Kultura  Erandio 2016-10-26 17:37

Erandioko berbalagunek mihia astintzeko izen-ematea bete dezakete daborduko

Ikasturte berriagaz batera, Erandioko Berbalagun egitasmoa martxan dago, Berbots euskaltzaleen topaguneak antolatuta. Leire Hernandez dinamizatzaileak gogora ekarri duenez, "astean behin, ordubetez, euskara egunerokotasunean praktikatzeko aukera" ematen du proiektu horrek.

Erandioko berbalagunek mihia astintzeko izen-ematea bete dezakete daborduko
Berbalagun-talde bat, iaz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hala, interesdunek "Erandioko edozein auzotan euskara praktikatu ahal dute", Berbalagun egitasmoan parte hartuz. Horren funtsa da "euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak ohiturarik ez dutenakaz elkartzea. Edozeinek parte har dezake: euskaldun zaharrek, euskaltegietako ikasle ohiek, irakasleek...", Hernandezek azaldu duenez. Modu horretan, ikasitako euskara, norberaren "inguruan praktikan ipintzeko aukera" eskaintzen diete parte-hartzaileei, "euskaldunak ezagutzeko eta euskaldun sarea" nork bere auzoan osatzeko aukera emanez.

Daborduko izena eman daiteke 667 995 716 telefonora deituz edo whatsapp-mezuren bat bidaliz edo berbalagunerandio@gmail.com posta elektronikora mezuren bat igorriz. Urte osoan egongo da zabalik izen-ematea.

Ekimenaren kartela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa