Bideen inbentarioaren bigarren fasea ikusgai ipini du Erandioko Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 19a, 17:22
Erandioko artxiboko irudia. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udalak informazio publikorako ipini du eskuragai "Segunda Fase del Inventario de Caminos de Titularidad Pública de Erandio" txostena. Dokumentu hori Sendo enpresak idatzi du; bertan, ikertutako bideen fitxak eta planoak jaso dituzte, kartografia historikoan, landa-azterketan eta hainbat lekukotasunetan oinarritutakoak.

Interesdunek dokumentua azter dezakete udal-bulegoetan abenduaren 15era arte. Era berean, alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Txosten-egileek eta udal-arduradunek berbaldia emango dute azaroaren bigarren hamabostaldian, Erandiogoikoko zentro soziokulturalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun