Langile bat hil da Erandion, liztor asiarraren habia bat kentzen zegoela

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 29a, 18:43

Langile bat hil da gaur, eguena, 14:00ak aldera, Erandiogoikoan; liztor asiarraren habia bat kentzen zebilela eduki du istripua, Europa Press albiste agentziak zehaztu duenez. Hildakoa 33 urteko gizonezko bat da eta oraindino ez dute istripuaren zergatia argitu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, langilea istripua gertatu den lekuan bertan hil da, eta gorpua Institutu Anatomiko Forentsera eraman dute autopsia egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun