Nazioarteko XXX. Folklore Jaialdia bihar, Erandion

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 20a, 12:15

Udaren bihotzean, eta inguruetako festa ugariez inguratuta, Erandioko Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Astrabuduan. Aurtengoa XXX. ekitaldia izango da, uztailaren 21ean, 19:30etik aurrera. Oraingoan, bertoko Trabudu Dantzari-taldeak eta Txiletik etorritako Temucoko balletak dantzatuko dute.

Batetik, Trabudu 1976an sortu zen, Astrabuduan, hemengo folklorea eta euskal tradizioak indartzeko. Gaur egun, taldeak 100 kide inguru dauzka, dantzari eta musikarien artean. Azaldu dutenez, bere helburuak betetzeko, Erandioko eta inguruko herrietako jai eta ekitaldi guztiakaz duen konpromisoari eutsi dio beti Trabudu taldeak. Trabuduk Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzak batzen ditu bere bilduma edo eskaintzan, tradizioari eta herri bakoitzeko moduei leial.

Bestetik, Temucoko ballet folklorikoa 1992an sortu zen, identitate nazionalaren berezitasunak bilatu guran. Taldea, batik bat, gazteek osatzen dute: folklorearen jagole eta hedapenari eskaini gura izan diote euren aisialdia. Antolatzaileen berbetan, Txileko kulturaren askotarikotasuna “ondoen” islatzen duen ballet-taldeetako bat da eurena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun