Cabarcenora joateko txangoa antolatu du LKT kultur taldeak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 22a, 11:00
Zebrak Cabarcenon. ASIER SARASUA ARANBERRI

Kantabriako Cabarceno natura-parkea ezagutzeko txangoa egingo du Lutxanako Kultur Taldeak, datorren azaroaren 6an, domekan. Egunpasa hori goizeko 09:00etan hasiko da, ordu horretan hartuko baitute autobusa Lutxanako autobus-geralekuan. Cabarceno parkera bisita egin ostean, Lutxanara bueltatuko dira 19:00ak aldera.

Bisitariek parkean bazkalduko dute, bakoitzak bere janaria eroanda. Izen-ematea urriaren 30era arte edo 50 lekuak bete arte egin daiteke, elkartearen 675 082 662 telefonora deituz. Prezioak honakoak dira: 0 eta 3 urte bitarteko umeak, doan; 4 eta 12 bitartekoak, 6 euro; gainontzekoak, 15 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun