Uribe Kosta jaietan 2015

Etzi abiatuko dira Asuako jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 15a, 13:15
Honat erromeria taldeak kontzertua emango du barikuan. © HONAT

Erandion hileko azken jaiak izateagatik, asuarrek serio demonio biziko dituzte festak: Astrabuduko jaiak heldu arte, ez da-eta besterik izango.

Datozen egunotan, festa gogoa ez da faltako Asuan. Aste akabutik aurrera, berriz, bi asteko baraua izango dute parrandazaleek Erandion. Hori dela eta, aurten ere gozagarri izango dira Asuako jaiak berezi egiten dituzten osagaiak: kontzertu animatuak, Honat eta Luhartz erromeria-taldeakaz; neska-mutilei jarritako arreta, tartean Xaiborren berbena; Apurtuarte futbol-taldeko beteranoen dema; Goi-Alde dantza taldearen erakustaldia –zapatuan, begiratu arretaz ea zenbatek egiten duen futbolean eta dantzan–, eta Erandioko Euskara Zerbitzuak antolatutako Olgetan Solas familia osorako kirol-jolasak, ondo pasatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko.

Egitaraua

Uztailak 17, barikua

  • 19:30 Kalejira eta suziri-jaurtiketa.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 24:00 Gaupasa, Honat taldeagaz.

Uztailak 18, zapatua

  • 11:00 Apurtuarteko beteranoen futbol-partida.
  • 12:00 Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak.
  • 14:00 Sukalki eta tortilla txapelketak.
  • 18:30 Euskal dantzen erakustaldia.
  • 20:00 Umeentzako berbena, Xaiborregaz.
  • 21:00 Txorizo-jana.
  • 24:00 Gaupasa, Luhartz taldeagaz.

Uztailak 19, domeka

  • 12:00 Meza, Udal Musika Banda eta luncha.
  • 15:00 Herri-bazkaria eta dantzatzekoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun