Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2016

EH Bilduk mitina emango du Erandion zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 5a, 12:40
EH Bilduren Bizkaiko hautagaiak. EH BILDU

Zapatu honetan, hilak 10, EH Bildu koalizio independentistak Bizkai mailako mitina eskainiko du Erandioko Altzaga auzoan. Hitzordua 12:30ean ipini dute, udaletxearen aurreko Irailaren 23a plazan. Bertan berba egingo dute Jasone Agirre Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendaburuak, Oskar Matute Espainiako diputatuak eta Leire Pinedo legebiltzarkide sopeloztarrak.

"Hemen eta orain. Denon herria" goiburupeko ekimenaren ostean, independentziaren aldeko herri-bazkaria egingo dute, 14:30ak aldera. Bertan bazkaldu gura duenak aurretik izena eman beharko du, Altzagako La Plaza ostatuan edo Astrabuduko herriko tabernan. Inskribatzeko azken eguna eguena izango da. Koalizioak zabaldu duenez sukalki izango da menuan; 5 euro kostatuko du bazkaltzeak.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun