Uribe Kosta jaietan 2015

Astrabuduko jaietako kontzertuak iragarri dituzte daborduko

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 26a, 12:45
Kresala taldeak barikuan joko du. © KRESALA

Abuztuaren 6tik 9ra izango dira Astrabuduko jaiak. Nork bere agenda denboraz antola dezan, Ulpiano Astrabuduko jai-batzordeak Mendiguren plazako kontzertuak iragarri ditu daborduko. Abuztuaren 6an, eguena, Tierra Kritikal bertako hip-hop taldeak emango die hasiera jaiei, Munza eta Denny Rosii DJakaz batera. Barikuan, Kresala taldeak berbena eskainiko du. Zapatuan, emanaldi hirukoitza izango da, La M.O.D.A., Alamedadosoulna eta Babel Covers-en kontzertuakaz. Eta dome­kan, Mike Kennedy Los Bravos taldeko kide izandakoa ekarriko dute, eta beragaz batera, Somas Cure, Radiocrimen eta Rat-Zinger taldeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun