Kirolak  Erandio 2016-10-20 17:23

Egurrola eta Hernández finaletik kanpo geratu dira

Oihane Hernández eta Damaris Egurrola Erandioko Betiko Neskak taldeko jokalari ohiak Emakumezkoen 17 urte azpiko Munduko Futbol-txapelketaren finaletik kanpo geratu ziren pasa den astelehenean, jokatu barik. Hortaz, jokalari biek brontzezko domina irabazteko aukera izango dute bariku honetan, 16:00etan, Venezuelaren aurka.

Egurrola eta Hernández finaletik kanpo geratu dira
Oihane Hernández, Damaris Egurrola eta Espainiako selekzioaren beste jokalariak Ammanen. © ESPAINIAKO FUTBOL SELEKZIOA | Ikusi handiago | Argazki originala

Ohiko zuri-urdinak eta gaur egun Athleticeko jokalariak Jordanian daude egunotan, Espainiako selekzioagaz batera. Eurekaz badira beste zuri-gorri bi: Leyre Monente eta María Blanco. Euretako batek ere ez zuen parte hartu Japoniaren aurkako asteleheneko partidan. Espainiako selekzioak 3-0 galdu zuen. Espainiarren erronka ez zen erraza, Japonia baita munduko kopa altxatzeko selekzio faboritoa. Asiakoak finalaurrekora ailegatu ziren jokatutako lau partidak irabazita; Amerikako Estatu Batuak, Ghana, Paraguay eta Ingalaterra, azken hori final-laurdenetan. Astelehenean, Takahasik estreinatu zuen markagailua, 14. minutuan. Handik aurrera partida aldats gora ipini zitzaion Espainiako selekzioari. Bigarren gola Lucía Rodríguez Espainiako kapitainak sartu zuen, bere atean. Azkenik, Takahasik bere bigarren gola sartu zuen, partida amaitzeko 15 minutu falta zirenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa