Fito eta Platero y Tú taldeen kantak entzungai gaur Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 23a, 18:27
Fito Cabralesen omenezko taldea da Wilson & Willsonetis. ALTERNA2

Astrabuduko Mendiguren plazak doinu ezagunez beteko da gaur iluntzean, 20:00etatik aurrera. Oholtzaren gainean Wilson & Willsonetis bandak joko du, Fito Cabrales eta Platero y Tú taldeen omenezko bandak.

Wilson & Willsonetis 2010eko otsailean sortu zen, Adolfo Cabrales "Fito" rock artistari tributua egiteko, blues eta rock & roll musikari handien eskutik. Izan ere, Wilson & Willsonetis taldeko musikariek aitortu dutenez, "tributua egiteko asmoz, kantuak eta horien aldaera denak ahalik eta gehien mimatzen saiatzen gara, bertsioak egiten ditugun musikaren antzeko soinua egiteko; gure gitarrek Fito eta Carlos Rayaren estilo berean egiten dute lan, eta material berbera (gitarrak, anplifikadoreak...) erabiltzen  ditugu, banda sendo eta biribila izanik, Fito & Fitipaldis taldearen estilo puruenean. Bestetik, saxoak melodiak definitzen ditu, Javier Alzolak bezala  baina onena, zalantzarik gabe, ahotsa da, izan ere, jendeak jarraitu egiten du, Fito Cabralesen oso antzekoa den ahotsa baitaukagu".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun