Azaroaren 25a Uribe Kostan

Matxismoak hildako emakumeak oroituko dituzte Altzagan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 1a, 12:42
Zenbait andra, lorategi-proiektuari begira.

Altzagako emakumeen elkartearen ekimenez, lorategi batek gogora ekarriko ditu indarkeria matxistaren eraginez Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan matxismoak hildako emakumezkoak. Lorategia Tartanga kalearen eta San Agustin plazaren arteko berdegune batean ipiniko dute.

Bertan, hildako emakume bakoitzeko esku more bat landatuko dute. Emakumeen elkarteak pasa den azaroaren 25ean aurkeztu zuen ekimena. Egun horretarako prest egon zedin gura zuten, baina, azaldu dutenez, Udalak esan zien "aurrekonturik ez zegoela".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun