Lutxanako trena ez galtzeko moduko aplikazioa estreinatu du Euskotrenek

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 28a, 18:07
Lutxana-Lezamako lineako tren bat. © EUSKOTREN

Euskotrenek sakelako telefonoetarako aplikazioa abiatu du gaur. Aplikaziok trenbide eta tranbiako linea guztien gaineko ordutegiak, geltokiak edota irteteko geratzen den denbora moduko informazioak emango ditu, tartean Lutxana-Lezama linearen ingurukoak.

Bestalde, Euskotrenek jakinarazi duenez, alde berritzailea izango du garraio publikoko gainerako enpresen aplikazioen aurrean: SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera. Dei hori aktibatuz gero, abisua Euskotreneko kontrol postura ere iritsiko da, eta hori treneko edo tranbiako makinariagaz edo gidariagaz harremanetan jar daiteke berehala aurre egiteko. Konpainiaren arabera, "funtzionaltasun hori trenetan eta tranbietan gizabidearen aurkako edozein portaeraren gainean –liskarrak, zaratak eragindako eragozpenak edo eserlekuen gainean oinak jartzeagatik– Euskotreneko sistema zentralari komunikatzeko aukeragaz indartuta etorriko da. Euskotrenen egindako joan-etorrietan segurtasun bermatu nahi duten bi funtzionalitate horiek aktibatzeko beharrezkoa izango da erregistratzea, ezinbesteko zenbait datu emanez". Azkenik, zerbitzuaren hobekuntza lagundu ahal izango da iradokizunen, kexen edo esker onen izapide sistemari esker.

Android eta iOS mugikorrentzako gailuak dituzten Euskotreneko erabiltzaileek Euskotreneko aplikazio ofiziala eta doakoa jaitsi daiteke Google Play eta App Store denda birtualetatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun