Euskara bultzatzeko aurtengo kudeaketa-plana aurkeztu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 9a, 17:35
Erandioko Berbodromoa.

Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren aurtengo Kudeaketa Plana aurkeztu du Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Egokiñe Angulo zinegotzi jeltzaleak zuzendutako arloak hiru berritasun nagusi ekarri ditu 2017an. Alde batetik, Zapatutan eta Zapatutan Olgetan ekimenak martxan ipini dituzte, "euskararen erabilerarako" daborduko "dauden sozializazio-guneak baliatzea eta berriak sortzeko" asmoz; Zapatutan Olgetan egitasmoak "talde txikietan eta familia giroan euskaraz jolasteko eta kantatzeko guneak" eskaini ditu urtarrilean. Beste alde batetik, Antzerki EguEnak ekintza berriaren bitartez, "aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartu" gura du Euskara Zerbitzuak.

Erandioko Udalak iaz luzatu zuen udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, 2017ko abendura arte, Eusko Jaurlaritzak martxan ipinitako ESEP plangintzagaz bat eginda. Erandioko Planaren ebaluazioa aurten egingo da, udaletxean zein kalean.

Kudeaketa Plana

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun