Erandioko Udalak 31 langabetu kontratatuko ditu 6 hilabetez

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 13a, 13:14
Hainbat emakume Erandioko Behargintzaren tailer batean. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udalak langabezian dauden 31 auzotarri behin-behineko lanpostu bana emango die. Ekimena aurtengo Enplegu Planaren barruan dago. Daborduko, hainbat lanpostutarako izena eman, eta zozketan parte hartzeko epea zabaldu da.

Oraingoz, gizarte-hezitzaile, peoi, etxez etxeko laguntzaile eta astialdiko begirale izateko inskripzioak egin daitezke. Gutunez auzokideei jakinarazitakoaren arabera, Erandioko Udalak "erandioztarron bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, udalerrian enplegua sustatzeko apustua egin du".

Udalaren apustu hori aurten 640.000 eurokoa izango da. Lanpostu denetan, uztailaren 1a hasiko dira beharrean, eta kontratuaren amaiera Gabon Zaharragaz batera helduko da. Kontratu denak jardunaldi osokoak izango dira, astialdiko begiraleenak izan ezik; horiek jardunaldi erdikoak izango baitira. Zozketan parte hartu ahal izateko, Erandion erroldatutako langabetuek inskripzio-orria bete, eta  Erandioko Behargintzan eman beharko dute, ekainaren 21eko 13:30era bitartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun