Txertatu Merkatuan gazteak laneratzeko egitasmoa abiatu du Erandioko Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 17a, 09:00
Hainbat gazte Behargintza gune batean. © LEIOAKO UDALA

Erandioko Udalak Txertatu Merkatuan izeneko programa martxan ipiniko du, 2018ra arte. Europar Batasunak babestutako ekimen horretan, dozena bat gaztek parte hartu ahal izango du urte bakoitzean. Egitasmoan parte har dezaketen neska-mutilak 16 eta 30 urte bitartekoak izango dira, udalerrian erroldatutakoak, eta, gehienez jota, Lanbide Heziketako lehenengo graduko titulua eduki ahal izango dute.

Gazteei trebatzaile bat ipiniko diete. Langabetuei euren interesak, trebetasunak edo zaletasunak baliatu, eta horiek lan-aukera bihurtzen lagunduko die trebatzaileak, banakako zein taldekako saioetan. Prozesua hasteko, gazte bakoitzaren egoera aztertzeko elkarrizketak eta talde-dinamikak egingo dituzte. Ondoren, formakuntza-tailerrak emango dizkiete, teknikoki trebatu eta jendarte-berrikuntzan ahalduntzeko. Erandioko Udalak egitasmoaren kostearen %8 besterik ez du bere gain hartuko, beste %92 Europako Gizarte Funtsak jarriko baitu. Bestalde, ekain honetan, Ekintzaileen Hilabetea izeneko ekimena garatzen dabil Udala. Ekintzaileak lanak sortzera bultzatu gura ditu, Erandioko Behargintzak eskaintzen dituen jardueraren hasierako laguntzak eta autoenplegu zerbitzua ezagutaraziz.

Argibide gehiagorako behargintza@erandioko-udala.net posta elektronikora jo daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun