Ekonomia 2017-02-01 12:29

LAB sindikatuaren 9. biltzar nagusia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia LAB

LAB sindikatuaren 9. biltzar nagusia martxan da

LABen 9. Biltzar Nagusia abiatu dugu. Maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen izango du azken geltokia kongresurako prozesuak eta ordura arteko dinamika Euskal Herriko eskualdeetan garatuko da, gurean ere bai.

  Ekonomia  Uribe Kosta 2017-01-31 10:17

Uribe Kostak 31 langabe kontratatuko ditu

Uribe Kostak 31 langabe kontratatuko ditu

Lanpostuak sortzea da Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udal-gobernuen lehentasuna garaiotan. Gaur egun 2.000 lagunetik gora langabezian dago eskualdean, azkenengo datuen arabera; hori dela eta, egoera horri aurre egiteko, Uribe Kostako Behargintzak 31 lagun kontratatuko ditu. Horietatik 23 obra publikoetarako peoiak izango dira, 2 igeltsero-koordinatzaile eta azken 6ak administrazio-lanetarako.

  Ekonomia  Sopela 2017-01-25 16:11

Sopela Business Market jardunaldia egingo dute bihar

Sopela Business Market jardunaldia egingo dute bihar

Eguen honetan, urtarrilak 26, Sopela Business Market jardunaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean; Sopelako Udalaren Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zinegotzigoak antolatu du. Agintari sopeloztarren berbetan, "enpresa eta inbertsoreen arteko topalekua izatea helburua dauka biharko foroak". Gaineratu dutenez, enpresen sustapena, finkapena eta hazkundea sustatu gura ditu. Jardunaldia 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da.

  Ekonomia  Getxo 2017-01-25 15:17

Sustapen ekonomiko eta iraunkorrari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Getxon

Sustapen ekonomiko eta iraunkorrari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Getxon

"Getxo 2020 arlo estrategikoak" izeneko sustapen ekonomiko eta iraunkorrari buruzko jardunaldia egingo dute otsailaren 2tik 15era bitartean, Getxo Elkartegian. Horren helburua da proposamen zehatzak aurrera eramatea, Getxo udalerrirako ezarritako arlo estrategikoetan ekimen ekonomikoak garatzen eta dinamizatzen lagunduko dutenak.

  Ekonomia  Gorliz  Sopela 2017-01-11 10:25

Langile bat hil da istripua izan eta bi astera

Langile bat hil da istripua izan eta bi astera

Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko gizon bat hil zen herenegun, urtarrilak 9, Gorlizen, banaketa egiten zebilela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez. Gaztea (A.R.J.) Sopelako Mec Mec pizzeriako langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilak 13, 12:30ean, Mec Mec pizzeriaren aurrean.

  Ekonomia 2017-01-11 09:59

24 urteko gazte bat hil da Gorlizen, lan istripu baten eraginez

Erabiltzailearen aurpegia LAB

Herenegun, A.R.J. 24 urteko langilea laneko istripuz hil zen. Istripua pasa den abenduaren 30ean izan zen, eta ordutik hona oso larria egon da. Gorlizeko Pizzeria Mec Mec enpresako langilea zen, eta abenduaren 30ean, istripua pairatu zuen azken banaketan. Gehiengo sindikalak elkarretaratze bat egingo du ostiralean, Sopelan, enpresaren egoitza nagusiaren aurrean.

  Ekonomia  Leioa 2016-12-26 21:45

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, bihar, Bizkaiko Zubian

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, bihar, Bizkaiko Zubian

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, martitzen honetan, abenduak 27, kontzentrazioa egingo dute Bizkaiko Zubian, Areetan, 11:00etatik aurrera; eta horren ostean, ibilaldia egingo dute lantegiraino.

  Ekonomia  Erandio 2016-12-19 19:03

Erandioko Udalak 19 langabetu gehiago kontratatu ditu

Erandioko Udalak 19 langabetu gehiago kontratatu ditu

Erandioko Udalak langabezian zeuden 19 herritarri behin-behineko lanpostu bana eman zien pasa den abenduaren 1ean; maiatzaren 31n bukatuko zaizkie kontratuak 18 peoiei eta apirilaren 30ean administrazio-laguntzaileari. Hala, 51 dira udal eta eskualde-programei esker aurten egin dituzten kontratazioak. Horretarako, 945.000 euro bideratu ditu Udalak.

  Ekonomia  Leioa 2016-12-13 17:38

Udal-aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Esnatu Leioa taldeak

Udal-aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Esnatu Leioa taldeak

Esnatu Leioa udal-taldeak osoko zuzenketa aurkeztu die 2017ko aurrekontuei, izan ere, "Gobernu-taldeak aurkeztu duen aurrekontu-proiektuak argi adierazten du beraiek ez dutela inolako asmorik Leioako herritarren zati handi batek langabezia, etxegabetze, eta pobrezia egonkortzen duten soldaten ondorioz dituen beharrei erantzuteko".

  Ekonomia  Leioa 2016-12-12 12:27

Vicrila lantegia ez ixteko eskatu dute leioaztarrek

Vicrila lantegia ez ixteko eskatu dute leioaztarrek

Elkarretaratzea egin zuten atzo, Leioan, Vicrila lantegia ez ixteko eskatzeko. Nekazaritza-azoka izan zen bulebar inguruan, eta Vicrilako langileek mobilizazioa deitu zuten; ia 200 lagunek bat egin zuten langileakaz.

  Ekonomia  Leioa 2016-12-07 12:00

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, domekan, Leioan

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, domekan, Leioan

Domeka honetan, abenduaren 11n, Vicrila enpresaren egoera salatzeko kontzentrazioa egingo da Leioan, 13:00etan, beharginek deituta. Gogoratzea egun horretan Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egingo dela Boulervard inguruan, urtero legez sasoi honetan.

  Ekonomia  Sopela 2016-12-06 13:39

Inklusio Sozio-laboralean Laguntza Plana abiatuko du Sopelako Udalak

Inklusio Sozio-laboralean Laguntza Plana abiatuko du Sopelako Udalak

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren bitartez eta Integrando Fundazioaren laguntzagaz, herriko 30 pertsona aukeratuko ditu “Inklusio Sozio-laboralean Laguntza Plana – PAIL SOPELA” garatzeko. Planaren helburua da parte-hartzaileen lan eta abilezia sozialak hobetzea, eta euren integrazioa bultzatzea. 
Proiektuak 6 hilabeteko iraupena izango du (ekainaren amaierara arte). Interesdunek izena eman dezakete abenduaren 12tik urtarrilaren 2ra, eskabidea udal-bulegoan aurkeztuz.

  Ekonomia  Erandio 2016-12-05 12:01

“Green Cádiz” ontzia uretaratu dute Erandion

“Green Cádiz” ontzia uretaratu dute Erandion

Pasa den bariku arrastian, abenduak 2, "Green Cádiz" hornidura-ontzia uretaratu zuten Erandioko Murueta ontziolaren instalazioetan. Hondakinak biltzeko ontzia Bilboko Green Bay Sur armadorearentzat eraiki dute. Lehen ontzia da portuan behar diren eragiketak egiteko diseinatu eta eraiki dutena Erandion. 68,2 metroko luzera dauka, 12 korapiloko abiadura har dezake eta 8 pertsonak osatzen dute eskifaia.

  Ekonomia  Getxo 2016-12-02 18:06

Getxo udalerri pilotua izango da Bizkaia Digital Market plataforma digitala martxan jartzen

Getxo udalerri pilotua izango da Bizkaia Digital Market plataforma digitala martxan jartzen

Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Kontseiluaren (CECOBI), Getxolan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak martxan jarri dute Bizkaia Digital Market merkataritza elektronikoaren plataforma. Horren esperientzia pilotua Getxo udalerriko establezimendu batzuekaz batera hasi da. Udalak CECOBIri 33.000 euroko diru-laguntza eman dio ekimen hori aurrera eramateko.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-24 10:22

Vicrilako langileek jendetza batu gura dute zapatuan, Bilboko manifestazioan

Vicrilako langileek jendetza batu gura dute zapatuan, Bilboko manifestazioan

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, zapatu honetan, azaroaren 26an, jendetza batu gura dute Bilboko kaleetan; 11:00etan manifestazioa egingo dute Moyua plazatik abiatuta, Arriaga antzokiraino.

  Ekonomia  Getxo  Uribe Kosta 2016-11-23 13:50

Ertzaintzak 20 euroko billete faltsuak atzeman ditu Bizkaiko hainbat saltokitan

Ertzaintzak 20 euroko billete faltsuak atzeman ditu Bizkaiko hainbat saltokitan

Bilbon, Barakaldon eta Getxon topatu dituzte; hori dela-eta, Ertzaintzak argi ultramorea erabiltzea aholkatu die merkatariei.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-21 17:38

Mobilizazioakaz jarraituko dute bihar Vicrilako langileek

Mobilizazioakaz jarraituko dute bihar Vicrilako langileek

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, martitzen honetan, azaroak 22, auto-karabana egingo dute inguruko herrietatik; goizeko 09:00etan abiatuko dira lantegitik. Zapatuan, ostera, jendetza batu gura dute Bilboko kaleetan; 11:00etan Moyua plazatik abiatuta, manifestazioa egingo dute Arriaga antzokiraino. "Aste-akabuan egitea erabaki genuen, langileok senideakaz batera parte hartu ahal izateko; bide batez, EAEn desindustrializazioa abiadura bizian ematen ari dela azaleratu gura dugu", adierazi du Iñaki Icaza Vicrilako langile-batzordeko presidenteak.

  Ekonomia  Erandio 2016-11-15 12:00

Enpresa-jarduerak sustatzeko laguntzak eska daitezke Erandion hilaren bukaera arte

Enpresa-jarduerak sustatzeko laguntzak eska daitezke Erandion hilaren bukaera arte

Erandioko Udalak enpresa-jarduerak hasteko laguntza eskatzeko epea zabalik dauka. Interesdunek azaroaren 30era arte izango dute laguntza eskatzeko epea. Gehienez jota, enpresa-proiektu bakoitzak 3.000 euro lortu ahal izango ditu.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-14 22:00

Vicrilako langileei elkartasuna eta babesa adierazi die Leioako Udalbatzak

Vicrilako langileei elkartasuna eta babesa adierazi die Leioako Udalbatzak

Gaur arrastian egindako ezohiko eta premiazko osoko bilkuran, Lamiakoko Vicrila lantegiko beharginen aldeko adierazpena onartu dute, aho batez, Leioako Udalbatza osatzen talde politiko denek; Alkatetzak proposatutako idatziari, babesa agertu diote EAJk, Esnatu Leioak, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Besteak beste, Leioako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio "akordio egokiak lortzeko helburua daukaten jarduera-prozeduretan parte hartzen jarraitzea, alde denen borondatea errespetatuz". Bitartean, bere eskumenen barruan, Vicrila kokatuta dagoen industria-zoruaren kalifikazioa ez aldatzeko konpromisoari eutsiko dio Udalak.

  Ekonomia  Uribe Kosta 2016-11-09 15:53

EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileak greban daude

EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileak greban daude

Protestak astelehenean abiatu ostean, barikura arte egingo dute greba EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek; ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak. Hiru dira langileen aldarrikapen nagusiak. Lehena da soldatak %2,5 igotzea, 2010etik langileek soldatak izoztuta baituzte.