Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira Altzagan zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 21a, 12:00
Altzagako La esperantza etxe-merkeen taldea 2006an. CC-BY-NC-SA JORGE GONZALEZ

Zapatuan, hilak 22, bisitaldi gidatua izango da Altzagan, Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan. Goizeko 12:00etatik aurrera, Erandioko emigrazioen historia ezagutzeko aukera egongo da, Erandioko udaletxetik irtengo den txangora batuz gero.

Taldeak lantegien eta langileen etxeen eredu bi bisitatuko ditu. Hala, ezagutuko dituzte XIX. mendearen amaieraz geroztik Erandiora bizitzera eta lan egitera etorri ziren langileak hartzeko eraiki ziren etxebizitza-eredu desberdinak. Gidak azalpenak gaztelaniaz emango ditu. Bisitarako leku-kopurua mugatua da eta beharrezkoa da aurretik izena ematea, 944 890 140 telefonoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun