Erandioko Udalbatzan deitu dute Altsasuko "preso politikoen" aldeko manifestaziora joatera

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 25a, 18:00
Altsasuko atxilotuen aldeko pintaketa Altzagan, atzo.

Erandioko Udalbatza egin zen atzo, eguenean. Bertan, udal gai-zerrendatik kanpo, Iker Jalon EH Bilduren zinegotziak gogoratu zuen bihar, zapatua, manifestazioa izango dela Altsasun, "muntaia" poliziala, politiko eta mediatikoaren ondorioz espetxeratuen askatasuna aldarrikatzeko. Horregatik, erandioztar denak gonbidatu zituen "preso politiko" horiekaz bat egin eta Altsasura hurreratzeko.

Aurretik, Kalezulo gaztetxeak ere bat egin zuen atxilotuakaz eta Guardia Zibila Euskal Herritik ateratzea eskatu zuen.

Manifestazioa zapatu honetan izango da, azaroaren 26an, eguerdiko 13:00etan, Altsasun bertan. Bertako Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek Euskal Herri osoko herri guztietara zabaldu gura izan dute bertan parte hartzeko deia.

Pintaketa, ezabatuta

Aurreko egunotan egindako pintaketaz gaur arrastorik ez zen geratzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun