Amaituta dago umeen jolasguneko estalkia, Erandiogoikoan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 18a, 16:46
Egoitz Bilbao eta Itxaso Martiarena zinegotziak Mentxakenan, parkearen estalkia aurkezten. © ERANDIOKO UDALA

Daborduko amaitu dira lanak Erandiogoikoko Mentxakena kaleko ume-parkearen jolaslekuan. Hala, neska-mutilek lasai jolas dezakete euriari kasu egin barik, euren buruen gainean estalki zeharrargi batek 200 metro koadrotan babesten dituelako.

Ekimen horretarako 60.348,05 euro bideratu zituen Erandioko Udalak, BEZa barne. Itxaso Martiarena eta Egoitz Bilbao zinegotziek azaldu dutenez, lanek jolaslekua babesteaz gainera, kontuan hartu dute gunearen argitasuna, bere horretan mantentzeko. Obra auzokideek eskatu zuten, aurretik ez baitzegoen estalitako gunerik 12 urtez azpiko gaztetxoentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun