Arrontegi zubiko sarbideak hobetzeko eskaera egin dute

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 22a, 13:29
Arrontegiko zubia, 1997ko irudian. MIKEL ARRAZOLA - IREKIA - EUSKO JAURLARITZA

Ibaizabalen alde bien arteko errepide loturak hobetzeko eskatu dio Aldundiari Bizkaiko Batzar Nagusiek. PPren proposamena onetsi zen EAJ, PSE-EE eta Talde Mistoaren aldeko botoakaz. Hala, “legealdi honetan helburu hori lortzera zuzendutako jarduketak egin ditzan” galdegin diote Foru Aldundiari.

EH Bildu eta Ahal Dugu taldeak abstenitu egin ziren. Javier Ruiz bozeramaile popularrak azaldu zuenez, Arrontegiko zubia da Ibaizabalen alde bien arteko "errepideko lotura bakarra" eta, gainera, "antzinako" azpiegitura da; 1983an eraiki zenetik trafikoaren hazkunde "esponentziala" jasan du: "eguneko 150.000 ibilgailuren igarotzea" jasan dezake, foru-datuen arabera.

Egoera hori hobetzeko, PPk proposatu du itsasadarraren azpitik tunel bikoitza egitea, Itzubaltzeta/Romo eta Santurtzi artean. EAJk eta PSE-EEk gogorarazi dute bestelako neurriak hartuko dituztela; berbarako, Aldundiak Kukularran egingo ditu lanak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun