Uribe Kosta jaietan 2016

Asuarren txanda heldu da! Aste-akabu osorako jai-giroa

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 13a, 13:00
Jaiei amaiera emango diote Egan talde ezagunaren doinuakaz. © EGAN

Barikuan, uztailaren 15ean, 20:00etan txupina botatzeagaz batera hasiko dira Asuako jaiak. Sardina-janaren ostean, 21:30ean errezitaldia euskaraz egingo dute, eta gauerditik aurrera diskoteka.

Hilaren 16an, zapatuan, Apurtuarteko beteranoek futbol-partida jokatuko dute 11:00etan; ordu berean, ume eta familiei begirako Olgetan Jolas egitasmoko jarduerak hasiko dira, kirol-jolasak egingo dituzte, hain zuzen ere. Eta 12:00etatik aurrera, sukalkia. Arrastian, euskal dantzen agerraldia (18:30); disko-festan, DJ Xaboirregaz dantza egiteko aukera (19:30), eta indarra berreskuratzeko txorizo-jana egongo dira; eta, berriro ere, dantzatzeko aukera, Luhartz taldeak joko dituen kantuen doinura (00:00).
Domeka goizean, mezatara joango dira batzuk 12:00etan; gero, Erandioko Musika Bandaren kontzertua entzutera beste batzuk (12:30ean), eta nagusiek mokadutxoa doan jateko ahal izango dute (13:00). Gainerakoek 15:00ak aldera izango dute barruak betetzeko hitzordua, orduantxe jesarriko dira-eta herri-bazkariaren mahai bueltan. Ostera, arrastian, jaiei amaiera emango diote asuarrek ibilbide luzeko euskal talde ezagun bategaz: Egan taldearen erromeria 18:00ak inguruan hasiko da.

 

Egitaraua

  • Uztailak 15, barikua
    20:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
    21:00 Sardina-jana.
    21:30  Euskal errazitaldia.
    24:00 Diskoteka.
  • Uztailak 16, zapatua
    11:00  Futbol partida. Apurtuarteko beteranoak.
    11:00  “Olgetan jolas”. Familiarteko kirol-jolasak.
    12:00  Trikitixa.
    14:00  Sukalkia.
    18:30  Euskal dantzen erakustaldia.
    19:30 Dj Xaibor.
    21:30 Txorizo dastaketa.
    24:00 Erromeria, Luhartz taldeagaz.
  • Uztailak 17, domeka
    12:00 Meza.
    12:30 Erandioko Musika Banda.
    13:00 Nagusientzako lunch-a.
    15:00 Herri-bazkaria.
    18:00 Erromeria, Egan taldeagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun