api 24, 09:30 Berango
Itsasgora urpeko arrantzan espezializatutako denda berangoztarra da. Ana Ranero ugazabak azpimarratu du oso berezitutako negozioa dela eta bere bezeroakaz oso harreman ona duelako gustatzen zaiola. Internet da bere konpetentziarik gogorrena, baina, horren aurrean, berak aholkularitza eta ekipoa probatzeko aukera ematen dituela alderatu du.
api 22 Barrika
Barrikako Udalak lan-poltsa berria sortuko du, Obra eta Zerbitzuen Udal Brigadan aldi baterako beharrak beteko dituzten pertsonak kontratatzeko. Lanpostuari dagozkion eginkizunak bete beharko dituzte, eta, aurkeztu ahal izateko, ezinbesteko baldintza bakarra izango da B1 gidabaimena edo handiago bat edukitzea.