Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2016

Erandioko EH Bilduk Altzagan itxiko du hauteskunde-kanpaina

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 23a, 11:07
Erandio EH Bilduko hainbat kide eta zale. © ERANDIOKO EH BILDU

Gaur, barikua, azken eguna da Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpainan. Hori dela-eta EH Bildu koalizio independentistak mitin-jaia antolatu du iluntzean Donostian. Halere, Erandioko zaleek aukera izango dute jaialditxora joateko, udalerritik irten barik.

Erandioko EH Bilduk jakinarazi duenez, 19:30etik aurrera luncha izango da Altzagako Jado kalean eta ordu erdi beranduago hasiko da kanpaina-amaierako ekitaldi politikoa. Besteak beste, bertsoak, bideoak eta musika izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun