Uribe Kosta jaietan 2015

Abiatu dira Arriagako jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 3a, 18:48
Lisker musika taldeak joko du zapatuan. © LISKER

Iaz baino egun bat gutxiago, gaurtik domekara ospatuko dituzte aurten Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaiak. Ohi legez, txupina, pregoia eta mezaz ireki dute goizean festaren lehen eguna. Jaiak laburtu izanak ez du ekarri ekimen gutxiago antolatzea, nahiz eta jokoak, jolasak, gastronomia ekitaldiak eta musika emanaldiak berrantolatu, jaiek bere horretan jarraituko baitute. Izan ere, iaz utzitako zapore onari esker, hainbat lagunek eta ekitaldik errepikatuko dute aurten: Oliver magoa, Triskele eta Lisker musika-taldeak, putxera lehiaketa, txorizo eta odoloste janak, herri-bazkaria, igel-tokako txapelketa, idi-probak eta Olgetan solas.

Egitaraua

Uztailak 3, barikua

  • 12:30 Txupina eta pregoia.
  • 13:00 Meza eta aurreskua.
  • 18:30 Mus azkarra.
  • 24:00 Gaupasa Alaikigaz.

Uztailak 4, zapatua

  • 11:00 Putxera lehiaketa, 14:30ak arte.
  • 12:30 Igel-tokako txapelketa.
  • 18:00 Idi-probak.
  • 24:00 Gaupasa Liskerregaz.

Uztailak 5, domeka

  • 12:00 Olgetan Solas kirol-jolasak.
  • 13:30 Oliver magoa.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 18:00 Erromeria: Triskele.
  • 20:00 Txorizo eta odoloste jana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun