Ludoteka-txartela emango diete ume erandioztarrei

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 15a, 17:31

Erandioko ludoteketara jolastera doazen neska-mutilek laster jasoko dute txarteltxo bana. 100 bat izaten dira Astrabuduko eta Altzagako aisialdi-zentroetan jolasten duten hiru eta hamar urte bitarteko ume eta gaztetxoak.

Txartel horietan, argazkia eta izen-abizenakaz batera, egongo dira Ninja Dortoken ondoren ume erandioztarrek gogokoen dituzten dortokak: Agustina eta Lorentzo. Baina umeei bost axola zaizkien beste datu batzuk ere batuko ditu txartelak, hala nola, adingabekoa ludotekatik jaso dezaketen pertsonen datuak. Datu horiek, umearen ohiko datuak eta txikitxoaren balizko alergiak eta botikak legezko tutoreren batek aurkeztu beharko ditu, dagokion ludotekan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun