Uribe Kosta jaietan 2016

Erandiogoikoan ere ospatuko dituzte Andra Mari jaiak

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 12a, 12:00
Kuadrillek paella egiten dakiten ikusteko aukera egongo da. © AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA

Abuztuaren 13an, zapatua, emango diete hasiera Andra Mari jaiei, Erandiogoikoan; astelehenera arte, ospakizunez gozatzeko aukera edukiko dute bertokoek zein auzora hurbiltzen direnek. Dantza-plaza, dastaketak, poteoa, neska-mutilentzako jarduerak eta gaueko dantzaldiak ez dira faltako, andramarietan zehar; kuadrillen arteko paella-txapelketa ere ez.

Andra Mari egunean izango da lehiaketa gastronomikoa: lagun-taldeei 12:00etan emango diete paella egiteko arroza; 14:00etan, berriz, egindakoa aurkeztu beharko du kuadrilla bakoitzak. Azkenik, 18:00etan banatuko dituzte sariak. Egun berean, Goi-Alde dantza-taldeak eskainiko du emanaldia. Hala ere, aipatu beharra dago behin-behinekoa baino ez dela bertoko jai-batzordeak zabaldutako egitaraua; oraindino antolaketa lanetan dabiltza eta aldaketa txikiren bat egon daiteke.

Egitaraua

Abuztuak 13, zapatua

12:00 Txupinazoa.
12:00 Kalejira txistulariakaz.
17:00 Dantza-plaza.
21:30 Saiheski-erre dastaketa.
00:00 Disko-festa.

Abuztuak 14, domeka

12:00 Poteoa txistulariakaz.
16:00 Puzgarriak.
21:00 Burruntzi-pintxoen dastaketa.
23:30 Erromeria.

Abuztuak 15, astelehena

11:00 Meza.
12:00 Kuadrillen paella-txapelketa.
12:30 Euskal dantzak: Goi-Alde.
16:00 Pailazoak.
20:00 Jaien akabua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun