Asuako trenbidearen pasagunean kamerak ipiniko ditu ETSk

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 19a, 17:15

Euskal Trenbide Sareak Begicrossing izeneko kontrol-sistema instalatuko du; ikusmen artifizial adimenduneko teknologietan oinarrituta dago eta sei trenbide-pasagunetan ipiniko du; horien artean, Asuan.

Garraio-erakundearen arabera, "nabarmen hobetu ahal izango da trena errepideko ibilgailuekin eta oinezkoekin batera ibiltzen den puntu kritiko horietako segurtasuna". Aukeratutako sei puntuak trenbide bakarreko pasaguneak dira eta hesi bidezko babes-sistema duten. Gero, ETSren sareko beste trenbideen bide-gurutze batzuetara zabalduko dute sistema. Aurretik, teknologia hori probatu dute Basauriko Urbiko trenbide-pasagunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun