Inun kantautorea izango da barikuan Kalezulon

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 2a, 11:15
Mikel Inunziaga kantautorea, artxiboko irudian. © INUN

Bihar, barikuan, afari akustikoen beste saio bat izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, Altzagako Jose Luis Goioaga etorbidean. Gonbidatutako musikaria Inun kantautorea izango da, Mikel Inunziaga zornotzarra. Ekimena 20:00etan hasiko da, ohiko txikiteoagaz; ondoren afaria izango da eta 22:30ean hasiko da kontzertua. Ohi bezala, begetalezko eta haragizko hanburgesak aukeran izango dira.

Inunziagak espainolez abiatu zuen bere kantautore-ibilbidea, baina berak aitortu duenez, hizkuntz txipa aldatzea erabaki zuen: "lehen ez nintzen kontziente euskara sustatzeak dakartzan gauza on guztiez. Euskara sustatzea nork berea zaindu eta transmititzea da, txikia zaintzea. Hori eta askoz gehiago da euskaraz egin eta abestea. Lehen ez nintzen horren jabe; orain, zorionez, bai". Hala, disko bi kaleratu ditu euskaraz orain arte: "Berreginez" lana 2013an, pop doinuez armatuta; eta Hiru urte beranduago, "Da nola", Karmele Igartua, Bernardo Atxaga eta beste zenbait euskal idazleren poemak musikatuta.

Karen bideoklipa (© INUN - JON ARANO)

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun