Altzagako jaiak antolatzen hasiko dira martitzenean

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 18a, 12:00
Kuadrillak dira Altzagako jaien oinarria.

Erandioko jai-batzordeak Altzagako San Agustin jaiak antolatzen hasteko deia egin du. Horretarako lehenengo batzarra martitzen honetan ipini dute, otsailaren 21ean, 19:30ean, Bekoa ikastetxean. Jai-batzordeak gogorarazi duenez, "2016. urteko jaietan aipatu genuen moduan, jai-batzordeak jende berriaren konpromisoa eta lana ezinbestekoa izango du aurtengo jaiak antolatzeko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun