Bilboko Ospetsu izendatu dute Xabier Kintana euskaltzain erandioztarra

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 1a, 21:09
Bilboko Udalak urtero izendatzen ditu Bilboko Ospetsuak. © BILBOKO UDALA

Xabier Kintana Urtiaga euskaltzain erandioztarra Bilboko Ospetsu izendatu du aurten Bilboko Udalak, Juan Mari Aburto alkateak berak jakinarazi duenez. Bilboko Udalak, sari horren bitartez, euren ibilbidean hiriaren izen ona zabaldu duten pertsona edo erakundeen lana saritzen ohi du.

Bilbon jaiotako Kintanagaz batera, ohore bera izan dute Jose Angel Iribar "Txopo" atezainak, Sara Estévez lehenengo emakumezko kirol kazetariak, Jose Antonio Garrido Gamesako presidente ohiak eta Begoña Rueda Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko kideak.

Saria 2001ean hasi ziren ematen, eta Juan Mari Aburtoren taldeak berriro ekin dio lan horri, "Bilboko historia ibilbide eredugarri eta nabarmenekin aberasteko eta, aldi berean, Udalak eman dezakeen sari garrantzitsuenaren bidez esker onak emateko eta ibilbide horiek saritzeko".

Bilboko Ospetsuen zerrendan, aurtengo bost sarituak barne, 89 lagun daude: musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialarik, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak…

Sarituen zerrenda

  • 2001 urtea: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
  • 2002 urtea: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
  • 2003 urtea:Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
  • 2004 urtea: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Cáritas Diocesana.
  • 2005 urtea: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfoikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Galería Aritza.
  • 2007 urtea: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
  • 2008 urtea: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato "Fito", Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
  • 2009 urtea: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz Ikastetxea, Bilboko Kontsul Multzoa, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
  • 2010 urtea: Zientzia Medikoen Bilboko Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
  • 2011 urtea: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
  • 2012 urtea: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpikaleetako Txikiteroak. Hiribilduaren Enbaxadorea 2012 Athletic Club.
  • 2013 urtea: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
  • 2014 urtea: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
  • 2015 urtea: Martina de Zuricalday Bilbao Gozotegiak; Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.

Xabier Kintana

Xabier Kintana Euskaltzaindiko akademikoa izateaz gainera, ikertzaile, eta idazlea ere bada. "Euskararen erabilera sustatu eta eskubideak zaintzeagatik" izendatu dute Bilboko Ospetsu.

Gabriel Arestiren lagun-mina eta euskaldunberria, Iralako poeta bezala. Beragaz argitaratu zuen 1970ean "Batasunaren Kutxa". Euskaltzaindiko akademiko eta gaur egun idazkari Xabier Kintanak (Bilbo, 1946) Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean hasi aurretik.

1977az geroztik, jadanik Euskal Herriko Unibertsitate (EHU) barruan, hainbat lan burutu ditu: euskara irakasle, Euskararako Kabinete Teknikoko zuzendari eta Euskal Hizkuntza eta Literatura irakaslea Irakasleen Eskolan. Horregaz batera, zubiak eraikitzen zituen euskal kulturaren, kultura hebrearraren eta georgiarraren artean, eta unean uneko komunikazio beharretara egokitutako hiztegien argitalpena sustatu zuen

Fikziozko hainbat lan argitaratu ditu, ehunka artikulu hainbat komunikabidetan, eta euskal kulturaren izen handien bizitza eta lana ezagutarazteko monografia ugari. Horrezaz gain, Kintana pentsamendu eta literatura unibertsalaren euskarazko itzultzailea ere bada, eta "Vasconum Linguae Primitiae", euskaraz inprimatutako lehen liburua, beste hizkuntza batzuetara itzultzeko sustatzailea.

Kintana eta Euskaltzaindiaren harremana 1966an hasi zen, Akademiako kide izendatu zutenean. 1993an, Euskaltzaindiko osoko kide izendatu zuten eta 10. besaulkia esleitu zioten, Bilbon bizi zen Eusebio Erkiaga lekeitiarraren ordez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun