Maider Briongos erandioztarra Euskadiko txapeldunordea da squashean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 16:00
Finalisten talde-irudia. © JESICCA LORENZO - EUSKADIKO SQUASH FEDERAZIOA

Maider Briongos gazte erandioztarra, Benedikta Squash Klubeko jokalaria, Euskadiko squash-txapeldunordea da maila absolutuan.

Briongosek finalean galdu zuen Laura Sáez gasteiztarraren aurka, pasa den azaroaren 19an. Biak ala biak ziren faboritoak txapela janzteko. Sáezek aurre hartu zion hasieratik eta 3-0 nagusitu zitzaion Briongosi, bere eskarmentu handiagori esker. Txapelketa Euskadiko Squash Federazioak antolatu zuen, Irungo Artaleku eta Hondarribiko Hondartza kiroldegietan. Gizonezkoetan Alberto Ferreirok lortu zuen garaipena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun