Jendartea  Erandio 2017-02-23 12:00

Erandio Zabaltzen aplikazioa, eskura

Webgune berria estreinatzeagaz batera, Erandioko Udalak martxan ipini du Erandio Zabaltzen, sakelako telefonoetarako aplikazioa. BiscayTIK fundazioak garatu du, eta horren helburua da ahalbidetzea “Udalagaz harremana arinagoa eta errazagoa” izatea.

Erandio Zabaltzen aplikazioa, eskura
Erandio Zabaltzen aplikazioa, telefono adimentsu batean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hala, “udaletik berehalako informazioa jasotzeko aukera” eskaintzen du baliabideak: “albisteak, abisuak, gertakariak edo gardentasun-datuak eguneratzen diren bakoitzean”. Hala ere, ez da bakarrik informazioa jasotzeko tresna bat: “zure herria zaintzen lagun dezakezu intzidentziak edo egin daitezkeen hobekuntzak Udalari helaraziz”, BiscayTIKek azaldu duenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa