Ferrovialek Siemsa enpresa erandioztarra erosi du

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 2a, 18:15
Siemsako behargin bi tentsio handiko linea batean lanean. © GES

Ferrovial Servicios enpresak akordioa itxi du Global Energy Services (GES) taldeagaz Erandion egoitza duen Siemsa enpresa eskuratzeko. Siemsa espezializatuta dago energia-, petrokimika- eta industria-sektoreetan zerbitzu teknikoak eskaintzen.

Siemsa 1982an sortu zen eta 57 milioi euroko fakturazioa izan du, batez beste. Bere bezero nagusiak Repsol, Petronor, Iberdrola, Endesa, REE, Dow, Cepsa, Basf, BP, Trilloko zentral nuklearra eta Acerinox dira. GES taldeko parte zen 2006tik, eta Erandiotik sare zabala osatu du Espainiako Estatuan. Besteak beste, Erandion egoitza duten enpresa bi hartu ditu bere gain Ferrovialen filialak: Global Energy Services Siemsa sozietateak eguzki- eta haize-plantak eraikitzen ditu; Siemsa Industriak industria-sektoreentzako instalazio elektrikoa ditu negozio-eremua. Siemsa Control y Sistemas, ordea, Tarragonan kokatuta dago.

Azken urteotan Siemsak krisialdia pairatu du. 2014ko udan, GESek 290 langile kaleratu zituen. Urte haren amaieran, Siemsa Industrialen fakturazioa 45 milioikoa izan zen; hiru urte lehenago 100 milioira heldu zen, 772 langileakaz. Urte berean, Global Energy Siemsak 98,5 milioi fakturatu ondoren, 18 milioi euroko galerak izan zituen, 1.443 beharginakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun