Kirolak  Erandio 2016-02-04 19:54

Betiko Neskak-en jokalari ohi bi, Espainiagaz

Oihane Hernandez Zurbano eta Damaris Egurrola Wienke Athletic Bko jokalariek parte hartu dute Espainiako 17 urte azpiko selekzioaren aurtengo lehenengo kontzentrazioan. Egonaldia urtarrilaren 25etik 27ra izan zen, Madrilgo Las Rozas herriko futbol-hirian.

Hernandez aurrelari sopeloztarra eta Egurrola erdilari gernikarra Erandioko Betiko Neskak taldearen jokalari ohiak dira. Hernandezek pasa den irailean aldatu zituen San Lorentzoko instalazioak Lezamakoengatik. Gainera, iaz ere Espainiako selekzioagaz jokatu zuen, 16 urte azpiko kategorian. Egurrolak, berriz, 2014-2015 denboraldian eman zuen jauzia, eta aurten partida bi jokatu ditu lehenengo taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa