Udal hauteskundeak 2015

Kanpainan hamar ekitaldi egingo ditu Erandion EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 13a, 16:55
Erandioko EH Bildu pasa den martxoan Altzagako azoka zaharrean egindako aurkezpenean.

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen harira, EH Bilduk hamar ekitaldi egingo ditu Erandion, hauteskunde kanpaina amaitu aurretik. Ana Crespo alkategaia eta Josu Unanue ahaldungai sostengatuko dituzte eguneroko koalizioko zaleek udalerriko kaleetan. Kanpaina ixteko Jado kalean egingo dute ekitaldi nagusia hilaren 22an.

Egitaraua

• Maiatzak 13, eguaztena: 18:00etan eskuorri-banaketa Astrabuduan.

• Maiatzak 14, eguena: 18:00etan eskuorri-banaketa Altzagan.

• Maiatzak 15, barikua: 20:00etan haima eta taloak Erandiogoikoan.

• Maiatzak 16, zapatua: 13:00etan haima Astrabuduan.

• Maiatzak 17, domeka: 13:30ean triki-poteoa Altzagatik.

• Maiatzak 18, astelehena: eskuorri-banaketa Altzagan, azokatxoaren gunean eta bilera, 19:30ean.

• Maiatzak 19, martitzena: 19:00etan eskuorri-banaketa Altzagan, metro inguruan.

• Maiatzak 20, eguaztena: 16:30ean eskuorri-banaketa ikastolarako bus geralekuan.

• Maiatzak 21, eguena: 07:30ean eskuorri-banaketa metro geltokietan.

• Maiatzak 22, barikua: 20:00etan itxiera ekitaldia Altzagako Jado kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun