politika  Urduliz 2015-06-13 09:46

"Urdulizen alde", zinegotzi denakaz lan egingo duela agindu du Javier Bilbaok

"Urdulizen alde", zinegotzi denakaz lan egingo duela agindu du Javier Bilbaok

Aurreko legealdian legez, datozen lau urteotarako Urdulizko alkate izendatu du gaur Jabier Bilbao udalerri horretako Udalbatzak. EAJk lortutako gehiengo osoari esker, Bilbaok aginte makila eskuratu du lehenengo bozketan. Jeltzaleak 7 boto batu ditu, eta Teodoro Antuñano Denok Baterako zinegotzi bakarrak bat. EH Bilduko 3 zinegotzietatik 2 abstenitu dira; hirugarrena ezin izan da udal bilkuran egon.

  Politika  Gorliz 2015-06-13 08:40

GIT eta EH Bilduk Udal Gobernua partekatzeko akordioa sinatu dute

GIT eta EH Bilduk Udal Gobernua partekatzeko akordioa sinatu dute

Gorlizko Independente Taldeak eta EH Bildu koalizioak "Gorlizko Udalbatzaren funtzionamenduari buruzko hitzarmena" izeneko testua sinatu zuten pasa den ostegunean. Akordioan, Gobernu Batzordea, Udal Lan Batzordeak eta Uribe Kostako Mankomunitatean Gorlizi dagokion ordezkaritza banatzea jaso dute. Gauzak horrela, gaur eguerdian, EH Bilduk (3 zinegotzi) babes lezake Mari Carmen Basabe (GIT, 4 zinegotzi), alkate izan eta agirian jasotako neurriak bete ditzan. EH Bilduk atzo iluntzean izan zuen asanblada Sertutxenan, baina ostean ez du erabakitakoaren berri eman. EAJk irabazi zituen hauteskundeak, 6 zinegotzi eskuratuta, baina beste bi indarrek uka diezaiokete alkatetza, gehiengo osoa osa baitezakete. Sinatutako agiria Gorlizko EAJri ere eskaini zion EH Bilduk baina jeltzaleek ez zuten sinatu.

  Politika  Uribe Kosta 2015-06-13 08:12

EAJ eta PSE-EEren arteko ituna nahikoa da Erandion eta Leioan

EAJ eta PSE-EEren arteko ituna nahikoa da Erandion eta Leioan

EAJk eta PSE-EEk atzo aurkeztutako akordioak foru eta udal erakundeetan "gehiengo egonkorrak osatzera" eroan dezake, alderdi biek onartu dutenez. Uribe Kostan, EAJk gehiengo osoa dituen Lemoiz eta Urdulizko udalez gainera, Erandion eta Leioan Udal Gobernu egonkorrak izan litezke aipatutako hitzarmenari esker. Udal bietan, jeltzaleen eta sozialisten gehiketak gehiengo osoa gainditzen du. Sozialistek presentzia duten beste herrietan (Berango, Getxo eta Sopela), berez ez dira nahiko EAJri Udal Gobernua bermatzeko.

  Politika  Getxo 2015-06-13 08:00

Getxoko alkatetza GUKi ematea eskatu du Andradek

Getxoko alkatetza GUKi ematea eskatu du Andradek

Eduardo Andrade Getxoko zinegotzi popularrak oposizioko talde guztiei deia egin die Paula Amieva GUK hautagaitzaren alkategai babestu eta EAJri alkatetza kentzeko.

  Politika  Uribe Kosta 2015-06-13 07:45

Udalbatzen eraketa zuzenean emango du gaur HIRUKA.EUS-ek

Udalbatzen eraketa zuzenean emango du gaur HIRUKA.EUS-ek

Gaur, ekainak 13, Uribe Kostako hamar udalerrietako 150 zinegotziek hamar alkateak aukeratuko dituzte. HIRUKAk udal bilkura horietan gertatuko denaren berri zuzenean jarraituko du, HIRUKA.EUS-en zein sare sozialetan.

  Politika  Erandio 2015-06-13 07:30

PSE-EEk zinegotzi bat gehiago izango du Erandioko Udalbatzan

PSE-EEk zinegotzi bat gehiago izango du Erandioko Udalbatzan

Pasa den maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan, PSE-EEk 1.743 boto eta 4 zinegotzi lortu zituen Erandion, eta ez 1.728 eta 3, Es­painiako Barne Ministerioak bozketa egunetik iragarri izan duenez. Beraz, bere eserlekuari eutsiko dio Jose Antonio Perez Espinosa orain arteko zinegotzi sozialistak. EH Bildu 1.750 bototik 1.741era pasa da, zenbaketa berrian, eta Lourdes Cerrato Ocerinek behin-behinean lortutako eserlekua galdu du. Bi indar politikoek onartu dute Bilboko Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakia.

  Politika  Plentzia 2015-06-12 17:45

Bere alkategaia babestuko du bihar Plentziako EH Bilduk

Bere alkategaia babestuko du bihar Plentziako EH Bilduk

Udal Gobernu berriaren eraketari begira, beste alderdi politikoakaz akordioetara heltzea baztertu egin du Plentziako EH Bilduk. Hala, koalizio ezkertiarrak bere alkategaiari, David Crestelori, emango dio bozka bihar, "Plentziako EH Bilduk dauzkan ideiak defendatuko dituen hautagai bakarra" bera dela ulertzen dutelako. Gauzak horrela, Plentziako Independenteen zinegotzi biek erabaki lezakete aginte makina Elixabete Uribarrirena (EAJ) edo David Crestelorena (EH Bildu) izango den. Jeltzaleek irabazi zituzten maiatzaren 24ko udal hauteskundeak bost zinegotzi eskuratuz. Lau zinegotzi lortu zituen koalizio soberanistak. Independenteek ez dute argitu bihar ze jarrera edukiko duten.

  Politika  Uribe Kosta 2015-06-12 12:35

Udalbatzak osatuko dituzte bihar, eskualde osoan

Bihar, zapatuagaz, udalbatza berriak osatzeko eta alkateak aukeratzeko osoko bilkurak egingo dituzte eskualdeko udalerri guztietan. Urduliztarrak izango dira goiztiarrenak: goizeko 8:30ean daukate hitzordua. Berangon, Erandion, Leioan, Sopelan eta Barrikan ordu eta erdi beranduago, 10:00etan, batuko dira maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan aukeratutako zinegotziak. Getxon, ostera, 11:00etan ipini dute alkatea karguaz jabetzeko ekitaldia; eta Gorlizen zein Plentzian, eguerdiko 12:00etan izango dute zita. Eta azkenik, lemoiztarrak izango dira berantiarrenak, izan ere, udalbatza osatzeko bilkura eguerdiko 13:30ean ipini baitute.

  Politika  Getxo 2015-06-10 15:45

Amaitu da Getxoko 2011-2015 Legegintzaldia

Amaitu da Getxoko 2011-2015 Legegintzaldia

Getxoko apirileko azken osoko bilkuraren akta sinatzeko eta zinegotziei oroigarri bana emateko ekitaldiagaz amaitutzat eman dute gaur 2011-2015 Legegintzaldia. Goizean egindako osoko bilkura laburraren ondoren, datorren zapatuan, hilak 13, 11:00etan, datozen lau urteetarako Udalbatza berria osatzeko eta alkatea hautatzeko saioa egingo dute.

  Politika  Erandio 2015-05-24 20:04

Ganemos, Erandion "lan egiteko prest"

Ganemos, Erandion "lan egiteko prest"

Rafael Vaquero Erandioko Ganemos hautagaitza berriaren alkategaiak Astrabuduan bozkatu du gaur goizean. Ostera, kamaradak laguntzera joan da, Altzagako Bekoa ikastetxeko hauteskunde-zentrora. HIRUKAri aitortu dionez, Ganemosekoak "Poz pozik gabiltza, lehen aldia izanez, hemen egoteagatik". Bere ustean, "jendeak bultzadaz lortuko du zertxobait aldatzea udaletxean". Vaquerok azaldu duenez, "Erandion lanak baditugu, handiak, eta ezagutzen ez ditugun lanak ere, suposatzen dut, ematen du", Udalaren barne egiturari erreferentzia eginez. "Gu lan egiteko prest gaude, jendearen asmoak eta ideiak jarraitzeko", gaineratu du Ahal Duguk babesten duen hautagaitzako kideak.

  Politika  Getxo 2015-05-24 19:37

"Aldaketa" botoa emanez hasiko dela dio Santiago Sainzek

"Aldaketa" botoa emanez hasiko dela dio Santiago Sainzek

Santiago Sainz Ciudadanos alderdi espainiarrak Getxon aurkeztu duen alkategaiak "aldaketa boto xume batez abiatzen dela" azaldu du gaur, botoa ematean. Gainontzeko hiritarrei bozka dezaten eskatu die.

  Politika  Lemoiz 2015-05-24 19:30

Normaltasunez, Lemoizen

Normaltasunez, Lemoizen

Ordu erdi eskas gelditzen da hautetsontziak itxi eta bozkak zenbatzen hasteko... Jardunaldia lasaitasun eta normaltasun osoz joan da Lemoizen. Urizar, Andraka zein Armintzako bizilagunak udaletxe alboko eskolara hurbildu dira botoa emateko; eta arrastiko 17:30ak aldera, dirudienez, gaurkoan aurrekoan baino boto-emaile gehiago hurreratu da. Korreoz jasotako bozkak 24 izan dira.

  Politika  Barrika 2015-05-24 19:14

Boto gutxi batzuek eman dezakete garaipena Barrikan

Boto gutxi batzuek eman dezakete garaipena Barrikan

Ozta-ozta nagusitu zen EAJ Barrikan 2011n. Boto baten aldeaz irabazi zion Bilduri. Oraingo honetan kabala handirik ez du egin gura izan Asier Garcia EH Bilduko hautagaiak. Eguerdian bozkatu du Barrikako hautesleku bakarrean, udaletxean; eta bere ustez, "lan ederra egin dugu azken lau urteotan, emaitza ona espero dugu". Roberto Muñoz EAJren alkategaiak, "beste denek bezala" irabaztea espero du. Beste kontu bat izango da hauteskundeen osteko, hitzarmenak. Besteak beste, Juan Jose Ezpeleta alkate ohiaren iBarrika eta Heri Lago-Uribe EH Bilduko zinegotzi izandakoaren Orain Barrika lehian dira.

  Politika  Erandio 2015-05-24 18:57

"Abstentzioak beherantz" egin dezan gura du Goikouriak

"Abstentzioak beherantz" egin dezan gura du Goikouriak

Joseba Goikouria Erandioko alkateak Arriagako eskola zaharrean bozkatu du gaur eguerdian. Auzokideak bozkalekuetara hurbilduko direlakoan dago, "abstentzioak beherantz eta parte hartzeak gora egin dezaten". Gaurko egunaren osagairik garrantzitsuena horixe da bere ustez: parte-hartzea.

  Politika  Berango 2015-05-24 18:45

Dena trankil, Berangon

Dena trankil, Berangon

Gero eta gutxiago lotzen da hautetsontziak hustu eta botoak zenbatzen hasteko. Jarduna, momentuz, lasai joan da Berangon. Goiztiar ibili dira Irabaziko alkategai Koldo Martinez eta EH Bilduko alkategai Edurne Aurrekoetxea, hautetsontziak zabaldu bezain pronto eman dute botoa eta, goizeko 09:00etan. Denok Batera-ko hautagai Emilio Lobatok ere bozkatu du dagoeneko, arrastiko 17:00etan, hain zuzen ere. 

  Politika  Leioa 2015-05-24 18:28

"Aldaketarako grina" eta "gaudenon egiteko modu ona" aurrez aurre Leioan

"Aldaketarako grina" eta "gaudenon egiteko modu ona" aurrez aurre Leioan

Leioan, hauteskunde kanpainan, "aldaketa" izan da entzun ahal izan dugun berba nagusietako bat. Besteak beste, "aldaketaren bidean aurrerapauso handia emango dutelakoan dago" Arkaitz Fullaondo EH Bilduren hautagaia. Ahal Dugu (Podemos) alderdiak sustatutako Esnatu Leioa ere aldaketa bultzatzeko sortu zen. Emaitzei dagokienez, ostera, "Batek daki. Sentsazio onak ditugu, baina ez da erraza", aipatu du Ruben Belandia hautagaiak. 10:00etan Errekalde plazako nagusien etxean bozkatu du Esnatu Leioakoak. Bitartean, kargua berretsi gura duen Mari Carmen Urbieta EAJko hautagaiarekin kontaktuan jartzen saiatu arren, oraindik orain ez dugu lortu, berba hauek idazten gabiltzan bitartean. Hala ere, hauteskunde-kanpaina amaierarekin batera gutuna plazaratu zuen Leioako EAJren webgunearen bidez Urbietak. Besteak beste, Vicrilak udalerrian lantoki berria zabalduko duela berbagai, Leioara aberastasuna eta ongizatea ekartzen laguntzea eskertu zien "Unai Rementeria ahaldun nagusia izateko hautagaiari eta Bizkaiko Foru Aldundiari". "Horiek ekintzak dira, EAJn gaudenon egiteko moduaren adierazgarri, ekarpen positiboak eginez eta desberdinen arteko akordioa bilatuz denon ongia helburu izanik. Horregatik eskatzen dizuet botoa", adierazi zuen Urbietak.

  Politika  Getxo 2015-05-24 18:01

Paula Amieva: "Jendeak ongi etorri aparta egin dio GUKi"

Paula Amieva: "Jendeak ongi etorri aparta egin dio GUKi"

Paula Amievak hautagaitza estreinatu du eta pozik dago. Getxoko Udal Kandidaturaren (GUK) zerrendaburuak eguerdian bozkatu du Areetako Divina Pastora ikastetxean, baina arrastian egin du berba HIRUKAgaz. Parte hartzearen datu ofizialek orain lau urteko kopuruakaz alderatuta beherantz ematen badute ere, Amievak bestelako sentsazioa dauka: "parte hartzea oso ona izaten dabil. Leku askotan %40tik gorakoa da eta beste batzuetan %50etik haratago. Horregaz batera, urteak parte hartu gabe zeroatzan jendearen aldetik ilusio handia jaso dugu. Oso pozik gaude jendeak ongi etorri aparta egin digulako. Behingoz Getxon beste hautagaitza bat egotea ondo hartu dute", adierazi du Ezker Anitza, Equo, Ahal Dugu eta Getxoko Independenteen babesa duen hautagaitzaren alkategaiak.

  Politika  Plentzia 2015-05-24 18:00

Plentziarren %50 inguruk bozkatu du daborduko

Bozkatzeko eskudidea duten plentziarren %50 inguruk eman du botoa dagoeneko. Goizean goiz bozkatu du EH Bilduko alkategai David Crestelok, eta Plentziako Talde Independienteko alkategai Keltse Maciasek ere botoa eman du. Dakigunez, EHNAgaz bozkatzeko aukera egon da Plentzian.

  Politika  Getxo 2015-05-24 17:50

"Etorkizuna jokoan" dela gogoratu du Iñaki Gamerok

"Etorkizuna jokoan" dela gogoratu du Iñaki Gamerok

Marisa Arrueren ordez Getxoko PPk aurkeztu duen alkategai berriak, Iñaki Gamerok, Algortako San Inazio eskolan bozkatu du gaur goizean. Gauza bera egin dezaten eskatu die gainontzeko herritarrei: "Gaur da parte hartzeko eta botoa emateko eguna, eta eskatzen diegu hiritarrei arduraz egin dezaten, datozen lau urteotako etorkizuna jokoan baitago".

  Politika  Uribe Kosta 2015-05-24 17:35

Parte hartzea 2011n baino apur bat txikiagoa izaten ari da

Parte hartzea 2011n baino apur bat txikiagoa izaten ari da

Bizkaiko hautesleen %34,66k bozkatu du 14:00ak baino lehen, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera. Kopuru hori orain dela lau urteko udal eta foru hauteskundeetakoa baino apur bat txikiagoa da. Orduan, %34,81ek eman zuen botoa ordu horretarako. Uribe Kostan, 134.467 herritarrek bozkatzeko eskubidea dute Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, eta beste 561 gehiagok, udal hauteskundeetan.

  Politika  Sopela 2015-05-24 17:32

"Lehia estua" espero dute Sopelan

"Lehia estua" espero dute Sopelan

Guillermo Vio "Willy" gaur egungo Udal Gobernuaren buru den EH Bilduren alkategai berriak "lehia estua" espero du domeka honetako udal hauteskundeetan. 2011ko udal hauteskundeetan Bildu nagusitu egin zitzaion EAJri, Sopelakoa ezkerraldeak eskualdean lortu duen Udal Gobernu bakarra bilakatuz. Orduan, jeltzaleek baztertu egin zuten PSE-EE eta PPgaz Udal Gobernua osatzea. "Nire desioa, ulergarria denez, EH Bildu aurretik geratzea eta alkatetza mantentzea da", adierazi du hautagai ezkertiarrak. EAJkoek ere irabaztea espero dute, Gontzal Hermosilla alkategaiak esan duenez. Bere berbetan, "nahiz eta zenbaketa egin arte ezin daitekeen jakin, oso kanpaina ona egin dugu eta jendeak konfiantza handia eman digu. Sentsazio oso onak dauzkagu, jendeak esaten digunaren arabera".

  Politika  Erandio 2015-05-24 17:08

Gaur ez ezik Erandioko egunerokotasunean ere parte hartzera deitu du Perezek

Gaur ez ezik Erandioko egunerokotasunean ere parte hartzera deitu du Perezek

Elena Perez Barredo alkategai sozialistak botoa eman du Altzagan 13:30ak aldera. Bere ustez gaurkoa "egun garrantzitsua da erandioztarrentzat". Hori dela eta, "inportanteena bozkatzea da. Ohore handia da bakoitzak gura duena eta sentitzen duena bozkatzea. Hortaz, Erandioko jendea deitzen dut parte hartzera, baina ez gaurko bozketan bakarrik, baizik eta egunerokotasunean ere Erandioko politikan, arazoetan eta lehentasunetan. Guztiontzat egun polita izan dadin", adierazi du Erandioko alkategaiak.

  Politika  Getxo 2015-05-24 16:44

Gaur bozkatzerakoan "euskaraz bizitzeko eskubidea" kontuan hartzeko eskatu dute

Gaur bozkatzerakoan "euskaraz bizitzeko eskubidea" kontuan hartzeko eskatu dute

Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak "euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eta Getxo euskaldunaren alde bozkatzeko unea" heldu dela uste du. Hori dela eta, Getxo udalerriko zortzi alderdiek arlo horretan dituzten proposamenak plazaratu dituzte txosten batean. Auzokideei udal hauteskundeetan botoa emateko orduan kontuan hartzeko eskatu diete, "gure eskubideak bermatzeko eta gure helburuak lortzeko".

  Politika  Erandio 2015-05-24 16:36

"Gauzak aldatzeko" boz emateko eskatu du Aiala Eguiluzek

"Gauzak aldatzeko" boz emateko eskatu du Aiala Eguiluzek

Aiala Eguiluz Erandioko PPren zerrendaburuak "etxean dauden pertsonei" eskatu die "bozkatzera etortzeko". Eguiluzek Altzagan azaldu duenez, "gaur bezalako egunetan oso garrantzitsua" baita "parte-hartzea. Denok erabili behar dugu gure eskubidea eta horrela gauzak apur bat aldatu ahal izango ditugu datozen lau urteetarako". Eguilezek, baina, ez du Altzagan bozkatu, Leioan baizik. Horren ondoren alderdikideak laguntzera joan da Altzagara.

  Politika  Getxo 2015-05-24 16:24

Imanol Landa: "Orain, herritarrek berba egiteko ordua da"

Imanol Landa: "Orain, herritarrek berba egiteko ordua da"

Imanol Landa Getxoko alkateak goizeko 11:00ak aldera bozkatu du Areetako hizkuntza-eskolan. Ordurako, hainbat hauteskunde-zentro bisitatuta izan du, goiz jaiki eta Getxoko EAJren ikuskatzaile eta ahaldunak agurtzen eman baititu lehenengo orduak. Landak hirugarren legealdi batez alkatetzan jarraitzeko apustua egin du, baina "orain, herritarrek berba egiteko ordua" dela esatera mugatu ditu bere adierazpenak.

  Politika  Erandio 2015-05-24 15:48

"Hautetsontziak ilusioz betetzeko" eskatu du Ana Crespok

"Hautetsontziak ilusioz betetzeko" eskatu du Ana Crespok

Ana Crespo Erandioko EH Bilduren zerrendaburua goiztiar ibili da gaur. Goizeko 09:15erako daborduko botoa eman du. Bere ustez, "oso egun garrantzitsua da gaurkoa"; horregatik dei berezia egin du "etxean inor ez geratzeko. Ezkertiar eta abertzaleok garen auzokideok oso aukera polita eta inportantea baitaukagu gaur, aldaketarako beste urrats bat emateko gure herrian ere, Erandion".  Crespok eskatu du "apatia alde batera utzita, hautetsontziak ilusioz bete ditzagun".

  Politika  Getxo 2015-05-24 12:59

Villalongak "eskuma liberal-kontserbadorea indartsu" gura du Getxon

Villalongak  "eskuma liberal-kontserbadorea indartsu" gura du Getxon

Rafael Villalonga Getxorako Vox-en alkategaiak bozkatzera animatu ditu hautesle guztiak. Deklarazioak Itzubaltzeta / Romoko Maria Goiri eskolan botoa eman aurretik egin ditu, goizeko 10:30ak pasatuta. Aitortu duenez, "oso ilusionatuta gaude" Voxen, Getxon "eskuma liberal-kontserbadorea indartsu sartuko" delakoan. Izan ere, gogor kritikatu du orain arte udalerrian Espainiako eskumaren monopolioa izan duen PP alderdia: "pasa diren lau urte hauen ostean inork ezin izango dute engainatu berriro ere". Aldiz, abortuaren aurkako jarrera, familia eredu klasikoa, Espainiaren batasuna eta enpresarioentzako laguntzak sustatzen dituen Voxi esker, "jendeak bere balioen alde bozka dezake orain", uste du Villalongak, "bere botoa bahituko duten beldurrik gabe".

  Politika  Sopela 2015-05-24 12:40

EH Bilduk eutsiko al dio Sopelan?

EH Bilduk eutsiko al dio Sopelan?

Batzar Nagusietako lehian ez bezala, 2011ko udal hauteskundeetan Bildu nagusitu egin zitzaion EAJri, Sopelakoa ezkerraldeak eskualdean lortu duen Udal Gobernu bakarra bilakatuz. Orduan, jeltzaleek baztertu egin zuten PSE-EE eta PPgaz Udal Gobernua osatzea. Aurten auskalo zer gertatuko den. Gaurko bozketan ere gertatuko dena ez dago batere argi. Gogoan hartu hiru alderdi berri dabiltzala lehian: Irabazi, Orain Sopela eta Denok Batera. Ahal Duguren (Podemos) kideak izan direnak doaz azken bi zerrenda horietan. Halere, bertako taldeek Denok Batera sostengatu dute eta Bizkaiko Ahal Duguk jakinarazi du Orain hautagaitzetako hainbat kide erakundetik kanpo uzteko prozesua abiatu duela. Bitartean, Gontzal Hermosilla EAJko alkategaiak 09:45 inguruan bozkatu egin du. Guillermo Vio "Willy" EH Bilduko alkategaiak, ostera, 20:00etara arte itxaron beharko du, mahai batean ikuskatzaile baitago.

  Politika  Uribe Kosta 2015-05-24 09:32

Gaurko hauteskundeen zuzeneko jarraipenean dihardu HIRUKAk

Gaurko hauteskundeen zuzeneko jarraipenean dihardu HIRUKAk

Udal eta foru hauteskundeek Uribe Kostan ematen duten informazioaren zuzeneko jarraipena egiten dabil gaur HIRUKA Uribe Kostako Komunikazio taldeak. HIRUKA.EUS-en zein Twitterren, azken gertaerak ekartzen dihardu euskarazko prentsa-eragileak. Twitterren, #m24UK traola erabil dezakete berri-emaile izateko apustua egiten duten uribekostarrek euren mezuak euskaraz igortzeko komunitate osoari. Hautetsontziak itxita ere, HIRUKA.EUS-ek azken emaitzaraino zabalduko du jarraipena. Eguenean, ordea, gertatutakoaren laburpena publikatuko du HIRUKA astekariak.

  Politika  Lemoiz 2015-05-24 08:15

Lemoizko EAJren boto-paperak txarto egon daitezke

Lemoizko EAJren boto-paperak txarto egon daitezke

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euskadi Buru Batzarrak salatu egin du Gernika-Lumoko Hauteskunde Batzordearen eremuko udalerri "askotan", etxean utzitako hauteskunde-gutun-azaletako boto-paperak ez direla beharko luketenak. Kasu batzuetan, EH Bildurenak agertu omen dira gutun-azal horien barruan eta beste batzuetan, berriz, EAJrenak, baina beste udalerri edo barrutietakoak. Jeltzaleek ez dute eman balizko ordezkapen horiek gertatu diren udalerrien zerrenda. Lemoiz da Uribe Kostako herri bakarra Gernika-Lumoko Hauteskunde Batzordeak ikuskatzen duena.

  Politika  Uribe Kosta 2015-05-24 08:00

Uribekostarrek zinegotziak eta batzarkideak hautatuko dituzte gaur

Uribekostarrek zinegotziak eta batzarkideak hautatuko dituzte gaur

Aste biko hauteskunde-kanpaina lasaiaren ostean, gaur izango dira  udal eta foru hauteskundeak. Uribe Kostako 171.183 biztanleetatik 134.467 herritarrek bozkatu ahal izango dute Batzar Nagusietarako, eta beste 561 gehiagok, udal hauteskundeetan. Hautetsontziak zabalik egongo dira , goizeko 09:00etatik arrastiko 20:00ak arte. Guztira, 13 batzarkide eta 150 zinegotzi aukeratuko dituzte. Batzarkideek eta zinegotziek Bizkaiko Foru Aldundia, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Sopela, Plentzia eta Urdulizko gobernuak aukeratuko dituzte.

  Politika  Uribe Kosta 2015-05-24 08:00

Zuzeneko jarraipena udal eta foru hauteskundeei Uribe Kostan

HIRUKA.EUS-ek gaurko bozketetan Uribe Kostan sortuko diren albisteak eta gertaerak zuzenean ekarriko dizkizu, hauteskunde-zentroen zabalpenetik azken botoa zenbatu arte. Baina zu zara gaurko protagonista, herri eta auzoko berri-emailea. Bidal iezazkiguzu zure argazkiak eta euskarazko testuak Twitterrez, #m24UK traola erabiliz.

2015-05-24 09:59

Bizkaian, posta bidezko 22.415 boz eskabide onartu ditu Hauteskunde Batzordeak. Hego Euskal Herrian edo Espainian bizi direnak dira eskaera horiek. 2011n, 28.170 izan ziren; eta 2007an, 27.042.

2015-05-24 09:47

Hauteskunde Batzordearen arabera, Uribe Kostako hauteskunde-zentro guztiak zabaldu dira goizeko 09:00etan, inolako trabarik gabe.

2015-05-24 09:42

Ana Crespo Erandioko EH Bilduren alkategaiak daborduko bozkatu egin du.

2015-05-24 09:05

Hasi da 2015eko udal eta foru hauteskundeetan botoa emateko ordutegia. Hautetsontziak arrastiko 20:00etan itxiko dira eta lehenengo datuak 22:00ak aldera espero dira.

  Politika  Getxo 2015-05-21 17:10

Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai sozialistak gazteen etorkizuna "onartezina" dela salatu du

Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai sozialistak gazteen etorkizuna "onartezina" dela salatu du

Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak gazteek lana aurkitzeko dituzten arazoak azaleratu zituen atzo, eguaztena, Algortako Ereagan egindako agerraldian. “Beldurgarria da gure historiako belaunaldirik prestatuenak bi bide izatea: emigrazioa edo Lanbide”, salatu zuen. Era berean, 300 eta 400 euro arteko hileko soldatak “onartezinak” direla adierazi zuen, “horrek esan nahi duelako ez dugula krisia gainditu; miserian sartzen ari garela baizik”.

  Politika  Getxo 2015-05-21 16:50

Getxoko UPyDk Gobernu Taldearen "gardentasun falta" salatu du

Getxoko UPyD taldeak Gobernu Taldearen “gardentasun falta” salatu du. Izan ere, gaitzesten dutenez, EAJk osoko bilkuren zuzenekoak jarraitzeko aukera “lapurtu” die getxoztarrei. Jeltzaleek Internet bidezko zuzeneko transmisioak egitea "galarazi zuten", oposizioak horren alde egin arren abstenitu baitziren, “webgunean audio artxiboak eskegitzen dituztenaren aitzakian”. Zentzu horretan, artxibo horiek blokean igotzen direla salatu dute, “ez daudenez gaika banatuta, oso zaila da horiek entzutea eta mozio zehatz batzuk bilatzea”. Halaber, audio horiek gazteleraz ere eskuragarri egotea eskatu dute, “era horretan gizarte osoak ulertuko lituzketelako”.

  Politika  Leioa 2015-05-21 12:20

POSIk ekitaldia egingo du Leioan

POSI alderdiak bultzatutako Leioako Hautagaitza Sozialista eta Errepublikanoak ekitaldi publikoa eta mahai-ingurua egingo ditu eguen honetan, hilak 21. Hitzordua 19:30ean jarri dute Lamiakoko ikastetxe publikoko areto nagusian; eta Jesus Mari Perez "Txarter", Sebastian Lagunas eta Mikel Gonzalez Sola hautagaiek parte hartuko dute.

  Politika  Getxo 2015-05-20 17:40

Herritarren "parte hartzeko bideak" irekiko dituztela esan du Getxoko PSE-EEren alkategaiak

Herritarren "parte hartzeko bideak" irekiko dituztela esan du Getxoko PSE-EEren alkategaiak

Udal Gobernuan parte hartzeko deia luzatu die auzokideei Jose Luis Landa (Txefo) Getxoko PSE-EEren alkategaiak. Horretarako, herritarren iritziak eta ideiak "entzun" eta udalerriko gestioan "benetako parte hartzea" lortzeko bideak irekiko dituztela esan du sozialistak. Azaldu duenez, "gardentasuna, eredugarritasuna, austeritatea, irisgarritasuna, objektibitatea eta zintzotasuna" dira sozialisten ekintza politikoa "bideratzen eta bideratuko duten oinarriak". Hori dela eta, gizarte gaietan eta udal aurrekontuetan herritarren parte hartze zuzena bultzatzeko bideak hartuko dituztela ziurtatu du alkategai sozialistak.

  Politika  Berango 2015-05-20 17:10

Berangoko EAJ: "Gure programa ekintzetan oinarritzen da"

Berangoko EAJ: "Gure programa ekintzetan oinarritzen da"

Anabel Landa Berangoko EAJren alkategaiak bere programa aurkeztu du; horretan, udalerrirako promozio ekonomikoa, lanpostuen sorrera eta parte hartzea nabarmendu ditu. Hala, alkategaiak bere programaren bestelako oinarriak azaldu zituen, hala nola “gestioaren gardentasuna, herritarren parte hartzea eta baztertze egoeran dauden auzokideen artatze azkarra”. Horretarako, “konfidantza handiko” hautagaiak daudela ziurtatu du Landak.

  Politika  Barrika 2015-05-20 16:05

Barrikako EAJk langabezia murrizteko eta lanpostuak sustatzeko politikak ezarri gura ditu

Roberto Muñoz Barrikako EAJren alkategaiak langabezia murrizteko eta "sektore guztiak" indartzeko politikak martxan jarri nahi dituela azaldu du. "Auzokideen proposamenak entzuteko eta, ahal den neurrian, euren arazoak konpontzeko komunikazio zuzen eta eraginkorra duen Udala nahi dut", adierazi du Muñozek. Esan duenez, gai horretan sakontzeko eta udal informazioa helarazteko teknologia berriak erabili nahi ditu.

  Politika  Getxo 2015-05-18 17:00

Getxoko EH Bildu: "Erabakirik gabe, ez dago parte hartzerik"

Getxoko EH Bildu: "Erabakirik gabe, ez dago parte hartzerik"

Joan den zapatuan, hilaren 16an, Getxoko EH Bilduk mitina egin zuen Areetako Xake plazan. Bertan egon ziren Arantza Gutierrez eta Oier Iturralde tokiko koalizio abertzalearen hautagaiek, Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiagaz batera. Bertan, parte hartzea “erabakitzeko ahalmena” dela aldarrikatu zuten, “erabakitzeak badakar jarrera aktiboa. Erabakitzea hautatzea da, ez eskaintza batzuen bidez bat aukeratzea”. Era berean, gobernatzaileek herritarrei jaramonik egiten ez diotela eta erabakitzeko eskubidea ukatzen dietela salatu zuten. Hori horrela, hainbat adibide mahaigaineratu zituzten, hala nola Tosu landa, Getxo Antzokia eta Itzubaltzeta / Romoko Kultur Etxea. 

  Politika  Getxo 2015-05-18 16:18

Getxoko "erregimenagaz" bukatu gura du GUKek

Getxoko "erregimenagaz" bukatu gura du GUKek

GUK plataformaren (Getxoko Udal Kandidatura) arabera, garaiak “aldatzen” ari dira. Esaten dutenez, azken 40 urteetan Getxon ezarritako “erregimena” laster bukatuko da, “inpunitateagaz, klientelismoagaz eta soldata handiakaz batera”. Hori da GUKen helburua; horregatik, maiatzaren 24ko hauteskundeetan milaka getxoztarren babesa izango dutela uste dute.

  Politika  Sopela 2015-05-18 10:41

Ekintzaileen eta behartsuenen alde egin gura du Sopelako PPren alkategaiak

Ekintzaileen eta behartsuenen alde egin gura du Sopelako PPren alkategaiak

Berta Rodriguez Fernandez Sopelako PPren alkategaiak datorren legealdirako bere lehentasunak aurkeztu zituen pasa den barikuan. Rodriguezen ustez, "politika egiteko modurik onena pertsonen egunerokotasuna hobetzea da". Era berean, "auzokideek euren ordezkarien ekimenetan gardentasuna eta hurbiltasuna ikus ditzaten" beharrezkotzat jo du.

  Politika  Getxo 2015-05-15 18:35

Bizkaiko ekitaldia Areetan egingo du bihar EH Bilduk

Bizkaiko ekitaldia Areetan egingo du bihar EH Bilduk

Bihar, zapatua, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako Bizkaiko ekitaldia egingo du EH Bildu koalizioak. Hitzordua Areetako Xake plazan jarri du ezkerreko hautagaizta abertzaleak. Bertan, 18:30etik aurrera, Arantza Gutierrez Paz Getxorako alkategaia, Oier Iturralde Fernandez "Atano" zerrendako bigarrena eta Josu Unanue Astoreka foru ahaldungaia mintzatuko dira.

  Politika  Uribe Kosta 2015-05-15 17:39

Denok Baterak mitin bana egingo du Sopelan, Berangon eta Urdulizen

Denok Baterak mitin bana egingo du Sopelan, Berangon eta Urdulizen

Denok Batera hautagaitzak hiru mitin egingo ditu gaur eta bihar artean Uribe Kostan, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko dituen programa eta hautagaiak jendaurrean ezagutarazteko. Gaur, hitzordua Larrabasterrako Urgitxieta plazan jarri dute, 19:00etan. Bihar, zapatua, ekitaldi politikoak Urdulizko probalekuan eta Berangoko frontoian izango dira, hurrenez hurren 13:00etan eta 19:00etan. Kandidaturatik gogoratu dutenez, "Denok Batera da hautagaitza bakarra Ahal Dugu - Podemosen Berango, Sopela, Urduliz eta Uribe Kosta eskualdeko taldeen babesa duena".

  Politika  Berango 2015-05-15 17:39

Berangoko EAJk bere hautagaiak eta programa aurkeztuko ditu bihar

Berangoko EAJk bere hautagaiak eta programa aurkeztuko ditu bihar

Bihar, zapatua, Berangoko EAJk bere hautagaiak eta programa aurkeztuko ditu udal frontoian, 11:30ean. Bertan izango dira Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidentea eta eskualdeko hainbat alkate. Berangoko alkatetzarako hautagai jeltzalea Anabel Landa izango da, beste urte batez. Aurkezpenaren ostean, 13:30ean, Moreaga parkean izango den Erdi Aroko Azoka bisitatuko du Landak.

  Politika  Leioa 2015-05-15 16:50

Auzoak "duin" bihurtu gura ditu Leioako EH Bilduk

Auzoak "duin" bihurtu gura ditu Leioako EH Bilduk

Leioako EH Bilduk udalerriko auzoetarako bere hirigintza proposamenak aurkezten jarraitzen du, "udal paralisiari aurre egiten eta EAJk bultzatutako bigarren mailako auzoak duin bihurtzeko". Oraingoan, udal aparkaleku eta errehabilitazio plan berriak eskatu ditu Pinuetarako. Txorierrin, igogailu eta kiroletarako eta aisialdirako guneak gura ditu koalizio abertzaleak. Ondiz auzoa aisialdirako ingurune natural eta historiko gisa mantentzea sustatuko du. Eta azkenik, San Bartolomerako auzo-autobus berria eta Artatzaganerako hobekuntzak eskatu dituzte EH Bildukoek.

  Politika  Getxo 2015-05-15 16:05

Getxoko EAJ: "udalerriko bizi kalitatea hobetzen jarraituko dugu"

Getxoko EAJ: "udalerriko bizi kalitatea hobetzen jarraituko dugu"

Imanol Landa Getxoko alkateak eta udalerriko EAJren alkategaiak gaur gogoratu duenez, hurrengo legegintzaldian amaituko da “Getxo udalerria estrategikoki modernizatzeko prozesua”. Gauzak horrela, ekonomia, kultura eta kirol arloetarako egin dituzten ekipamenduak “izango dira gure udalerrian hazkunde sozial eta ekonomikoaren motorrak”. Era berean, Getxo “bizi kalitatearen erreferente” jotzen segitzea da Landak aurkezpen-ekitaldian aipatu duen beste konpromisoa.

  Politika  Leioa 2015-05-15 13:45

Gardentasuna hartu dute hizpide Leioako alderdiek

Gardentasuna hartu dute hizpide Leioako alderdiek

Leioa aukeratu dute PSE-EEko hautagaiek agintzeko «egiazko informazioa eta gardentasun handia, kudeaketan zein gauzak egiteko moduetan». Carlos Totorika ahaldungaiak eta Juan Carlos Martinez Leioako alkategaiak egindako agerraldian 18 proposamen egin dituzte, herritarren parte-hartzea bultzatu eta erakundeen gardentasuna hobetzeko. Horien artean, besteak beste, Gardentasunaren Ataria, Open Data sistema, kargu publikoen soldatak edota ondareak argitaratzea proposatu dituzte, euren iritziz orain arte «erabakiak beharrezkoa zen parte-hartzerik eta gardentasun barik hartu» direlakoan.

  Politika  Getxo 2015-05-14 10:20

Herritarrek euren kezken inguruan galdetuko diete bihar Getxoko hautagaiei

Maiatzaren 24an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Hori dela eta, Itzubaltzeta / Romoko Auzokideen Elkarteak hainbat gai bildu ditu bihar, barikuan, Getxoko alkategaiei horien inguruan galdetzeko. Herritar denek izan dute aukera proposatutako gai guztietatik bost aukeratzeko; herritarren artean nagusitu diren gaiak mahaigaineratuko dizkiete antolatzaileek hautagaiei. Mahai-ingurua barikuan izango da, 20:00etan, Ezekiel Agirre kaleko 19 zenbakian dagoen parrokiaren areto nagusian.

  Politika  Erandio 2015-05-13 19:55

Elena Perezek Erandioko Udalaren ate eta leihoak irekitzeko agindu du

 Elena Perezek Erandioko Udalaren ate eta leihoak irekitzeko agindu du

Elena Perez Erandioko PSE-EEren alkategaiak bere hitza eman du Udal Gobernu "ireki, garden eta auzokideengandik hurbila" sortzeko. Era berean, Udalaren ateak eta leihoak irekitzeko konpromisoa hartu du gaur goizean Astrabuduko Josu Murueta plazan egindako ekitaldian.

  Politika  Erandio 2015-05-13 16:55

Kanpainan hamar ekitaldi egingo ditu Erandion EH Bilduk

Kanpainan hamar ekitaldi egingo ditu Erandion EH Bilduk

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen harira, EH Bilduk hamar ekitaldi egingo ditu Erandion, hauteskunde kanpaina amaitu aurretik. Ana Crespo alkategaia eta Josu Unanue ahaldungai sostengatuko dituzte eguneroko koalizioko zaleek udalerriko kaleetan. Kanpaina ixteko Jado kalean egingo dute ekitaldi nagusia hilaren 22an.

  Politika  Getxo 2015-05-08 20:06

Lehendakaria Areetan izango da bihar

Lehendakaria Areetan izango da bihar

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria Areetan izango da bihar, zapatuan. Izan ere, EAJk "aberri mailako ekitaldia" deitu du Areetako Eskoletako plazan, arrastiko 18:30etik aurrera, hilaren 24ko udal eta foru hauteskundeen harira. Bertan hizlari nagusia Urkullu lehendakaria izango da. Halere, beragaz oholtza partekatuko dute Unai Rementeria ahaldun nagusigaiak eta hirugarren agintaldirako aurkeztu den Imanol Landa alkategaiak.

  Politika  Sopela 2015-04-30 17:30

Denok Bat-en hautagaitza babestu du Ahal Dugu-k

Denok Bat-en hautagaitza babestu du Ahal Dugu-k

Sopelako Ahal Dugu-ren zirkulua euren izen horregaz maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko ez den arren, zirkuluak modu ofizialean babesa agertu gura izan dio Denok Bat hautagaitzari. Aipatutako zerrendaren hautagaitza apirilaren 26an aurkeztu zuten, Kurtzio kultur etxean egindako ekitaldian. Sopelako zerrendagaz batera, Berangoko eta Urdulizko alkategaiak ere aurkeztu zituzten.

  Politika  Leioa 2015-04-30 10:00

Sozialismoaz berba egingo dute gaur Leioan

Gaur, eguena, apirilak 30, bukaera emango diote hilaren 23an abiatutako Maiatza Gorria berbaldi-zikloari Leioan. Oraingo honetan, "Sozialismoa historian zehar" gaia hizpide izango du Gorka Etxebarriak, 19:30ean, Kurkudi herriko tabernan.

  Politika  Leioa 2015-04-29 16:00

Herritar denentzat "bizi-kalitate duina" gura du EAJk

Zalantzak edo proposamenak planteatu gura dituzten leioaztarrei, whatsapp-ez edo e-postaz bideratzeko eskatu die Mari Carmen Urbieta alkate eta udal hauteskundeetarako EAJren alkategaiak. "Bizikidetza eta komunitatea bultzatuko ditugu, ekonomia sustatuz eta enplegua sortuz", adierazi du. 

  Politika  Getxo 2015-04-17 15:31

Paula Amieva izango da GUK plataformako alkategaia

Paula Amieva izango da GUK plataformako alkategaia

Paula Amieva getxoztarra aukeratu dute GUK (Getxoko Udal Kandidatura) plataformaren hautagai nagusitzat. Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU, EQUO eta Independienteak talde politikoek babestu dute plataforma hori. Amievak 28 urte ditu eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da. Orian dela urtebete hasi zen gizarte mugimenduetan parte hartzen, "gure udalerriak aldaketa bat behar duela jabetzen naizelako egunero". Kandidatura horregaz "herriko egoera politikoa aldatu" gura dute.

  Politika  Uribe Kosta 2015-04-15 18:00

EAJk hainbat ekitaldi egingo ditu aste akabuan

EAJk hainbat ekitaldi egingo ditu aste akabuan

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeak hurbiltzen direnean, Euzko Alderdi Jeltzaleak hainbat ekitaldi prestatu du eskualdean aste akabu honetarako. Besteak beste, Plentzian, Gorlizen eta Algortan egitekoak izango dituzte EAJko kideek. Zapatuan, hilak 18, Plentziako hautagaien eta udal programaren aurkezpena egingo dute, goizean. Ondoren, Uribe Kostako hautagaiekin bazkaltzeko aukera egongo da Gorlizen. Domekan, ordea, Agirre lehendakaria zena omenduko dute Algortan.

  Politika  Leioa 2015-04-15 11:35

Ruben Belandia izango da Esnatu Leioaren alkategaia

Ruben Belandia izango da Esnatu Leioaren alkategaia

Apirilaren 8tik 11ra bitartean Esnatu Leioak egindako hauteskunde primarioen emaitzak eskuan, Ruben Belandia Fradejas izango da aipatutako hautesleen elkartearen alkategaia, maiatzaren 24 udal bozketei begira. Besteak beste, Leioako Ezker Batua-Berdeak taldeko zinegotzia izan zen 2004tik 2007ko maiatzera arte. Ahal Dugu (Podemos) alderdiko kidea da hasiera-hasieratik; eta www.fueralacasta.org ustelkeriaren kontrako mugimenduan parte hartzen du.

  Politika  Leioa 2015-04-14 17:15

Hautagaien zerrenda prest dauka Leioako PSE-EEk

Hautagaien zerrenda prest dauka Leioako PSE-EEk

Leioako PSE-EEko batzordeak aho batez onartu du Juan Carlos Martinez buru izango duen hautagai-zerrenda. Maiatzaren 24ko udal hauteskundeei begira, "ilusioa eta eskarmentua" uztartzen dituen lista osatu dute sozialista leioaztarrek. Modu horretan, "kale egindako Pinosoloko kiroldegiaren eskandaluagatik oso ahulduta dagoen EAJren alternatiba" izan gura duen proiektua gauzatu dute, Leioako PSE-EEk dioenez.

  Politika  Erandio 2015-04-14 16:00

Elena Perez alkategai sozialistak “2.252 lehentasun" izango du: "Erandioko langabetuak”

Elena Perez alkategai sozialistak “2.252 lehentasun" izango du: "Erandioko langabetuak”

Erandioko PSE-EEk batzar irekia burutu zuen joan den zapatuan, eta bertan Elena Perez Barredo zerrendaburuak azpimarratu zuen bere udal proiektuak “2.252 lehentasun izango dituela, gure herriko langabetu denak”. Horrez gainera, zerbitzu sozialak hobetzea eta hainbat neurri hartzea proposatu zituen. Besteak beste, Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra (HAPO), Aparkatze plana eta Salburuarako hezegunerako etorkizun proiektua daude bere egitekoen artean. Asanbladan Idoia Mendia EAEko sozialisten idazkari nagusia ere izan zen.

  Politika  Uribe Kosta 2015-04-13 20:30

Eskualdeko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Eskualdeko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

EAJk atzo, domeka, aurkeztu zituen datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako Uribe Kostako zerrendaburuak. Alderdi jeltzaleak udazkenean abiatutako herriz herriko aurkezpen eta agerraldiei jarraipena eman zien, euren alkategaiek “inor bidean utzi barik” eskualdea hazi araziko dutela aginduz. Bertan izan ziren gaur egun alkate diren Maria Isabel Landa (Berango), Imanol Landa (Getxo), Arantza Etxebarria (Gorliz), Mari Carmen Urbieta (Leioa), Unai Andraka (Lemoiz) eta Javier Bilbao (Urduliz). Joseba Goikouria erandioztarra falta izan zen, jeltzaleen tradizioei jarraikiz Txorierriko eskualdean parte hartzen baitu. Aipatutakoakaz batera izan ziren Roberto Muñoz (Barrika), Elixabete Uribarri (Plentzia) eta Gontzal Hermosilla (Sopela) zerrendaburu berriak, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak lagunduta. Ekitaldia Sopelako udaletxearen ondoan burutu zuten. Plentziakoa legez, maiatzean eraikin hori berreskuratu gura dute jeltzaleek.

  Politika  Leioa 2015-04-08 17:35

Esnatu Leioa hautesleen elkartearen hautagaia erabakiko dute aste honetan

Hasiera batean Ahal Dugu (Podemos) alderdiak bultzatutako Esnatu Leioa hautesleen elkarteak hauteskunde primarioak egingo ditu egunotan Leioan, maiatzaren 24ko udal bozetarako nor aurkeztuko duten erabakitzeko asmoz. Aurkeztutako bederatzi hautagaietatik bat aukeratzeko bozkatu ahal izango da, gaurtik zapatura arte.

  Politika  Erandio 2015-03-27 15:40

Auzokideen ekarpenak kalean batuko ditu egunotan Erandioko EAJk

Auzokideen ekarpenak kalean batuko ditu egunotan Erandioko EAJk

Erandioko biztanleek udalerria hobetzeko izan ditzaketen ideia eta proposamenak ezagutu gura ditu bertako Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ). Asmo horregaz, gaur, bihar eta etzi iritzia emateko karpak jarriko dituzte jelkideek Altzagan, Astrabuduan eta Erandiogoikoan, hurrenez hurren. Joseba Goikouria alkate eta EAJren hautagaiak azaldu duenez, ekimenaren helburuak bi dira: "auzotarron benetako beharrei aurre egingo dion herri xaloagoa" lortzea eta bide horretan "Erandioko diseinuan auzokideen parte hartzea erraztea".

  Politika  Getxo 2015-03-20 13:30

Arantza Gutierrez izango da Getxoko EH Bilduko zerrendaburua

Arantza Gutierrez izango da Getxoko EH Bilduko zerrendaburua

Maiatzeko udal hauteskundeei begira, Arantza Gutierrez izango da Getxoko EH Bildu koalizioaren zerrendaburua. Hala berretsi zuten hilaren 13an egindako herri-bilgunean; horrez gainera, hauteskunde programan jarraitu beharreko puntu estrategikoak onartu zituzten. Hori guztia azaltzeko, agerraldi publikoa egingo dute bihar, hilak 21, Algortako San Nikolas enparantzan, 12:00etan. Bertan, Gutierrezegaz batera, Maitane Nerekan, Oier Iturralde eta Josu Unanue egongo dira.

  Politika  Getxo 2015-03-16 09:30

Marisa Arruek PPko hautagaia izateari uko egin dio

Marisa Arruek PPko hautagaia izateari uko egin dio

Marisa Arruek Getxoko PP utzi du. Joan den astean prentsaurreko batean jakinarazi zuenez, popularren hautagai eta buru izateari uko egin dio.

  Politika  Getxo 2015-03-13 11:27

Getxoko EH Bilduk hautagaien zerrenda berretsiko du gaur

Getxoko EH Bilduk hautagaien zerrenda berretsiko du gaur

Gaur, barikuagaz, Udal hauteskundeetarako Getxoko EH Bilduren hautagaien zerrenda eta Herri Programa berresteko asanblada irekia egingo dute Algortako Villamonte kultur etxean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan jarri dute, eta bertan, koalizio soberanistaren zerrenda eta programa aurkeztu eta bozkatuko dituzte.

  Politika  Leioa 2015-03-10 19:25

Zapatuan aurkeztuko dute Leioako EH Bilduren hauteskunde-programa

Zapatuan aurkeztuko dute Leioako EH Bilduren hauteskunde-programa

Larunbat honetan, martxoak 14, hurrengo udal hauteskundeetarako prestatutako herri programa jendaurrean aurkeztuko du Leioako EH Bilduk. Horrez gainera, hurrengo lau urtetan zinegotzi izateko hautagaiak iragarriko dituzte, Arkaitz Fullaondo buru dela. Leioaztarrekin batera egongo da Josu Imanol Unanue Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia. Ekitaldia 12:30ean izango da, Euskal Etxeen plazan.

  Politika  Uribe Kosta 2015-03-07 10:00

Uribe Kostak zinegotzi kopuru bera izango du udal hauteskundeen ostean

Uribe Kostak 150 zinegotzi izango ditu datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeen ostean. Gaur egun daukan hautetsi kopuru bera. Eskualdeak 171.183 biztanle ditu egun, udal hauteskundeak antolatzeko prozedurari jarraikiz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak pasa den barikuan baieztatu zuenez.

  Politika  Gorliz 2015-03-06 16:09

Josu Unanue: "Erregimen frankistaren arduradunek oraindik ere zigorgabetasunaz gozatzen dute"

Josu Unanue: "Erregimen frankistaren arduradunek oraindik ere zigorgabetasunaz gozatzen dute"

Matxitxakoko itsas batailan parte hartu zuten gudariak eta senideak omendu zituzten atzo, eguena, Gorlizen. Kandelaria Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldi horretan, besteak beste, Juan Azkarate Euzkadiko Gu­don­tzidiko bizirik gelditzen den azken gudaria eta Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduren hautagaia izan ziren. Unanueren hitzetan, “Euskal herritarron borondatearen eta izaeraren kontrako erasoen aurrean askatasunaren alde borrokatu zutenak guretzat eredu dira. Gizon eta emakume haien duintasunak argitzen du gure etorkizuneko bidea”. Halaber, koalizio soberanistaren hautagaiak salatu du erregimen frankistaren arduradunek oraindik ere “zigorgabetasunaz gozatzen” dutela. “Faxistek egin zituzten krimenak epaitu gabe jarraitzeak argi adierazten du espainiar estatuak oraindik demokraziarekin dituen zorrak”, gaineratu du.

  Politika  Getxo 2015-02-20 14:22

Javier Ruiz Bizkaiko ahaldun nagusi izateko PPren hautagaia

Javier Ruiz Bizkaiko ahaldun nagusi izateko PPren hautagaia

Javier Ruiz Egaña zinegotzi getxoztarra izango da PPren hautagaia Bizkaiko ahaldun nagusi izateko, Radio Euskadik atzo jakitera eman zuenez. Hala erabaki zuen arrastian Bizkaiko PPren Hauteskunde Batzordeak beren-beregi egin zuen bileran.

  Politika  Getxo 2015-02-19 15:44

Imanol Landa izango da berriro EAJren alkategaia

Imanol Landa izango da berriro EAJren alkategaia

Imanol Landa gaur egungo alkateak joan den apirilean jaso zuen Getxoko EAJren hiru uri-erakundeen babesa; izan ere, beste hautagairik ez zen proposatu batzarrean. Landa Getxoko alkate izendatu zuten 2007an; hala, bere hirugarren agintaldia egiteko aurkeztuko da maiatzeko udal hauteskundeetara.

  Politika  Getxo 2015-02-19 11:04

Getxoko Independienteak mugimendu ireki baten bila dabil

Getxoko Independienteak taldeak herritarrek sortutako mugimendua bultzatu gura du Udalean “alternatiba” bat izateko. Oraindik ere, ez dute maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagairik aurkeztu; hala ere, azaldu dutenez, “baliteke zer edo zer sortzea horietara aurkezteko”; izan ere, asanbladetan aukera hori aztertzen dabiltza.

  Politika  Leioa 2015-02-18 15:47

Esnatu Leioa herri-hautagaitza maiatzeko udal hauteskundeetara

Esnatu Leioa herri-hautagaitza maiatzeko udal hauteskundeetara

Ahal Dugu (Podemos) al­der­­diak otsailaren 10eko ba­tzar irekirako deialdia za­­­­bal­­du arren, maiatzaren 24ko udal hau­teskundeetara aurkeztuko duten herri-hautagaitza alderdi horretakoa ez dela i­­zan­go adierazi dute Pablo Iglesias bu­ru duen mugimenduaren in­gurukoek. “Leioa aldatzeko prest dauden he­rri­tar guztiona izango da”, Ruben Belandia Leioako Ahal Duguko kideak ze­haztu duenez. Atzoko bi­­le­ran, Podemosek ez zuen protago­nis­mo berezirik izan. Azken asan­blada horretan erabaki zituzten herri-hau­­ta­gaitzaren izena (Esnatu Leioa) e­ta oinarrizko plan­tea­menduak o­nar­tu zituzten. Hurrengo batzarra o­tsai­laren 24an egingo dute 19:00etan Lamiakoko kultur etxean.

  Politika  Leioa 2015-02-11 10:20

Arkaitz Fullaondo izango da Leioako EH Bilduren alkategaia

Arkaitz Fullaondo izango da Leioako EH Bilduren alkategaia

Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe izango da EH Bildu koalizioak 2015eko maiatzeko udal hauteskundeetarako aurkeztu duen hautagaia. 1980an jaioa, soziologoa da, eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea da Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan. 2011 urteaz geroztik zinegotzia da Leioako Udalean, besteak beste, Pinosoloko ikerketa batzordean parte hartuz.

  Politika  Erandio 2015-02-04 19:23

Joseba Goikouria alkategai izateko berretsi du EAJk

Joseba Goikouria alkategai izateko berretsi du EAJk

Joseba Goikouria egungo Erandioko alkatea datozen udal-hauteskundeetan berriz ere zerrendaburu jeltzalea izango da, berriki Erandioko EAJren tokiko hiru uri batzarrek, Erandio Landa, Altzaga eta Astrabuduakoak, aho batez alkatetzarako hautagai izendatu ostean.

  Politika  Leioa 2015-01-23 08:00

EH Bilduren herri programa lantzeko mintegi irekia bihar Leioan

Leioako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen herri programa osatzeko prozesu parte hartzailea martxan dauka. Horrenbestez, Herri Programa egiteko, zapatu honetan, urtarrilak 24, mintegi irekia egingo dute. Hitzordua 10:30ean jarri dute Errekalde plazako nagusien etxean eta, aipatu dutenez, "parte hartu nahi duen leioaztar oro ongi etorria da".

  Politika 2014-12-29 23:59

Motxiladunen turismoa erakarri nahi du Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sei hilabete baino gutxiago falta dira datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako eta alderdi gehienak ari dira jada beren posizioak hartzen. Getxoko PSE-EEren kasuan, Jose Luis "Txefo" Landa Artetxe aukeratu zuten alkategai pasa den azaroaren 30eko primarioetan. Orain dela egun batzuk, maiatzean aurkeztuko duen programa sozioekonomikoaren lehen zirriborroa plazaratu zuen Txefo Landak, Algortako Portu Zaharrean erdara hutsean egindako agerraldian. Zerrendatutako ildoak izan ziren hiritarren parte-hartzea, tokiko merkataritza, Ibarbengoako industrialdea, maila ertaineko turismoa, espekulazioaren aurkako neurriak, Emakumeen Etxea eta Algortako Portu Zaharrerako babesa. Agerraldiak Getxoko PSE-EEren batasuna irudikatu zuen, bertan aurreko alkategaia, Luis Almansa, eta primarioetako arerioa, Agus Ruiz, Landa babestuz agertu zirela. Argazkian, "Txefo" Landa.
  Politika 2014-12-17 02:04

Juan Carlos Martinez izango da Leioako sozialisten alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Carlos Martinez Llamazares 44 urteko zinegotzia, abokatua eta tokiko sozialisten zuzendaritzako kidea hautagai aurkeztuko du Leioako PSE-EEk, 2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako. Alderdiak bart aurkeztu du alkategaia herriko etxean eta bertan Martinezek berak alderdikideei azaldu dienez, hautagaitza "nire bizitzaren erronka nagusitzat" jo duela, "proiektuak ilusioa sortzen" dio. Gainera, azpimarratu duenez, Udal Gobernurako "itzelezko giza taldea" izango du, "partaide izan daitekeen alderdi politikorik onenarekin konprometitua". Bizkaiko PSE-EEren aburuz, Martinez "oso lotuta dago elkartasun proiektuekin eta justizia sozialarekin". Berak azaldu duenez, Caritasekin kolaboratu du Norabide ekimenean, gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan daudenak heziketan eta enpleguan laguntzeko. 1996tik da PSE-EEko kidea eta 2008tik zinegotzia Leioan. Argazkian, Juan Carlos Martinez gaurko hizketaldian / © Bizkaiko PSE-EE.
  Politika 2014-12-01 23:01

"Txefo" Landa izango da Getxoko sozialisten zerrendaburua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Luis Landa Artetxe, "Txefo", izango da datorren maiatzaren 24ko hauteskundeetan Getxoko PSE-EEk aurkeztuko duen alkategaia, 1999tik ardura hori izan duen Luis Almansa ordezkatuz. Horrela erabaki zuten atzo Algortako zein Areeta eta Itzubaltzeta / Romoko taldeetako militanteek, parte hartze handiz egindako primarioetan. Landak botoen %53,90 eskuratu zuen eta Agus Ruiz Estivariz Areeta eta Itzubaltzetako Talde Sozialistako idazkari nagusi eta zinegotziak, berriz, %44,68. Gauzak horrela, Landa, 56 urteko filosofia irakasle algortarra, udaletxera bueltatuko da, 20 bat urte beranduago. Izan ere, 1991n Euskadiko Ezkerrak lortu zituen zinegotzi bietako bat izan zen. 1993an, ordea, Euskadiko Ezkerra PSErekin batu zenean, Bizkaiko Ingurumen delegatu gisa lan egin zuen Jose Antonio Maturana sailburu sozialistaren taldean eta Patxi Lopezen Gobernuan ere Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoaren burua izan zen, URA agentziaren barruan. Bertatik arreta handia jarri dio Gobela ibaiari, besteak beste. Argazkian, "Txefo" Landa, ezkerrean, Rodolfo Ares aurkezten Algortako Herriko Etxean emandako hitzaldi batean / © Agus Ruiz.
  Politika 2014-11-25 17:45

Leioako Ahal Dugu egituratzeko asanblea egingo dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ahal Dugu (Podemos) alderdiak Leioan dituen militantziak zein zaleek batzar garrantzitsua daukate gaurkoan, udalerrian indar politikoa egituratzeko. Leioako Ahal Duguren taldeak zabaldu duenez, gaur, asteartea, tokiko herri kontseilurako eta idazkaritza nagusirako hautagaiei bermea emateko asanblada irekia izango da, iluntzeko 7etatik aurrera, Kultur Leioako 4. solairuan. Hasieran biltzarra Sakonetako erabilera anitzeko gelan egitekoa bazen ere, antolatzaileek aitortu dute aipatu lokala erreserbatzeko zailtasunak izan zituztela eta gaur bertan egin dute asanblada Kultur Leioara aldatzeko proposamena. Uribe Kostan eta Erandion lau dira egun Ahal Dugun dituen talde edo zirkuluak: Erandio, Getxo, Leioa eta Sopela. Azken horrek, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriak batzen ditu. Lau zirkuluek era koordinatuan lan egiten dute, Uribe Kostako Ahal Duguren izenpean. Adibidez, Estatu mailako alderdiaren antolakuntza proposamena landu zuten batera. Bestalde, bihar, goizeko 11:30ean, Iñigo Errejon Podemoseko zuzendaritzako kide eta Zientzia Politikan doktoreak "Crisis del Regimen y regeneracion democratica" izeneko hitzaldia emango du Leioa eta Erandioko campusean, Zientzia eta Teknologia fakultateko Paraninfoan. Argazkian, Iñigo Errejon / © Podemos.
  Politika 2014-11-19 17:30

Udal hauteskundeetarako herri programa prestatzen hasi da Leioako EH Bildu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2015eko maiatzeko udal hauteskundeetarako herri programa osatzeko asmoz, atzo abiatu zituen herri topaketa irekiak Leioako EH Bilduk. Hilaren 22ra bitartean, egunez egun gai desberdinak jorratzeko parada izango dute, "Leioa berria eraikitzeko" bidean. Atzokoan Kultura eta Euskara izan zituzten hizpide, San Bartolome auzoko kultur etxean egindako bilkuran. Bada, gaur, hirigintza eta auzoen egoeraren inguruan arituko dira, 19:00etatik aurrera, Pinuetako kultur etxean. Eta bihar herriko kirolariek eta kiroldegien erabiltzaileek esperientziak elkarbanatu eta beharrizanen inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute, ordu berean, Sakonetan. Besteak beste, kiroldegi berria, Sakonetaren egoera edo kirol taldeen nondik norakoaren inguruan jardungo dute. Hori guzti hori larunbatean borobilduko dute eraiki nahi duten "Leioa Berriaren" inguruan eztabaidatuz. Egun horretako hitzordua 10:30ean jarri dute Kultur Leioan. Argazkian, 2011ko udal hauteskundeei begira Leioako Bilduk egindako ekitaldi politikoa.
  Politika 2014-09-30 17:10

Jose Luis Bilbao ez da berriz diputatu nagusi izango

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi getxoztarrak iragarri du ez dela EAJren hautagai izango datozen maiatzeko foru hauteskundeetan eta legealdia amaituta ez duela karguan jarraituko: "Ez naiz hautagaia izango. Lehen mailako politika uztera noa buruas gora". 57 urte ditu eta haietatik hamaika jardun du Bizkaiko ahaldun nagusi, Josu Bergara ordezkatu zuenetik. Bilbaok Bizkaiko Batzar Nagusien osoko bilkura baliatu du atzera pausuaren berri emateko, gaur Gernikako Batzar Etxean ikasturtea zabaltzen duen politika orokorrari buruzko bilkuran. Gernikako arbolarengandik metro batzuetara, deklarazio publikoa egin du Bilbaok, urteko eta legealdiko balantzea eginez. Bizkaiko ahaldun nagusi bezala hirugarren legealdia bukatzear dagoenean, Bilbao bere ondarearen egoeraz ere mintzatu da, "kristalezko poltsikoak dituen politikari zintzoa" dela frogatzeko, eta "kontzientzia garbiarekin" doala ziurtatu du. Gaur zortzi, urriaren 7an, Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak jakinaraziko du nor izango den hautagaia Bizkaiko ahaldun nagusi izateko, baina zurrumurru gehienek Unai Rementeria Lehendakaritza Arloko diputatua eta bozeramailearen izena darabilte. Egun berean Bilboko alkategaia ere aurkeztuko dute. Jose Luis BIlbao kargu horretarako kinielatan agertu zen Azkunaren heriotzaren ostean. Argazkian, Jose Luis Bilbao.
  Politika 2014-06-19 17:41

Roberto Muñoz izango da Barrikako EAJren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Madariaga Marin Barrikako egungo alkate jeltzaleak ez duenez hauteskundeetan errepikatuko, EAJren Uri Buru Batzarrak beste hautagai bat aukeratu du, gehiengo osoz. Gaur "Deia" egunkariak zabaldu duenez, hurrengo alkategai jeltzalea Roberto Muñoz Garcia izango da, barne hauteskundeetan parte hartu duen hautagai bakarra. Muñozek 44 urte ditu eta Psikologian lizentziatua da. Barrikako udaletxea ondo ezagutzen du barrutik, izan ere, 2003an eta 2007an zinegotzi aukeratu zuten, Jose Maria eta Juan Jose Ezpeleta alkateekin, hurrenez hurren. 2011n, hiribilduko familia jeltzalea banatu zenean, Muñozek ez zuen parte hartu zerrendetan, ez ordura arte alkateorde izandako Madariagak zuzentzen zuen hautagaitza jeltzalean ezta Ezpeleta alkateak sortutako Barrikako independenteenean ere. Gauzak horrela, Madariagak boto bakar batengatik irabazi zion Bildu koalizioari. Muñozentzat "oso erronka garrantzitsua da EAJk Barrikako Alkatetza ostera ere lortzea". Bere asmoa "Barrikak aurreratzen eta auzotar guztion onerako hobetzen jarraitzea" da. Berea kudeaketa ona litzatekeela agindu du: "oinarrizko kontua da", adierazi du. Argazkian, Roberto Muñoz / © "Deia" egunkaria.
  Politika 2014-04-25 20:10

Gontzal Hermosilla izango da Sopelako EAJren hautagaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako EAJk argitu du jada nor izango den bere hautagaia datorren urteko udal hauteskundeetan, 2011ko bozetan Bilduk kendutako alkatetza berreskuratzeko asmoz. Gontzal Hermosilla izango da jelkide sopeloztarren zerrendaburua, "Deia" egunkariak zabaldu duenez. 35 urteko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna aho batez aukeratu du Sopelako Uri Buru Batzarrak. Horrenbestez, Uribe Kostako udalerrietako alkategaiak zeintzuk izango diren argituz doa Eusko Alderdi Jeltzaleak. Imanol Landa (Getxo), Mari Carmen Urbieta (Leioa), Arantza Etxebarria (Gorliz) eta Anabel Landa (Berango) egungo alkateak ere hautatu dituzte aho batez tokian tokiko uri buru batzarrek. Argazkian, erdian, Gontzal Hermosilla, Imanol Garai Sopelako azken alkate jelkideaz eta Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidenteaz inguratuta / © EAJ.
  Politika 2014-04-12 15:13

Mari Carmen Urbieta alkatea izango da Leioako EAJren hautagaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mari Carmen Urbieta Leioako egungo alkatea izango da bertako EAJren hautagaia datorren urteko udal hauteskundeetan. Alderdi jeltzaleak zabaldu duenez, Leioako EAJren Uri Batzarrak hori erabaki zuen atzo, "aho batez". Herriko batzokian egin zuten aurkezpen ekitaldia eta bertan, Leioako alderdikide eta alderdizaleez gain, Karmelo Sainz de la Maza alkate ohia eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea izan ziren. Aurkezpenean, alkatea hunkituta agertu eta bertaratuei eskaera egin zien "Leioa atsegin, hurbil eta ireki baten aldeko lanean jarrai" dezaten. Trukean, bere asmo ona agertu zien: "zuokin kontatu nahi dugu, denon artean, gure etorkizuna definitzeko". Urbietak "ilusioz" berritu nahi du du Alkatetzarekin daukan "konpromisoa". Bide horretan, EAJko alderdikide guztiei beren konfiantza eskertu zien. Bere mintzaldian "harro" agertu zen bere alderdiaz eta EAJren politiken "erdigunea pertsonak direla" azpimarratu zuen. Argazkian, Urbieta, ezkerrean, eta Atutxa atzoko ekitaldian / © Leioako EAJ.