Ekonomia  Erandio  Getxo  Leioa 2016-07-14 10:30

Bilboko Portuko Agintaritzan praktikak egin ahal izango dituzte 18 gaztek

Bilboko Portuko Agintaritzan praktikak egin ahal izango dituzte 18 gaztek

Bigarren urtez jarraian, praktikak egiteko programa abian jarri du Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak. Besteak beste, unibertsitateko edo goi-mailako hezkuntza-zikloko titulua daukaten 32 urte baino gutxiagoko gazte langabetuei dago zuzenduta ekimena. Horrez gainera, fundazioaren patronatua osatzen duten bederatzi udalerrietako batean erroldatuta egon beharko dute hautagai denek; Erandio, Leioa eta Getxoko udalak dira kideetako batzuk. Irailaren 15ean bukatuko da eskaerak entregatzeko epea, eta urrian hasiko dira praktikak.

  Ekonomia  Urduliz 2016-07-11 16:05

Langile bat hil da Urdulizko Lointek lantegian

Langile bat hil da Urdulizko Lointek lantegian

Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, 49 urteko langile bat hil da gaur Urdulizko Lointek lantegian; Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berak baieztatu du beharginaren heriotza. Aipaturiko iturriaren arabera, Ertzaintzak 12:10 inguruan jaso du abisua pertsona bat lurrean zegoela esanez. Sorospen zerbitzuko kideak istripuaren tokira bertaratu direnerako, ordea, langilea hilda zegoen. Oraindik argitzeke daude istripuaren nondik norakoak.

  Ekonomia  Erandio 2016-06-29 14:20

CCOOk lan-kosteak murrizteko enpresen gogoari egotzi dizkio lan-istripuak

CCOOk lan-kosteak murrizteko enpresen gogoari egotzi dizkio lan-istripuak

CCOO sindikatuak deituta, gaur goizean 50 bat pertsona elkarretaratu da Axpeko Lidl supermerkatuaren aurrean, bertan 38 urteko behargin autonomo baten heriotza eragin zuen lan-istripua salatzeko eta hildakoaren lankideei eta senideei elkartasuna adierazteko. Era berean, Osalani eta Lan-ikuskaritzari exijitu diete Lidl eta azpikontratatutako Aypro enpresek izan dezaketen erantzukizuna "ahalik eta lasterren" argitzeko. Kontzentrazioan parte hartu dute, besteak beste, Elena Perez Erandioko alkateorde sozialista, Jorge Gonzalez zinegotzia (PSE-EE), Rafa Vaquero zinegotzia eta Ahal Duguko kidea, eta EH Bilduko hainbat ordezkari.

  Ekonomia  Erandio 2016-06-29 10:55

Erandioko lan-istripua Bilbon ere salatu gura du EH Bilduk

Erandioko lan-istripua Bilbon ere salatu gura du EH Bilduk

EH Bildu koalizioak Bilboko Udal Bozeramaileen Batzordea bil dadin eskatu du, atzo Axpen behargin bilbotar bat lan-istripuz hil zela salatzeko. Koalizio independentistak zabaldu duenez, "lan ezbehar-kopuruaren kontrako erakunde mailako aitorpena adostea" da pausu horren helburua.

  Ekonomia  Erandio 2016-06-28 18:17

Langile bat hil da Erandion, makina batek harrapatuta

Gaur arrastian, 36 urteko behargin bat zendu da Lidl enpresak Erandioko Axpe auzoan duen supermerkatuan. Albiste-agentzien arabera, lan-ezbeharra 15:25ak aldera jazo da. Ordu horretan, lokala zaharberritzeko pintura-lanak egiten zebilen kanpoko enpresa baten langile bat harrapatuta geratu da jasogailu batean. Bilboko bizilaguna da biktima. Osasun langileak bertaratu dira, baina gizonezkoa hilda zegoen daborduko.

  Ekonomia  Erandio 2016-06-17 20:24

Arkitekto teknikoen elkargoak Axpen batuko ditu bere jarduera denak

Arkitekto teknikoen elkargoak Axpen batuko ditu bere jarduera denak

Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak bere jarduera denak Axpen batzea erabaki du. Elkargoaren Batzar Nagusiak hartu zuen erabaki hori pasa den ekainaren 1ean. Gobernu Batzordeak egindako eskaerari, gehiengo zabal batek baietza eman zion, alderdi fisiko, ekonomiko eta komertzialak aztertu ondoren.

  Ekonomia  Erandio 2016-06-13 13:14

Erandioko Udalak 31 langabetu kontratatuko ditu 6 hilabetez

Erandioko Udalak 31 langabetu kontratatuko ditu 6 hilabetez

Erandioko Udalak langabezian dauden 31 auzotarri behin-behineko lanpostu bana emango die. Ekimena aurtengo Enplegu Planaren barruan dago. Daborduko, hainbat lanpostutarako izena eman, eta zozketan parte hartzeko epea zabaldu da.

  Ekonomia 2016-05-12 22:49

Errigora: kontserben kanpaina martxan

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Maiatzaren 24ra arte Nafar hegoaldeko uztako kontserba-loteak eskatzeko aukera izango dugu. Eskaera internet bidez formulario honen bitartez zein Lauaxeta euskaltegian bertan egin daiteke (Iparbide 6, Algorta), eta ekainaren 8an Lauaxeta euskaltegira bila joaten garenean ordaindu beharko dugu. Aurten, zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua daude aukeran. Eskutik eskura kanpainak kontsumo ohituretan […]

  Ekonomia  Leioa 2016-05-08 14:00

Lan-egutegiaz kexu dira Leioako udal euskaltegiko langileak

Lan-egutegiaz kexu dira Leioako udal euskaltegiko langileak

Leioako Euskararen Erakundeak martxoaren 21ean onartutako 2016ko lan-egutegiagaz ez daude ados Mastitxu udal euskaltegiko irakasleak eta administrazio-langilea. Udal agintariek ez dute gura izan plazaratutako ohar horren gaineko iritzirik eman: "orain, epaiketa-prozesu batean sartuta gaude gai horrengatik; eta, beraz, momentuz, ezin dugu adierazpenik egin", adierazi dute prentsa-zerbitzukoek.

  Ekonomia  Sopela 2016-05-08 12:00

Udarako 12 lagun kontratatuko ditu Sopelako Udalak

Udarako 12 lagun kontratatuko ditu Sopelako Udalak

Sopelako hondartzetako komunak eta dutxak garbitzeko 12 lagun (koordinatzaile bat eta 11 garbitzaile) kontratatu gura ditu Udalak, aurtengo udaldirako. Agintari sopeloztarrek gaineratu dutenez, kontratuak lau hilabeterako izango dira. Hala, beharginak hautatzeko prozesua hastea eskatuko diote Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  Ekonomia  Urduliz  Uribe Kosta 2016-05-04 14:03

Hazilan programa abiatu du Mankomunitateak, gazteak laneratzen laguntzeko

Hazilan programa abiatu du Mankomunitateak, gazteak laneratzen laguntzeko

Leioan eta Erandion aurretik egin duten legez, Uribe Kostako Mankomunitateko herrietan ere zabaldu dute 20 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako Hazilan laneratze-programan izena emateko epea. Urdulizko Udalak prentsa-oharrez jakinarazi duenez, Uribe Kostako Behargintzak ipini du martxan proiektua, Garapen garapen-agentzien euskal elkarteagaz batera.

  Ekonomia  Erandio  Getxo 2016-04-29 15:52

Getxoko komisariako ertzainen lan-baldintzak salatu dituzte

Getxoko komisariako ertzainen lan-baldintzak salatu dituzte

Erne eta ELA sindikatuek elkarretaratze bana egin dute gaur goizean Neguri eta Erandiogoikoko ertzain-etxeen aurrean, "Ez urratu lan-eskubideak adinagatik" goiburupean. Izan ere, Getxoko komisariako 187 ertzainen batezbesteko adina 53 urtekoa da, euskal Poliziaren media baino altuagoa, Ernek zabaldu duenez. Haietatik 67 agente adina dela-eta Egokitutako Zerbitzu Aktiboan (EZA) inskribatuta daude.

  Ekonomia  Sopela 2016-04-26 12:35

Lan-istriputan hildako sopeloztarrak gogoratuko dituzte etzi

Lan-istriputan hildako sopeloztarrak gogoratuko dituzte etzi

Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, lan istriputan hildako langile sopeloztarren omenezko lore-eskaintza antolatu du eguen honetarako, apirilak 28, Sopelako EH Bilduk. Ekimena Jauregizar plazan egingo dute, 18:30etik aurrera. Bereziki, 2010ean hildako udalerriko hiru beharginak gogoratuko dituzte.

  Ekonomia  Getxo 2016-04-19 10:40

Getxoko Udalak tasa eta zergen zati bat %0,65 igotzea proposatu du

Getxoko Udalak tasa eta zergen zati bat %0,65 igotzea proposatu du

Getxoko gobernu-taldeak udal tasa eta zergen zati bat %0,65 igotzea proposatu du, "udal zerbitzu guztietan epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko, inolako murrizketarik gabe, eta getxoztarren bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko beharrezkoak diren inbertsioak egiteko asmoz". Gogoratu dutenez, tasak eta zergak, oro har, izoztuta egon dira 2007tik.

  Ekonomia  Erandio 2016-04-15 11:23

Hazilan programan 22 gaztek eman dute izena daborduko

Apirilaren 5ean ipini zen martxan Hazilan proiektuaren lehenengo deialdia. Programaren hastapenean, goi-mailako ikasketak dituzten 20 eta 35 urte bitarteko 22 pertsonak eman dute izena, enpresetan praktikak egin ahal izateko. Erandioko Udalak zabaldu duenez, "ilusioz hasitako proiektu horren bitartez, udaleko enplegagarritasuna hobetzea espero" dute.

  Ekonomia  Erandio 2016-04-12 17:04

Erandio eta Barakaldo arteko bidariak heren bat jaitsi dira

Erandio eta Barakaldo arteko bidariak heren bat jaitsi dira

Sestaoko ACB enpresa geratuta dagoenetik, %30 murriztu da bidaiari-kopurua Erandio eta Barakaldo arteko gasoliozko batelean, Antonio Guerreiro pilotu eta Boteros del Nervion SL enpresa txikiaren bazkideak aitortu duenez. Bazkide bik mantentzen dute bizirik garraio-zerbitzua , astelehenetik barikura, goizeko 05:30etik gaueko 21:25era.

  Ekonomia  Erandio 2016-03-21 10:15

Erandioko merkatari-elkarteek hainbat deskontu eskaini dute

Erandioko merkatari-elkarteek hainbat deskontu eskaini dute

Erandio-Astrabudua merkataritzaren VISA txartela aurkeztu dute Erandio eta Astrabuduko merkatari-elkarteek eta Nafarroako Rural Kutxak. VISAgaz %8ko deskontuak egongo dira bazkidetutako dendetan, martxoan eta apirilean; Kutxaren Obietako bulegoan eskura daiteke.

  Ekonomia  Erandio 2016-03-02 18:15

Ferrovialek Siemsa enpresa erandioztarra erosi du

Ferrovialek Siemsa enpresa erandioztarra erosi du

Ferrovial Servicios enpresak akordioa itxi du Global Energy Services (GES) taldeagaz Erandion egoitza duen Siemsa enpresa eskuratzeko. Siemsa espezializatuta dago energia-, petrokimika- eta industria-sektoreetan zerbitzu teknikoak eskaintzen.

  Ekonomia  Getxo 2016-02-24 17:50

Subrogazio-eskubidea onartu diote Getxoko Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langile bati

Bizkaiko Epaitegiak subrogazio-eskubidea onartu dio Getxoko Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langile bati, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Langile hori 19 urtez aritu da zerbitzu horretan lanean. Sindikatuak azaldu duenez, zerbitzuaren esleipena hartu duen enpresa berria, Urgatzi S.L. , 2015eko irailaren 1ean hasi zen etxez etxeko laguntzaren zerbitzua ematen Getxon; eta langile hori, subrogatu beharrean, kaleratu egin zuen, zuzeneko pertsonala ez zelakoan.