Gazteentzako sukaldaritza- eta apainketa-ikastaroak, aukeran Erandion

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 18a, 12:00

Datozen asteotan, lau tailer eta ikastarotan parte hartzeko aukera izango dute gazte erandioztarrek, prezio merkean. Izan ere, 3, 4 edo 5 euro ordainduta, Gazteria Sailak antolatutako tailerretan eman dezakete izena. Ekainaren 28an eta 29an, kukuxumu eta lepokoen apainketa tailerrak izango dira, hurrenez hurren (inskripzioak, hilaren 20ra arte); hilaren 30ean, Andaluziako sukaldaritza ikas­teko aukera izango da (izen-ematea, hilaren 20ra arte); azkenik, uztailaren 1ean, Haitiko sukaldaritza izango da gaia, ekainaren 21a baino lehen izena emango dutenentzat.

Ikastaroak 17:30ean hasiko dira. Sukaldaritzakoak Altzagako Bekoa ikastetxean dira, eta apainketakoak, auzo bereko lehengo postetxean.

Inskripzioak Erandioko Udal Gazteria Arloan egin daitezke, edo honako bitartekoen bidez: 946 025 891 telefonoa edo gazteria@erandioko-udala.net posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun