Sinadurak batuko ditu egunotan Erandioko Gure Esku Dagok

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 25a, 17:05
Erandioko Gure Esku Dagok egindako ekimen bat, artxiboko irudian. © ERANDIOKO GURE ESKU DAGO

Erandioko Gure Esku Dago herri-ekimenak Altzagako sanagustinak baliatuko ditu sinadurak batzeko. Hala, bihar, barikuan, mahaia jarriko dute udaletxearen aurrean eta etzidamu, domekan, metro geltokiaren aurrean. Kasu bietan, 11:30etik 15:00etara egongo dira. Sinaduren bidez, erandioztarrek badute aukera atxikimendua emateko pasa den maiatzaren 20an Erandioko Gure Esku Dagok sostengatutako adierazpenari.

Sinadura-orriaren testua

2016ko maiatzaren 20an, Erandioko adin, pentsaera, eta izaera desberdinetako auzotarrok bildu ginen Pertsonen Erabakitzeko Eskubidearen inguruan berba egiteko eta bertan adostu genituen ideiak gure auzokide guztiei zabaldu nahi dizkiegu:

  1. Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da.
  2. Gure estatus politikoa eta gure etorkizuna erabakitzeko kontsultatuak izateko eskubidea dugu euskal herritarrok.
  3. Dagokigun eskubide hori gauzatzea lortu arte ilusioz lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, hau sinatzen dugun erandioztarrok.
  4. Ezinbestekotzat jotzen dugu akordio plurala lortzea erabakitzeko eskubidea bideratzeko.
    Erandioko bizilaguna naizenez eta aurretik aipatutako ideiekin bat natorrenez gero, sinatzen dut adierazpen hau.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun