Euskarak 365 egun

Erandiok pauso bat aurrera eman gura du euskararen erabileran

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 1a, 11:47
Ohi bezala, aurretik erosi behar da kantu-afarirako txartela.

Euskararen aldeko jarrera izatetik, euskara erabili eta euskaraz bizitzera pasa gura dute.

Erandioko euskaltzaleek Euska­raren Nazioarteko Egunerako egitarau zabala antolatu dute. Hala abenduaren 1ean, eguenean, berbodromoa egiten hasi dira Altzagako azoka zaharrean. Arrastian, Irailaren 23a plazan umeentzako tailerrak, kantuak eta txokolate-jana izango dira. Kalezulo gaztetxeak 21:30etik aurrera antolatu ditu azken pintxo-potea eta bakarrizketa.

Hurrengo egunean, barikuan, Erandiogoikoko Gizarte Etxeak euskarazko ekitaldiak antolatuko ditu 17:00etatik aurrera: umeentzako tailerrak, Maddi eta txalaparta antzezlana, bertso-papera, dantza modernoa, pandero-joleak eta kalejira. Ondoren, 19:45ean, Euskadi plazan izango dira ekitaldia eta triki-kanta-kalejira. Gaueko 10:00etan kantu-afaria izango da Dandaka jatetxean; txartelak salgai daude daborduko.

Zapatuan, eguerditik aurrera Astrabuduan ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Besteak beste, 13:00etan berbalagunak batuko dira eta ondoren izango da ekitaldi nagusia, “pauso bat aurrera” emateko gonbidapena zabaltzeko.

Ekimenen kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun