Ekonomia  Erandio 2016-10-26 17:52

Gardentasuna eskatu du GES Enekuriko Lan Batzordeak

Global Energy System (GES) nazio­arteko enpresak Enekurin duen lantegiko Lan Batzordeak gardentasuna eta soldatak bermatzeko eskatu ditu, enpresaren salmenta-prozesuan. Eskaera egin die 3i inbertsio-taldeari, GESen zuzendaritzari, balizko eroslea den Cristian Lay industria-taldeari eta Eusko Jaurlaritzari.

Gardentasuna eskatu du GES Enekuriko Lan Batzordeak
GES taldeko egoitza, Enekurin. © CARWAGEN TALDEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Eguzki- eta haize-parkeak eraiki eta mantentzen dituen enpresak uztailean iragarri zuen enplegu-erregulazio txosten bat. Horren arabera, Enekuriko egoitza sozialean 200 beharginetatik 96 langilek lana galduko lukete. Estatu-mailan ere beste 531 langile kaleratuko lituzkete.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa