Erregeen kabalkada itsasadarretik helduko da Astrabuduara. Bertan, honako ibilbidea egingo dute, Gazte Unamaz Alkartuak elkarteak gidatuta: Aldaieta, Madaripe, Meso, Oleaga, San Lorentzo, Meso, Txakurzulo, Etxegorri, Aldaietabidea, Karl Marx eta Consulado. Azken gunean harrera egingo diete umeei eta beraiekaz batera argazkiak aterako dituzte. Era berean, bertan Gabonetako kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikaskideek.
18:30ean, desfilea Altzagan izango da, Jado ikastetxetik. Erregeei gutunak emateko aukera izango da eta bertaratuko direnei txokolate-jana emango diete eskolako patioan Erandioko Kabalgata Jado Ikastetxekoek. Honakoa izango da kabalkadaren ibilbidea: Tartanga 13, Geltoki, Jado, Jose Luis Goioaga, Obieta, Geltoki eta Tartanga 13.