Jasotako isuna errekurritu egingo du Cocina Central Goñik

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 17a, 17:07
Cocina Central Goñiren kamioi bat Algortan, 2011ko jantokietako greban.

Pasa den astean, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) zigorra ezarri zien zortzi catering-enpresari. Tartean, Cocina Central Goñi Erandioko sozietateari, 522.879,45 euroko isuna ipini zion.

Agintaritzaren arabera, gutxienez hamar urtez prezioak adostu zituzten zigortutako enpresek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko esleipenetatik diru gehiago lortzeko.

Cocina Central Goñi eta auziko beste enpresa biren jabe den Ausolanek ohar baten bitartez jakinarazi du inoiz ez duela egin lehiaren kontrakotzat jo daitekeen ekintzarik, 47 urtetik gorako ibilaldian. Ausolanen ustez, egiaztatu gabeko informazioan oinarritutako ebazpena izan da LEAk egindakoa; testuingurutik kanpo erabilitako hainbat datu oinarri hartuta. Horregatik, aipatutako isunak errekurritu egingo dituela iragarri du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun